Gureak Egin, gureak egin ez dezan. Kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia sortu berri dute Iruñean. Sortzearen plazera baliatuz euskararen erabilera eta euskarazko harremanak bultzatu nahi dituzte 15-18 urte bitarteko gazteen artean. Horretarako dantza, musika eta antzerkia izango dira ardatz, eta Iruñea inguruko hainbat sortzaile izango dituzte bidelagun. Dantza alorrean Aritz Ibañez (Iruñea, 1979) arituko da gidari. 2018an Iruinkokoarekin hasitako norabide antzekotik ekin diote lanari, baina berria da formatua. Beraientzat ere laborategia izango dela dio. Gazteak zein gidariak etxera motxilak beteta itzultzea da nahia.
Gureak Egin? Gureak egin al du ba?
Justu kontzeptuari buelta eman nahiko genioke. Berez negatiboa den gauza bati kutsu positiboa ematea. Gureak egin ez dezan, gure gauzak egin behar ditugulako. Horixe da laborategi honen bitartez proposatzen dena.
Beraz, Gureak Egin laborategia da?
Artedraman oinarritutako laborategia da. Dantza, musika, antzerkia, euskara eta transmisioa ditu oinarrian. Askotan entzuten da transmisioan etena gertatu ote den eta horrek hizkuntzaren garapenari ez ote dion traba egiten. Euskal kulturaren transmisioak euskararen indartzean laguntzen duela eta alderantziz. Azken urtetan hainbat jardunalditan eta hainbat lanetan bolo-bolo dabilen gaia da: Nola lagundu sormenetik euskara gehiago erabili dadin? Sormenak eragiten duen plazer hori euskararen erabilerarekin lotu nahi du Gureak Egin laborategiak.
Nortzuk hasi duzue bidea eta zehazki nori begira?
Euskaraz ikasten duten 15-18 urte bitarteko Iruñerriko gazteei bideratutako laborategia da. Proiektua Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailetik heldu zitzaigun. Iruñeko Udalaren laguntza izango du eta Euskokultur fundazioak hartu du proiektuaren ardura. Gidari lanak egingo ditugunak Ion Celestino musikan, Oier Zuñiga antzerkian eta ni [Aritz Ibañez] dantzan izango gara. Nahasian ibiliko gara, hiru diziplinak ez baititugu landuko bakoitza bere aldetik. Saiatuko gara ikusten bakoitzak zer duen bestetik, nola igurtzen diren, edo ulertzen hiru disziplinak osotasun bat balira bezala.
Dantza, antzerkia eta musika beraz batera doaz zuentzat?
Bakoitza bere aldetik ere uler litezke, baina hau guztia prestatzeko prozesuan konturatu ginen bazirela gauza batzuk bakoitzak bere bidetik egiteak ez zuela zentzurik. Proposatzen genituen gaietan konexioak topatzen genituen. Askotan transmisioaren etena aipatzen dugu, baina eten horren baitakoa izan daiteke ere diziplinen arteko etena. Garai batean edo munduko beste txoko batzuetan diziplina horiek guztiak bakar bat bezala ulertzen dira. Hemen ere baditugu horrelako ereduak, artedrama, libertimendu eta maskaradetan denak egiten du bat, eta elkar laguntzen dute. Bide horretatik planteatu dugu guk ere laborategia, aberatsagoa eta interesgarriagoa delakoan.
Aisialdi eskaintzatik harago doa egitasmoa, ez?
Aisialdia bada, artedramaren edo libertimenduaren helburu nagusietako bat ongi pasatzea baita, baina horrez gain zerbait gehiago eraman nahiko genuke etxera. Agian gaur egun familietan, eskoletan, telebistan edo sare sozialetan eskaintzen ez zaizkien erreferentziak eskaini nahi dizkiegu. Adibide batzuk ematea da asmoa, ereduak erakustea. Gaurko erreferentzia batzuetatik hari muturrak eskainiko dizkiegu tira dezaten, eta heltzerik izan dezaten bestelako erreferentzia batzuetara.
Beraz, kultur erreferentzietan ipiniko duzuela begia.
Batez ere egun Iruñerrian dauden esperientzietatik abituko gara. Momentu batean erabakitzen badute sormen prozesuren bat abiatzea musikan, antzerkian edo dantzan izan ditzatela erreferentzia horiek; askotan bazterrean gelditzen zaizkigun erreferentziak ikusarazi nahi dizkiegu gazteei.
Gazteei ahotsa eta aldi berean tresnak ematea duzue helburua, ezta?
