Hego Euskal Herriak lau gerra bizi izan ditu azkeneko bi mendeetan, eta lauak, termino orokorretan, estatu espainiarraren aurkakoak izan dira. Ipar Euskal Herriak, aitzitik, bi gudu izugarri ezagutu ditu XX. mendean zehar, eta bietan euskaldunek frantziarren bandoan borrokatu zuten. Bakoitzaren historiak bide ezberdinetatik moldatu du gizartearen traza, eta Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoa ulertzeko nahitaez Lehen Mundu Gerran jarri behar da begirada.
Luze eta sakon aztertu du gaia Eneko Bidegainek, eta duela gutxi gogorarazi zigun aurten mende bat beteko dela kalamitate hura amaitu zenetik; nahiz eta ondorioak, bistan dena, pairatzen ditugun oraino. Jakin berri dugu frantziar estatuak soldaduska ezarriko duela berriz, derrigorrezkoa, eta beste behin euskal herritarrak behartuak izango dira zerbitzu militarra eskaintzera. “Zerbitzu nazional unibertsala”. Menderatua, mendez mende, menderatu.
Ehun urte ez dira ezer herri baten historian; baina ze urrun geratu diren “euskaraz baizik ez zakiten haien” garaiak, errepublika frantsesak bere asimilazio makinaria ondo baino hobeto erabili duen seinale.
Macronek gehiengo absolutua dauka nahi duena egiteko. Nahi duena egiteko parlamentuan; karrikan gehiengo horrek zerbaitetarako balio dion ikusteko dago. Frantziarrak beti izan dira onak kalean borrokatzen, demostratu dute azken urteetan ere, eta aurreikusi daiteke gobernuaren erabaki horrek oposizio latza piztuko duela estatu osoan zehar.
Adierazi denaren arabera, hilabetekoa izango da soldadutzan igaro beharreko denbora; 18 urte bete ondoren eta 21 urte kunplitu aitzin eskaini beharko dute. Behin denbora hori dedikatu ondoren, gazte horiek «erreserba» baten parte izatera pasako lirateke, «krisi garaian» haietaz baliatzeko. Berdin-berdina egiten da sardinekin: fresko jaten ez direnak kontserbatan sartzen dira, erreserban, krisi garaietarako.
Frantziar gobernuak kaka zaharra eskaintzen du, eta frantziar oposizioak ber gauza. “Bide herritarra” deituriko sistema proposatu diote Macroni; hots, 10 eta 16 urteko gazteekin “sentsibilizazioa aste bat” egitea. Eskoletan “Republique”aren dotrina ematea, erran nahi baita.
Biek ala biek, gobernuak zein oposizioak, soldadutza frantziar nazioa soldatzeko erabili nahi dute. Ezin dugu baimendu euskal herritar bakar bat ere behartutako soldaduskara joatea, gu guztion aurkako eraso zuzena izango baita. Hego euskal herritarroi beste zeregin bat gehitu zaigu motxilara: Bidasoaren beste aldetik deitzen gaituztenean, joatea.
Badirudi estatu espainiarrean ere soldaduska itzultzea eskatzen duten ahotsak bolumena igotzen ari direla azkenaldian.
Joseba Sarrionandia
Artikulu hau Zuzeu orainkariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. NATOko idazkari nagusiak "eskerrak" eman dizkio Sánchezi gastu militarra 10.000 milioi eurotan areagotzeagatik.
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]
Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]
Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]