Urtarrilaren 14an Jose Luis Alvarez Enparanza "Txillardegi" hil zeneko 6. urtemuga izango da, eta urtero bezala, Txillardegi Udal Liburutegia herri-ekimenak hainbat ekitaldi antolatu du. Udal Liburutegiari "Txillardegi" izena jartzeko lanean ari dira hizkuntzalari, idazle eta ekintzaileari sorterrian aitorpena egiteko. Momentuz ez dute lortu, baina aurrerantzean Antiguan Txillardegiren figura presente izango da Gaskuina Plazan margotu duten muralaren bitartez.
Igandean, 12:00etan, ekitaldia egingo dute Txillardegiren horma-irudia inauguratzeko. Antiguako Gaskonia Plaza aukeratu dute Txillardegi baserria han zegoelako, eta lur horietan, hain zuzen, jaio zelako Jose Luis Alvarez Enparantza. Bere figurarekin ez lotzeko, Udal Gobernuak plaza horri ez ziola Txillardegi izena jarri nahi izan gogorarazi du egunotan Fito Rodriguez taldeko kideak. Mikel Herrero artistak margotu du eta Udalaren baimena lortu dute horretarako. “Euskara da euskaldunon aberria” esaldia gehitzea besterik ez da falta horma-irudia bukatzeko.
Horma irudiaren inaugurazioaz gain, bi hitzaldi antolatu ditu elkarteak Donostian. Urtarrilaren 11n izan zen lehenengoa, "Txillardegi, errotikako gogoeta" izenekoa. Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak eta Alaitz Aizpuru filosofo eta Lilleko Unibertsitateko irakasleak eskaini zuten. Urtarrilaren 18an, 13:00etan EHUren Filosofia mintegian, Txillardegi intelektualaz hitz egingo du Fito Rodriguez idazleak.
Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]
Euskaltzalearen ekarpena nabarmendu eta Udal Liburutegia 'Txillardegiren izenean jartzeko' eskatu dute omenaldian.
Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak, urtero bezala, aitortze ekitaldia egingo dio Donostiako politikari, hizkuntzalari eta idazleari. Beste behin eskatuko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari bere izena jartzea.
Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.
Urte berriarekin batera, Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak tradizio bihurtu du Txillardegi bera omentzeko eguna. Haren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia hilaren 14an egingo dute, 12:00etan, Txillardegi plazan –Antiguako Gaskonia plazan–... [+]
2013an abiatu zuten Donostiako Liburutegi nagusiari Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlearen izena jartzeko prozesua. Eskakizuna udalari luzatu zioten hainbat idazlek. Ia hamar urtez "horma handi batekin topo" eginik, xedea baztertzea erabaki dute... [+]
Jose Luis Alvarez Txillardegi hil zela hamar urte bete dira. Efemerideek ematen dute aitzakia biltzeko, eta ekimenak sortzeko. Donostiar euskaltzale eta ekintzailearen gogoa omentzeko, zer hoberik liburuak baino. Zelulosa eta tinta ekarpen erraldoia utzi baitzuen atzean.
Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrena izan da gaur, eta ohi bezala, haren omenezko ekitaldia egin dute Txillardegi plazan (Gaskonia) Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimeneko kideek. 2018an inauguratu zen horma-irudia berritu du Mikel Herrero Sesmak. Material hobea... [+]
Ostegun honetan aurkeztuko dute Jose Luis Alvarez Txillardegi-k prentsan argitaratutako kronikak biltzen dituen liburua. Donostiako idazle eta pentsalaria hil zenetik hamar urte bete dira aurten eta efemeridearekin bat eginez, haren ibilbidea hobeto ezagutzeko bidea izango da... [+]
Urtarrilaren 14an hamar urte beteko dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela. Omenaldi gisa zenbait ekimen prestatu dituzte datorren urtarrilerako, "Txillardegiri zor zaion aitortza publikoa aldarrikatuz eta izenik ez duen Donostiako Udal Liburutegi zentralari... [+]