Bai, hori da. Tresnak ematea da asmoa, baina arituz eta sortuz. Ez dadila izan norabide bakarreko informazioa, beraiek ere aritzea da garrantzitsua. Horrek ekarriko baitie laborategitik kanpo haien bideari ekiteko gogoa. Dantza-jauziak edo Zuberoako basaideak landuko ditugu, adibidez. Saiatuko gara azaltzen jauzien sistemak nola funtzionatzen duen, nola eraikiak dauden eta ze gauza egin daitezkeen dantzaren aldetik edo musikaren aldetik. Uste dugu garrantzitsua dela lehenengo sistema ezagutzea eta gero ikustea zer egin dezakegun horrekin. Basaideekin ere antzera. Ikusiko dugu garai bateko Zuberoako artzainek edo laborariek zerura begira ikusten zutena nola adierazten zuten musikaren bidez. Hori gaur egun eta Iruñean nola baliatu dezakegu? Guk gure auzoetan ikusten dugun hori nola adierazi dezakegu musikaren edo antzerkiaren bidez?
Eta hori guztia euskaraz.
Hori da helburuetako bat. Kultur transmisioa alde batetik, eta bestetik horrelako sortze prozesu batek ematen dizkigun sentimendu edo emozio positiboak hizkuntzaren erabilerarekin lotzea. Ea lortzen dugun ezagutzen ez diren gazte horien arteko lehenengo harremanak euskaraz izatea. Uste dut gakoa dela hasierako harremanak euskaraz sortzea; horrela gero errazago izaten baita euskaraz jarraitzea. Eta gero egiten duguna ez dadin izan 'euskararen alde', baizik eta euskaratik eta euskaraz.
Jauziak aipatu dituzu. Dantzari dagokionez zehazki zer landuko duzue?
Oraindik programa osatzen ari gara, baina oraingoz dantza-jauzien sistema eta soka-dantzak lantzea dugu aurreikusia. Nahi dugu gazteek jauzien sistema ezagutzea eta ulertzea nola funtzionatzen duen ariketen eta jolasen artean, dantzari eta musikari dagokionean. Horretarako, adibidez, Oihan Indart baigorriarra ere etorriko da laguntzera. Gazteek beraiek sortutako jauzi sorta izatea nahi dugu eta jadanik sortuak direnak ikasi ahal izatea ere bai. Soka-dantzak ere landuko ditugu, kantuarekin lotuak. Martxoaren 8ko aldarrikapenetan eta azken urteetan sortu diren soka-dantza ezberdinekin txirikordatuko gara. Gonbidatuko ditugu Martxoaren 8ko soka-dantzan parte hartzen duten neskak, beraien esperientzia kontatu eta soka-dantza erakusteko. Kasu horretan dantzak aldarrikapenerako balio izan du, eta horrela ikusarazi nahi diegu dantzek zertarako balio diezaieketen gaur egun. Zer funtzio berri ematen ahal dizkiegun. Sistemaren oinarriak ikusiko ditugu gero baliagarriak zaizkien egoeretan soka-dantza propioak sortu ahal izan ditzaten adibidez.
Ikasturtea nola antolatu duzue?
Eskolak ostiraletan izango dira 16:30-18:30. Eskola bakoitzean kontzeptu ezberdinak landuko ditugu, dantza, antzerkia eta musikaren bidez; batzuetan bakarka ariko gara gidariak, besteetan nahasian. Hilabetean behin gonbidatuak etorriko dira, beste jakintza eta eredu batzuk ere jaso ditzaten gazteek. Iruñea inguruko sortzaileak izango dira, horiek ere erreferente izan daitezen. Nola hasi ziren? Zerk motibatu zituen? Zergatik ari diren euskaraz? Eta gauza praktikoak ere landuko ditugu gonbidatuekin. Modulutan osatu dugu ikasturtea, eta horien amaieran landu ditugun gauzak erakusteko plazaratzeak egongo dira. Izan daiteke guk sortutakoa erakusteko saioren bat antolatzea edo jadanik urtean zehar egiten diren ekitaldietan parte hartzea. Adibidez, Iruinkokoan edo Martxoaren 8ko soka-dantzan.
Bukatzeko, gonbidapen luzatzea tokatzen zaizu!
Guk ez genuen horrelako aukerarik izan gure gazte denboran. Egun, dantza taldean ari diren gazteen dantzari jarduna eta formakuntza osatzeko interesgarria izan daitekeela iruditzen zait. Dantza taldeetan dantza irakasten da, baina beste diziplinekin agian ez dago horrenbesteko kontakturik. Izan daiteke osagarria dantzan, antzerkian, kantuan edo bertsotan dabilen edozeinenentzat; leihoak ireki eta ikusteko panorama zabalagoa. Horrelako sentsibilitate eta kuriositatea duten gazteei luzatu nahi diet gonbidapena. Uste dut guztion artean ongi pasatzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera izango dela.
