EmPoderArte emakume artisten nazioarteko elkarteak Sorginak! erakusketa berria aurkeztu du (otsailak 21) Okendo Kultur Etxean. 44 artistaren lanen bidez, Europan XV. mendetik XVIII. mendera gertatutako feminizidioak eta indarkeria matxista salatzea da haien asmoa. Otsailaren 21etik aurrera ikusgai egongo da, apirilaren 17ra arte.
Bertan izan dira Susana Bustero Okendo Kultur Etxeko zuzendaria, Pepa Santamaria EmPoderArte AIMAko presidentea, komisaria eta artista, Sara Beiztegi komisaria eta artista, eta Miren Atxaga artista euskalduna, besteak beste.
Erakusketan hainbat motatako arte diziplina aurkitu daitezke: paretako obrak, oleoak, akrilikoak, argazkigintza, ikus-entzunezkoak, eskulturak… XV. mendetik XVIII. mendera sorginkeria leporatuta 250.000 emakume jazarri, torturatu eta krudelkeriaz hil zituzten. Artistek hori salatu nahi dute, eta aldi berean jendea horri buruz hausnartzera bultzatzea da helburua.
Pepa Santamariak esan duenez, garrantzi handiko erakusketa izango da honakoa, gaurkotasuneko gaia tratatzen duelako: “Emakumeen aurka ematen diren erailketa hauek erakusten dute markatuak izaten jarraitzen dugula, zama askoren azpian egoten jarraitzen dugu”.
Diotenez, sorgina izatea leporatutako emakume horiek sistema kapitalista eta patriarkala jarraitu nahi ez zuten emakumeak ziren, sistema horrek arriskutzat jotzen zituztenak, seme-alabak izan nahi zituzten ala ez erabakitzeko boterea zutelako batetik, eta sendabelarrak menperatzen zituztelako bestetik. Sistema horren aurrean bizirauten zuten, eta azpimarratu dute gaur egun ere sistematikoki jazarriak izaten jarraitzen dutela emakumeek.
44 artistek marko kontzeptual berdinaren inguruan lan egin dutela aipatu dute. Horretarako oinarrizko bibliografia bat hartu dute abiapuntu (esaterako, Silvia Federiciren Caliban eta sorginak liburua). Era askotako artistak bildu dira, batzuk irakaskuntzatik etorritakoak, eta beste hainbat artearen munduko profesionalak dira.
Erakusketaren inguruan hainbat ekitaldi osagarri antolatu dituzte. Beseteak beste, bisita gidatuak eta mahai inguru batzuk.
Hona hemen parte hartu duten artisten zerrenda: Amalfy Fuenmayor, Ana María Vacas, Asunción Bau, Caroline Krabbe, Cristina Gutierrez Meurs, Dana Bonino, Ela Rabasco, Elisabet Roldán Rojo, Erica Landfors,Estefanía Ocampos, Esther Galarza, Eva Riol, Gabriela Estrada de Isolbi, HelenaRevuelta, Karolina Kinnander, Leire Kareaga, Luz Velasco, María García del Salto,María Jesús Aragoneses, Marián M. Cañizares, Mariví Ibarrola, Marta Girón, Marta Lage de la Rosa, Miren Atxaga, Mónika Rühle, Montse Rodríguez Herrero, Nuria Vicente, Patricia Fridman, Paz Barreiro, Pepa Santamaría, Prado Toro, Rosa Gallego del Peso, Rosa Virgili Abelló, Sandra Parra Cárdenas, Sara Beiztegi, Silvia Martínez Cano, Susana García Ungo, Susana Ribuffo eta Viriviana Duncan. Eta artista gonbidatuak: Andrea Abalia, Barbara Stammel, Itziar Insausti, Martina Dasnoy, Nisa Goiburu eta Txaro Arrazola.
Sorgin ehizari buruzko historia ezagunenak XVI. eta XVII. mendekoak dira Euskal Herrian: Erronkarin, Zugarramurdin eta Lapurdin, inkisidore eta torturatzaileen amorrua jasan zuten herritar ugarik. Hain justu 1525ean, duela ia 500 urte Pirinioetan lehen prozesu orokorra hasi... [+]
Lan kontu bat dela eta berrirakurri behar izan dut liburu zoragarri hau. Teoria, genealogia eta historia feminista batzen dituen liburu motz honek kritika ugari izango zituelakoan sarean begiratu eta, sorpresa! bakarra aurkitu dut, Irati Majuelok Berria-n idatzi zuena.
Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]
Hala Pedro Ruiz de Eginoren hilketa nola hemen agertzen diren beste lekukotza batzuk dokumentuetan jasotako gertaera historikoak dira. Izen bat bera ere ez da asmatua.
Ezkarbarte (Nafarroa), 1576. Ozkoidi eta Lizaso komisarioak Orikain auzo nagusira joan ziren ustezko sorginkeria kasu bat ikertzera. Martirikorena etxeko Mari Martin zen ustezko sorgina. Eta Juan Lizasok Juan San Martin lekukoaren testigantza jaso zuen idatzia auzi larriago bat... [+]
Milaka agiri arakatu ditu Paul Arzakek azken 53 urteetan. Nafarroan izan diren ehunka sorginkeria prozesuetako datuak bildu ditu 443 orrialdetako Sorginkeriarena gurean liburu mardulean eta ateratzen duen ondorio nagusia da XV-XVI. mendeetako sorginkeria akusazio masiboek... [+]
Durangaldean XV. mendean sortu zen heresiari erantzunez, Espainiako inkisizioak hango herritarrak –batez ere emakumezkoak– hamarkadatan eta mendetan jazarri zituela diote ikerketa berrienek. Kasuak agerian utzi du botere erlijioso eta politikoak disidenteen beldur... [+]
Sorgin ehiza feminizidioa izan zela azpimarratu nahi du Pablo Agueroren filmak, baina zuzendariaren begirada heteropatriarkalak asmo feminista zapuzten du. Inkisidoreak euskal Sherezade moduko batekin duen obsesio erotikoak ardazten du istorioa. Ikertzaile feministek aipatzen... [+]
Ipuin eta kondairak bazterrean utzi eta egia ezagutzeko beharra sentituta, herriko historia aztertzen hasi zen Helena Xurio (Zugarramurdi, 1970). Asisko Urmeneta komikilariarekin batera, Euskal Herriaz haraindi, inkisizioaz idatzi dutena irakurri eta hariak lotu ondotik, emaitza... [+]
Ezin zenbatu sorginen inguruan egindako liburu, film, erakusketa, hitzaldi eta souvenirrak Euskal Herrian. Baina gehienetan ohiko galderak baino ez dira iradokitzen, ea emakume horiek zer egiten zuten, ea benetan elkartzen ote ziren akelarrean, ea zer droga hartzen zuten, ea... [+]
Maleficium. Nafarroa eta sorgin ehiza (XIV-XVII mendeak) erakusketan, gaiari buruz Europan dagoen dokumentu multzo esanguratsuenetako bat izango da ikusgai urte amaierara arte.