Eskerrak Nikolas Koperniko (1473-1543) poloniarrak, XVI. mendean argitu zizkigula lurra eta eguzkiaren arteko gorabeherak. Ordura arte, hamalau mendetan, Tolomeoren teoriak (II. mendea) zuen presentzia, konstelazio guztia lurraren inguruan mugitzen zela, alegia. Lurra eguzkiaren inguruan biraka zebilela eta ez eguzkia lurrari bueltaka esateagatik ia-ia sutan erre zuten Nikolas. Aurten ere, San Joanak direla eta, uda honetako solstizioan, traste zahar ugari erreko da, sugar ederrak aireratuz. Baina antzina, ez hain antzina, sutan pertsonak ere erre oi zituzten. Nikolasen teoria berriak aurrekariak ere bazituela berak aitortzen omen zuen. Adibidez, Samosko Aristarco astronomoa, gure garaiaren aurreko II. mendeko grekoa. Beraz, heliozentrismoaren ideia zaharra da.
Gaur egun mundu guztiak daki lurra eguzkiaren inguruan dabilela, aldi berean lurra bera ere, errotazioan, ardatz baten inguruan eten gabeko bueltan jardunaz. Eguzkia eta lurraren funtzionamendua erakusteko gaztetxotan eman ziguten zibotaren irudia datorkit burura. Zibota bera bueltaka dabilen bitartean, lurrean ere alde batetik bestera borobilean buelta ematen du, elipse bat irudikatuz. Adibide ederra. Zibota ibili ere bere ardatza apur bat okertuta duela ibili oi da, eta horrexek markatzen dizkigu, hain zuzen ere, eguzkiaren solstizioak eta ekinozioak zibotan, bizi garen lurrean.
Zaila izango zen mende batzuk lehenago, heliozentrismoa planteatu ere egitea, lurra bera planoa zela esaten zuten garaietan. Lurra esferikoa zela Greziako filosofo batzuek adierazi zuten, ez gaur guk aitortzen dugun eran, zerbait konplikatuagoa noski, baina beste baterako utziko dugu. Gaur egun, XXI. mendean, badira oraindik lurra planoa dela esaten dutenak. (Nahi baduzu, badaude artikuluak interneten). Hala ere, zaila izango zen ulertzea Kopernikoren garaian, gizakiak nola demontre ote zeuden kontrako hemisferioan, buruz-gora ala buruz-behera. Eskerrak mende bat geroago Isaak Newton etorri zitzaigula Grabitazioko Legearekin. Lasaitu ederra hartu genuen!
"Bada beste zentrismo bat garaitu ez duguna. Gehiagotu, handitu, zabaldu egin dela esango nuke nik: Antropozentrismoa. Ez pentsa, honek ere badu kosmosarekin zer ikusia"
Milaka urtetan genuen kosmosaren ikuspegi geozentriko hartatik irten eta ikuspegi heliozentriko batera pasatu ginen eta unibertsoaren ikuspegia guztiz aldatu zitzaigun. Kosmologiak, eta zientziek orokorrean, gure garunak ireki zituzten, eta berpizte bat eman zen XVI. eta XVII. mendeetan. Errenazimentua.
Baina bada beste zentrismo bat garaitu ez duguna. Gehiagotu, handitu, zabaldu egin dela esango nuke nik: Antropozentrismoa. Ez pentsa, honek ere badu kosmosarekin zer ikusia. Gizakia oinarri, ikuspuntu, kudeatzaile, moldatzaile… eta nagusi bezala jarri denean lur honetan, lurrak eguzkiari buelta ematen jarraituko du, baina bira bakoitzean, urtetik urtera, pobreagoa da. Antropozentrismo honi androzentrismoa ere erantsi behar zaio. Gizakia, eta gizonezkoa bereziki, kosmosaren zentroa.
Gizakia Paleolitotik Neolitora pasa zenean, duela gutxi gora-behera 12.000-10.000 urte, sedentario bihurtu zen. Soroak lantzen eta abereak hezten hasi zen, naiz eta ehizan eta fruituak biltzen jarraitu. Aldaketa izugarriak gertatu ziren. Hizkuntza, mintzaira izan zen garrantzitsuena, eta rolen sorrera eta erabilera. Mundu berri bat sortu zen. Lehen familiak edo klanak baziren, orain lotura handiko denetariko taldeak sortzen dira, buruzagiak ere bai. Garai hartako gizakia mitikoa zen eta hizkuntzaren bidez irudimenaren mundua oso ongi jorratu zuen. Lehen buru garatu hartan sortutako arazoei irtenbidea topatzeko berehala hasi ziren indar ahaltsu mitikoak bilatzen.
Pare bat edo hiru mila urte geroago erlijioak sortu ziren, erlijio teistak. Prozesua ez zen bat-batekoa izan. Gizakiak berak asmatutako erlijioak ziren, naiz eta adierazi jainkoen nahia zela, jainkoek idatzitako mandatuak zirela, jainkoek ametsetan hitz egiten zietela, eta abar. Gizakiari ondo zetorkion bere neurrira asmatutako jainkoak izatea. Beti bere alde eta etsaiaren aurka. Buruzagiak, erregeak, jainko izateko aukera ere hor zegoen: Egipton faraoiak edo Erroman zesarrak. Gizakia, berearekin konforme ez eta, gehiagoren bila borrokatu zen, esanaz: “Gora gu eta gutarrak, gu baino hoberik ez da inor, aukeratuak gara eta jainkoak gure alde ditugu”. Horrela, ingurukoak erraz bihurtzen ziren etsai. Begira nolako historia, inperio izugarriak: persiarra, babiloniarra, egiptoarra, greziarra, erromatarra, espainiarra (Hego-Amerika barne), alemaniar inperio nahia (Naziak). Eta iraultzak…? Frantziakoa, Errusiakoa. Eta zer esan iraultza komertzial eta finantzarioez: Ipar-Amerika, Txina, Japonia…
Baina oraindik ez da amaitu estadio mitikoa: globalizazioa. Hitz honen atzean kontzeptu asko gordetzen da. Niri, behintzat, galdera asko datozkit burura. Ez zen globalizazioa inperio handiek egiten zutena, batzuk besteak baino goxoago egin arren? Zer zen Europako nazioek egiten zutena kolonizatzearekin? Ez ote da gaur egun egiten den globalizazioa berdina izango, baina kamuflatua? Ez ote dugu gaur egun duela 8.000 urteko gizakiaren kontzientzi maila berdina, mitikoa? Eta, azkenik, ez ote gaude oraindik ere, itxura guztien arabera, antropomorfismo batean buru-belarri murgilduta? Noiz iritsiko da gizakia beste kontzientzia helduago batetara? Ikuspegi berria, behar bada garatzen ari da, baina kontzientzia maila…?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]