Eztena arte eszenikoen jaialdiak “Zizteberg bekak” jarri ditu martxan, pieza eszeniko berrien sorkuntza eta erakustaldia sustatzeko. Maiatzaren 15a arte egongo da zabalik proiektuak aurkezteko epea.
Eztena jaialdia antolatzen duen Zizt! Kolektiboak sei antzezlan laguntzeko “Zizteberg bekak” jarri ditu martxan. Edozein artista, banako eta kolektibok arte bizien alorreko proiektuak garatzeko laguntza ematea da beken helburua.
Sei proiektu hautatuko dituzte, horietako bi Errenteriako proiektuak izango dira. Besteak beste, 600 euroko dirulaguntza, Errenteriako Lekuona Fabrikan egun bateko erresidentzia egiteko aukera eta Eztena jaialdian prozesuan dagoen lanaren erakustaldia egiteko aukera izango dute hautatutako proiektuek. Piezen gehienezko iraupena hogei minutukoa izan beharko da.
Proiektuaren aurkezpena, horri buruzko edozein material eta artista, kolektibo edo konpainiaren ibilbidea bidali beharko da eztena@eztena.eus helbidera, maiatzaren 15a baino lehen. Maiatzaren 20an iragarriko dituzte hautatutako proiektuak.
Deialdi bitartez aukeratutako sei piezek Errenteria/Oreretako Lekuona Fabrikan egonaldi laburra egin ahal izango dute, jaialdiak irauten duen bitartean; horrez gain, dirulaguntza bat izango dute, eta egindako lanak Niessen auditorioan erakutsi ahal izango dira. Prozesuan egonik, helburua publikoarekin elkarrizketa abiatzea izango da, Eztenako kideek gidaturik, egileei piezaren sorkuntzan lagungarri izango zaielakoan.
Oinarriak osorik: http://eztena.eus/
Eztena jaialdiaren 14. edizioa ekainaren 5etik 12ra izango da, ohiko moduan Zizt! eta Mikelazulo kultur elkarteek antolatuta, Errenteriako Udalaren lankidetzarekin. Laster emango dute ezagutzera egitarau osoa.
Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]
Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]