Youtube kanalean euskarazko hainbat istorio eskegitzeari ekin dio idazle azpeitiarrak, euskarazko bideogintzari eta haren kontsumoari bultzada emateko.
Fernando Morillo idazleak Sorginetxe istorioak proiektua jarri du abian. Youtube kanalean euskarazko hainbat istorio eskegitzeari ekin dio azpeitiarrak, eta, haren arabera, "bazter orotan gordetzen diren eleak" kontatuko ditu: "Jasoak bezala asmatuak, kondairak bezala elkarrizketak, pasadizoak, pertsonaia historikoak edo teknologia kontuak. Irudimenak besarka edo aska dezakeen edozer". Sorginetxe istorioak "istorioen erreinua" izango da, beraz.
Dagoeneko hainbat bideo ikus daitekezke, eta askotariko gaiak aukeratu ditu jada: hala nola, mitologia, Antton Abbadia, euskal piratak, Albert Einstein, Marie Curie, Leonardo da Vinci, artea, animaliak, Irakurketa Erraza, audioliburuak eta sormen zuzena. "Dena esperimentala, nolabait esatearren, ikaste prozesurako beharrezkoa".
Proiektuaren bidez, euskarazko bideogintzari eta haren kontsumoari bultzada eman nahi izan dio idazleak: "Euskal munduan zehar nabilela, etengabe entzuten ditut kexu berberak azkenaldi luzean: material gehiago behar genuke euskaraz, bidexkak, istorioak eta batez ere bideoak. Bideoak etengabe, bideoen unea omen delako. Eta euskal gazteek bideoak irensten dituzte, baina inoiz gutxitan euskaraz".
Hemen ikus daitezke orain arteko bere bideo guztiak.
Albiste hau Uztarriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak
Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.