Hego Euskal Herriko soldata arrakalari buruzko azterketa egin dute publiko LAB sindikatuak eta Ipar Hegoa fundazioak. Soldata arrakala datu ofizialek adierazten dutena baino sakonagoa dela frogatzeko, sektore feminizatuetako eta maskulinizatuetako kategoria bereko lanei dagozkien soldatak alderatu dituzte. Arrakalarik muturrekoena Gipuzkoako eraikuntzako biltegiko peoiaren eta zaharren egoitzako langilearen artean antzeman dute: lehenek %90,30 handiagoa den soldata dute. Txostenak azpimarratzen duena ez da, inolaz, maskulinizatutako sektoreetan soldatak altuak direla, baizik eta feminizatutako sektoreetan soldatak oso baxuak direla.
Emakume eta gizonen arteko soldata arrakalaren datuak zentraltasuna hartu ohi du Soldata Berdintasunaren Aldeko Europako Egunean. Otsailaren 22ro bezala, aurten ere generoaren araberako desparekotasunak soldatan duen isla zenbakitan eman dute erakundeek zein hedabideek. Emakundek asteartean egindako agerraldian, adibidez, EAEko soldata arrakala % 17,9koa dela adierazi zuen; eurotan, gizon batek emakume batek baino 5.914 euro gehiago kobratzen ditu urtean, batezbestekoaren arabera.
Hego Euskal Herri mailako kalkuluak atera dituzte LAB sindikatuak eta Ipar Hegoa Fundazioak, eta Hego Euskal Herriko soldata arrakalari buruzko azterketa izeneko txostenean argitaratu dituzte datuak. INE Espainiako estatistika institutu nazionalaren 2020ko Soldata egiturari buruzko inkestan jasotako datuetatik tiraka, gizonezkoen eta emakumezkoen urteko batez besteko soldata garbia alderatu dituzte, eta ondokoak dira ateratako emaitzak: inkesta egin zen urtean batez beste irabazitako soldata gordina 32.645,74 eurokoa izan gizonentzat, eta 26.442,20 eurokoa emakumeentzat. "Horrek esan nahi du gizonek, batez beste, emakumeok* baino 6.200 euro gehiago kobratzen dutela urtean. Bestela esanda, gizonezkoen batezbesteko soldata %23,5 altuagoa da emakumezkoena* baino", ondorioztatu du txostenak.
Datu horiek emateaz harago, LABek eta Ipar Hegoak egindako azterketak soldata arrakalaren beste dimentsio bat ere bistaratu du: sexuaren araberako lan banaketak eragiten duen arrakala. Are, aspektu hori jo dute soldata arrakalaren beraren iturburutzat: "Emakumeok* egiten ditugun lanak debaluatuta daude, balio gutxien duten lanak dira. Lan berdina egiteagatik gutxiago kobratzen dugu, beraz egiturazkoa den diskriminazioa emakumeak* izateagatik pairatzen dugu, hau da, lan hori nork egiten duenaren arabera dago baloratuta, ez egiten dugun lanaren arabera".
Zentzu horretan, azpimarratu dute hein batean "sozialki onartua" dagoen aspektua dela soldata arrakalarena, gizonezkoek egiten dituzten zenbait lan emakumezkoek egiten dituzten beste lan batzuk baino hobeto ordaindua egotea logikotzat jotzen denez gero. Txostenean jasotzen denez, segregazio bertikala (enpresa berean generoaren arabera soldata ezberdinak ordaintzea langileei) modu argiagoan antzematen da eta errazagoa da horren aurkako neurriak indarrean jartzea, baina segregazio horizontala (kategoria bereko lanbideen artean ematen den soldata arrakala) ez da hain erraza antzematen. Hala bada, kategoria profesional bereko langileen arteko soldata arrakala ere aztertu du txostenak, soldata arrakalaren munta datu ofizialek islatzen dutena baino handiagoa dela ageriko eginez.
Sexuaren araberako soldata arrakala kuantifikatzeko, feminizatuta edota maskulinizatuta dauden sektoreetako hitzarmen kolektiboak alderatu dituzte. Alde batetik, metala, kale garbiketa eta eraikuntza sektoreetako hitzarmenak; eta bestetik, zaharren egoitzak, elikagaigintza-merkataritza eta eraikinetako garbiketa sektoreetakoak. Sektore horietan "parekideak izan daitezkeen kategoriak, hau da, antzeko lanak egiten dituzten kategoriak" hautatu, eta elkarrekin alderatu dituzte. Emaitza: datu ofizialetan jasotzen dena baino soldata arrakala nabarmen handiagoa.