Beste hainbat emakume artistaren gisara, Elsa von Freytag-Loringhoven (1874-1927) abangoardien historia ofizialetik erabat ezabatu zuten, bere jardun artistikoaren muina, sutsua bezain berritzailea izan arren.
Dinagu kolektiboak Biziola kooperatibarekin elkarlanean antolatuta, Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizle txikien Gabonetako azoka egingo da abenduaren 16an eta 17an Lazkaon. Larunbatean 31 sortzaile bilduko dira, eta igandean beste 30 desberdin.
Emakume Sortzaileak Plazara topaketen bigarren edizioa dute aurtengoa. Antzerkia, musika, olerkia ala beste, 25 artisten ezagutzeko aukera izango da Ozaetako Garaion sorgingunean.
Diziplina ugaritako lau proiekturi esleitu berri die beka, eta udazkenean erakutsiko dira publikoaren aurrean. Horrez gain, jakinarazi dute sormen egonaldiak antolatuko dituztela udazkenean.
Erronka jarri nahi izan dugu ARGIAtik: zenbateraino utzi diezaiokezu sormenari hegan egiten? Zenbateraino bihurritu dezakezu istorio bat eta bilakatu beldurgarria, barregarria, dramatikoa? Gauza al zara euskarak duen aberastasunari etekina atera, hitz-jolasei leku egin eta... [+]
Zirkuan eta dantzan trebatu da Maitane Azpiroz La Trapecionista dantzaria eta trapezista (Iruñea, 1982). Zamaren ideiatik tiraka Artxipielago obra sortzen ari zelarik, haurdun geratu eta beste kide bati pasa behar izan zion lekukoa. Orain ez du antzezlanean antzezten,... [+]
Itzalekin jolasten du Amaya Sanz Montesek (Iruñea, 1984). Aurpegiak mihiseak direla dio, eta Luna Femme proiektuaren bidez feminizazioak egiten ditu: “Bere burua nahi duen bezala ikusteko aukerarik izan ez duen jendea zoriontsu egin nahi dut”. Harrotuk,... [+]
Diseinatzaile gisa, Letitare marka sortu zuen Irati Guarretxena Sandamianek diseinu ikasketak egin orduko. Ordura arte bezala, bizitzaren erritmoak bultzaturik eman zuen horretarako urratsa. Modaren zikloek eta azkartasunak gogaiturik, kontziente zen ez zela gustura ari... [+]
Haurrek badute, eta zenbait nagusik ez dugu galdu, sorkuntzan murgiltzeko joera. Agian, sorkuntzan murgiltzeko joera dugun guztiok ez ditugu lan ederrak egingo, baina uste dut esperientzia antzekoa dela: hor zaudenean, mundu honetan bizitza on bat izateko gauza asko alde batera... [+]
Euskal kulturaren transmisioa izango du ardatz, eta 23. Korrika kulturalean aurkeztuko dute diziplina eta artista ugari uztartuko dituen proiektua. Halere, emaitzan baino, bidean jarri dute fokua: hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi gisa aurkeztu dute #badon.
Emakume sortzaileak biltzen dituen Dinagu kolektiboak azoka antolatu du martxoaren 12an, Aiaraldeko Faktorian (Laudio). Emakume sortzaileen lana bisibilizatzea eta sortzaileen beharretara egokitzen diren ekimenak sortzea helburu, “herriz herri sortzaileak batuko dituen... [+]
“Barraka” abentura bideo-joko umoretsua garatzeko urtebete izango du Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak. Horretarako 15.000 euroko laguntza irabazi du Durangoko Azokaren laugarren sormen bekan.
Dinagu Emakume Sortzaileen Kolektiboa Donostiako Egia auzoan, Teila Fabrikan, izango da abenduaren 18an eta 19an. Kolektiboa emakume sortzaileen lanei ikusgaitasuna emateko sortu zen duela hiru urte.
Gaurkoan hiru osagai dituen hausnarketarekin natorkizue. Lehenengo osagaia @hezkuntzanlibre Telegram taldean partaide batek partekatu zuen abestia da: Joseba Irazokiren Galtzen ari da. Bigarren osagaiak harremana du aurtengo Durangoko Azokan Sorkuntza Digitalaren inguruan izan... [+]
'Dinagu' Emakume Sortzaileen Kolektiboak antolatutako azokak Astran egingo du bigarren geldialdia urriaren 16an. Diseinuari eta irudiari lotutako produktuen eskaintza egongo da, besteak beste.