Berrogeita hamar kultura ekimen baino gehiago antolatu dituzte maiatzaren 4tik 12ra bitartean Gasteizko Judimendi auzoan, Sugar Kultur Fest jaialdiaren barruan.
Bigarren urtez egingo da ekimena, sormenerako auzoa sortzeko asmoz. Larunbatean abiatuko da jaialdia Araba Euskarazek antolatu duen Gertu egunarekin batera. Goizetik nordic walking, zumba eta bertso emanaldiak antolatu dituzte. Herri bazkariaren ostean, musikaren txanda izango da dj eta musika taldeen emanaldiekin, azaldu du Jose Alberto Santiagok, eguneko koordinatzaileak.
Sugar Fest jaialdia larunbatean abiatuko bada ere, ostiralean Sara Berasaluce artista gasteiztarrak I need. I dont need you erakusketa aurkeztuko due, Irantzu Lekue artistaren ARTgia sorgune & aretoan.
Asteburuko jardueraz gain, aste osorako ekimenak prestatu dituzte Judimendin. Hala, zazpi egunez kultura ardatz izango duten sormen idazketa tailerrak, abesbatzekin hitzordu berezia, auzoko nagusiekin ibilbide kulturala Judimendiko sekretuak ezagutzeko, herri mugimendua eta auzogintza hizpide izango dituzten hitzaldiak, kontzertuak eto poesia emanaldiak egingo dituzte.
Leire Betolaza jaialdiko arduradunak azaldu duenez, egitaraua auzoak bizi duen suspertzearen ondorioz osatu da: "bultzada soziala sorkuntzara bideratu nahi dugu. Pasa den urritik garatzen goazen parte-hartze zuzenaren bidez, auzotarren berezko baliabideetan oinarritzen gara". Bide horretan, Sugar Lab markoa izan zen aurreneko pausua eta Sugar Kultur Fest da bigarrena, "nahi dugun Judimendi auzoa ikustarazteko, auzo sortzaile izateko aurreneko pausua emateko", esan du Betolazak.
Guztira 30 kolektibo baino gehiago parte hartzen ari dira jaialdiaren antolakuntzan, hala nola, auzo elkartea, Gizarte-Etxea, eliza, Sumendi espazioko kideak, Eoncult elkartea, auzoko artistak, eta ARTgia sorgune & aretoa, "auzo batua, ezagutza eta jakintzatik sorturiko aldaketak erdiesteko".
Lankidetza esparruen garapenaren aldeko apustua egiten duen egitasmo kultural berria da Judimendiko Sugar Kultur Fest. "Auzo sortzailea izan nahi dugu. Antzeko beste esperientziak badira, Bartzelonan, Portugalen, Madrilen edota Irunen. Judimendin ere berea sortzen ari dira".
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.
Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024
----------------------------------------------------
Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Otsailaren 6an hasi eta 27ra bitarte, lau ekitaldi antolatu dituzte Donapaleun. Lehena herriko etxean iraganen da, eta ondokoak Bideak gunean.
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]