Desparekotasun handiena Gipuzkoako eraikuntzako biltegiko peoi arruntaren eta zaharren egoitzako peoi arruntaren artean antzeman du azterketak. Bi lanpostuak kategoria berean kokatuta egon arren, biltegiko langileek %90,30 gehiago kobratzen dute, ia-ia bikoitza den soldata izanik. Eurotan, zaharren egoitzako langilearen urteko batez besteko soldata 16.870 eurokoa litzateke, eta biltegikoarena 24.512,59 eurokoa.
Bestelako datu esanguratsurik ere eman dute alderaketek. Adibidez, Araban eraikuntzako langileen soldata supermerkatuko langileena baino %82,73 altuagoa da, Bizkaian helduen egoitzako langileek baino %50,35 gehiago kobratzen dute eraikuntzako langileek, eta Hego Euskal Herri mailan, metaleko langileen soldata helduen egoitzetako langileena baino %45,36 altuagoa da.
"Horrek ez du esan nahi sektore maskulinizatuetako soldatak 'oso altuak' direnik. Kontrara, sektore feminizatuetako soldatak 'oso-oso baxuak' direla adierazten du", azpimarratu du Maddi Isasi LABeko Idazkari Feministak.
Sindikatuaren arabera, "gaur egun soldata arrakalaren kontrako borroka enpresa mailan egiten ari da batik bat, baina guk uste dugu egiturazkoa dela eta modu horretan egin behar diogula aurre. Tokian toki, enpresaz enpresa egin beharreko borrokei ere balioa emanez".
Aipatutakoez gain, egindako azterketak bestelako aspektuetan erreparatzeko abagunea ere eskaini du. Adibidez, lurralde batetik bestera, ezberdintasunak antzeman daitezke lan beragatik langileek jasotzen duten soldatari dagokionez. Arrazoia: "Indar korrelazioaren, negoziazio kolektiboaren eta ekintza sindikalaren araberakoa ere bada diferentzia. Adibide gisa, adinekoen egoitzetako kasuan herrialdeen arteko aldeak oso handiak dira".
Zentzu horretan, txostenak argi dio borroka sindikala ezinbestekoa dela hitzarmenak hobetzeko. Halere, ñabardura egin dute, ageriko egiteko ezberdina dela bateko eta besteko borrokei ematen zaien balioa: "Problematizatu nahiko genuke zergatik lortzen diren emaitza hobeak sektore maskulinizatuetako borroketan feminizatuetakoetan baino: honek harreman zuzena dauka lan bakoitzari ematen zaion balioarekin. Emakumeok* egiten ditugun lanek balio txikiagoa dutenez, lan hauetan baldintzak hobetzeko egiten diren borrokak ere debaluatuta daude (hau modu argian ikusten da gaur egun sektore feminizatuetan dagoen konfliktibitate maila eta borroka horien emaitzak alderatzen baldin baditugu)".
Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
Garraio sektorean aritzen diren hamabi behargin hil dira aurten. LABek azaldu du garraio sektorean gertatzen diren heriotzak “erabat saihesteko modukoak” direla, eta horretarako borondate politikoa “besterik ez” dela behar, bai erakunde publikoen eta bai... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.
Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.
56 urteko garraiolari lesakarra hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans enpresako langilea zen. Aurten 11 garraiolari hil dira lanean, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota LAB sindikatuak ohar batean jakinarazi duen bezala... [+]
Geltokiko kafetegi bateko kristalak garbitzen ari zela, hiru metroko altueratik erorita zendu da 55 urteko gizona. Aurten Euskal Herrian lan istrupuengatik hil den 54. langilea izan da.
Langilea eskualdekoa zen eta Zamalloa enpresa azpi-kontratatuarentzat egiten zuen lan.
Ezbeharretatik egun gutxitara zendu dira langile biak. LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatutako intersindikalak kontzentrazioa egingo du urriaren 31an Bilbon Confebask patronalaren egoitzaren aurrean heriotza biak salatzearren. Aurten 50 dira jada... [+]