Soldata arrakalak lan hitzarmenekin lotura zuzena duela salatu du LABek

  • Gaur, otsailak 22, Gizon eta Emakumeen arteko Soldata Berdintasunaren aldeko Europako Eguna da. LAB sindikatuak mobilizazioak egin ditu Iruñean eta Bilbon, soldata arrakalarik gabeko hitzarmen duinen alde eta soldata arrakala zerk sortzen duen azaldu du. Jaurlaritzako datuen arabera, EAEn %19,5ekoa da soldata arrakala.


2022ko otsailaren 22an - 09:51
Azken eguneraketa: 11:15
Iruñean LABek egin duen mobilizazioa, patronalaren CEN egoitzaren aurrean, "soldata arrakala eta negoziazio kolektiboaren arteko lotura agerian uzteko". Argazkia: @LABsindikatua.

Nola iristen da gizarte bat soldata arrakala mantentzera? LAB sindikatuak azaldu ditu soldata arrakalaren oinarrian dauden egiturazko elementuak: sexuen arabera bereizitako ofizioak daude soldata arrakalaren oinarrian, hau da, sektore feminizatuak eta maskulinizatuak gizarteak "natural" ikustea: "Hori horrela izanik, inori ez zaio arraroa iruditzen gehiago kobratzea autoak egiteagatik pertsonak zaintzeagatik baino. Bizitza eta zaintza egintzat ematen dira, egiten dituen subjektua, emakumeak*, ikusezin bihurtuta". Datu hau eman du sindikatuak: industrian bataz beste %30 gehiago kobratzen dela adinekoen egoitzetan baino.

Soldata arrakala gainditzeko, zera proposatu du LABek: "Kontua ez da emakumeak* sektore maskulinizatuetan sartzea, hori bakarrik ez, baizik eta lan feminizatuek merezi duten balioa eta aintzatespena lortzea, eta, aldi berean, zaintza lanak demokratizatzea, desmerkantilizatzea eta modu bidezkoagoan banatzea".

Egun zaintzaren sektorea hain gutxi ordainduta egoteak "badu erantzule argi bat", seinalatu du LABek: "Pribatizatzen duena eta zaintza negozio bihurtzen duena. Soldata arrakala eta lana sexuaren arabera banatzea eskutik doaz genero diskriminazioak betikotzeko, sistema kapitalistak kontzienteki bultzatu eta iraunarazten ditu".

Sektore feminizatuetan negoziazioak sistematikoki "blokeatuta"

LABek salatu du "sektore feminizatuetako hitzarmen negoziazioen etengabeko blokeoa: garbiketa, etxez etxeko laguntza, egoitzak baita hitzarmenik ere ez daukaten beste sektore batzuk ere, hala nola, etxeko lanen sektorea. Blokeo hori patronalaren estrategiaren parte da", adierazi du.

Etxekoen zaintzak ere sortzen du soldata arrakala

Musu truk egiten den etxekoen zaintzan eragiten du, bistan dena, sexuen araberako lan banaketak. Eta honek eragina du lan ordainduko soldata arrakalan. Horrela galdetzen du sindikatuak: "Zergatik gara oraindik emakumeak* kontziliazio neurriak eskatzen ditugunak? Zergatik ditugu emakumeok* lanaldi partzial eta aldi baterako kontratu gehienak?".

EAEn soldata arrakala %19,5ekoa da

Eusko Jaurlaritzak eman dituen datuen arabera, EAEko langile bakoitzeko urteko batez besteko irabazia 29.476,21 eurokoa da. Sexuaren arabera honela dago desorekatuta bataz besteko irabazi hori: 32.529,2 eurokoa da gizonentzat eta 26.197,62 eurokoa emakumeentzat. Beraz, EAEn %19,5eko soldata arrakala dago (6.331,55 euro). Jaurlaritzak azaldu duenez, arrakala %24,4 txikitu da 2016tik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


Espainiako Gobernuak Talgo erosteko enpresa hungariar baten eskaintza baztertu du, “segurtasun nazionala babesteko”

Adierazi du eragiketa hori baimentzeak “arrisku gaindiezinak” ekarriko lituzkeela. Espainiako Gobernuak eskaintza jakinarazi zenetik kezka zuen enpresak Hungariako lehen ministro Viktor Orbán-ekin eta Errusiarekin izan zitzakeen loturengatik. Espainiako... [+]


Badatoz murrizketak berriz: hala eragingo diote Nafarroako Gobernuari

2025ean sartuko da indarrean Europar Batasuneko politika fiskal berria, eta horien helburu nagusia defizit publikoa murriztea izango da. Horrek erakunde publikoetako aurrekontu guztietan eragingo du eta Nafarroako Gobernuak aurreikusten du sail gehienetan egongo direla... [+]


Erretiro adina atzeratzeak ez du konpentsatzen: lehenago hilko gara eta estatuak dirua galduko du gainera

Espainiako Estatuan egindako ikerketa baten arabera, erretiro-adina atzeratzeak ondorio kaltegarriak dakartza, ez bakarrik lehenago hiltzeko arriskua duen langilearentzat berarentzat, baita diru-kutxa publikoarentzat ere: 8.564 eurotan baloraturiko galera soziala izango luke... [+]


2024-08-28 | Nicolas Goñi
Balutxistango laborariek eredu ekologikoa dute muturreko eguraldiei aurre egiteko soluzio

Munduko klima gogorrenetakoa du Balutxistanek: basamortuko klimaren muturreko bero eta lehorteak, eta Arabiako itsasotik ekarritako montzoiaren eurite irregularrak, urte batzuetan eskasak eta bertzeetan uholdeak eragiteko modukoak. Hala eta guztiz ere, bertan laborantza badago,... [+]


2024-08-28 | Euskal Irratiak
Mauleko espartingileek udako sasoi txarra ukan dute

Espartingileek ez dute nahi beste saldu uztailean eta ekainean. Turismoak beheiti egin du uda honetan Ipar Euskal Herrian eta supermerkatuek espartina gutxiago manatu dituzte.


Indarkeria polizialaren gorakada eta Bilboko Udalaren erantzun falta salatu dute manteroek

Juan Mari Aburto alkateak jai apartak izan direla esan arren, kale saltzaileek Aste Nagusian etengabeko tentsioa, jazarpena eta presentzia polizial neurrigabea bizi izan dutela kritikatu dute. Beren eskubideak babesteko neurriak adostu nahian uztailetik Bilboko Udalarekin... [+]


2024-08-27 | Jon Torner Zabala
Putreentzako janlekuak, turistak erakartzeko amu

"Valderejoko hegazti sarraskijaleen janlekuak erabilera turistikoa izango du". Atentzioa eman digu Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute kazetariak Alea.eus agerkarian plazaratutako albistearen goiburuak. "Putreak baliatu, putreak erakartzeko?", ateraldi gatzduna... [+]


Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Bi langile hil dira baso lanetako istripuetan, abuztuan

Istripu bat Ataunen (Gipuzkoa) gertatu da, abuztuaren 22an. Bestea Iurretan (Bizkaia) gertatu zen abuztuaren 14an.


Eguneraketa berriak daude