Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.
Errusiak Kurskeko lurralde guztiak berreskuratu dituela iragartzearekin batera, nola Ipar Koreak hala Kremlinak onartu dute soldadu ipar korearrek parte hartu dutela Ukrainak iazko abuztuan abian jarri zuen operazioari aurre egiten. Parte hartu ez ezik, garrantzizko betekizuna izan dutela, laudorioak aintzat hartzen baditugu. Argitaratu denetik, bidenabar, ondorioztatu beharko litzateke sei hilabete inguruko esku-hartzea amaitutzat ematen dela lurralde horren berreskurapenarekin.
Gogoeta gutxiegi piztu du baieztapenak Mendebaldeko hedabideetan. Eta hausnartu denean, auto-berrespenerako izan da, ia salbuespenik gabe: “Esaten genuela guk Ipar Korea Errusiari laguntzen ari zitzaiola Ukrainako gerran; eta hara!”. Premisa okerretatik ondorio zuzenak eratortzea zail samarra dela gogoan izan gabe.
Hasteko, formalismo hutsa lirudikeena: Kursk ez da Ukraina. Eta arrunki ontzat eman baitaiteke ere ukrainar indar armatuek abuztuan han hasitako ofentsiba “Ukrainako gerraren” baitakoa dela, ez da, adibidez, Donbasseko erasoaren parekoa nazioarteko harremanetarako, Errusiari dagokionez. Juridikoki, elkarrekiko defentsa-itunari hel ziezaioketen Ipar Koreak eta Errusiak… juridikotasunak axola izan balie. Are garrantzitsuagoak dira, ordea, esku-hartze horren zergatia eta nondik norakoa. Ekar ditzakeen ondorioengatik.
Hasiera-hasieratik, ziurtzat eman zen Errusiak, nozitutako bajen ondorioz, bere gudarostean zuen soldadu-gabezia estaltzea, edo behintzat arintzea, izango zela ipar korearren ekarpena. “Kanoi-bazka” kontzeptua erruz erabili zen gure artean. Ezinbesteko konklusioa zen Errusiak eskatua –eta Ipar Koreak onartua– izan behar zuela operazioak.
Ahulegia zen tesia. Soldadu ipar korearrek Kurskeko frontean egin zezaketen ekarpenak nekez konpentsatuko zituelako nahitaez sortu behar zituzten endredoak: komunikazio- eta aginte-sistemak, logistika, taktiken automatismoak... Ipar Koreak ekarpen serioa egin ziezaiokeen –eta egin bide dio– Errusiari, adibidez, munizio-horniduran. Baina nekez izan zitezkeen lagungarriak haren tropak aginte-batasuna goiburu estimatuena duen Gerasimov jeneralarentzat.
Eta orain ikusten ari naizenak alderantzizkoa izan dela pentsarazten dit biziro: Ipar Koreak eskatua –eta Errusiak onartua– izan dela esku-hartzea.
Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua. Txinak bezala, beste eskala batean, bere indar armatuen gabezia nagusia gerra-esperientziarik ezean kausitzen du Ipar Koreak, bere soldaduek ez ezik egungo goi-arduradunek ere ez baitute halakorik. Ikuspegi horretatik, eskola bikaina zatekeen Kursk.
Elkarrekikotasuna legoke, bestetik. Bere lurraldean berandu gabe balizko gatazka armatua espero duenarentzat ez da berdin Errusia begirale interesatu hutsa ala zordun zuzena izatea. Odolkiak ez ezik odolak ere ordainetan izan beharko bailuke.
Oraingoan nekezago agertuko liratekeen “boluntario” txinatarren gabezia ordezteko.
Errusian Ukrainarekiko gerra-frontean arituko liratekeen iparkorear soldaduena bezalako kontakizunak entzuten direnean, kosta egiten zaio behatzaileari bereiztea zer izan daitekeen gerra-lainoak lausotzen duen errealitatea, eta zer maskirovka klasikoenekoa.
Ipar Koreak ez du Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko kirolariak koronobirusaren arriskuetatik babesteko.
Ipar Koreak mugako lotura-bulegoa eraitsi du, azken asteotan Hego Koreatik jaso dituen “probokazioei” erantzuteko asmoz.
Penintsula korearraren desnuklearizazioa bultzatzeko xedea dauka adierazpenak.
Urtarrilaren 13an, larunbata, beren bizitzako estutasunik larriena jasan zuten Hawaii uharteetako herritar askok, Ozeano Barean. Ipar Koreak bere mehatxua gauzaturik misil atomikoa bidalita, Hawaiira bidean zela abisatu zieten agintariek. 30 minutuz iraun zuen alarmak, harik eta... [+]
“Nire botoi nuklearra askoz handiagoa eta ahaltsuagoa da”, adierazi du Twitter bidez Donald Trump AEBetako presidenteak, Kim Jong-un Ipar Koreako liderrari erantzunez. Askoren arreta deitu du Trumpen jarrerak, baina Anoosh Chakelian-ek New Statesman-en nabarmendu... [+]
Alarma guztiak piztu ditu astearte goizean Ipar Koreak jaurti duen misilak. Japonia gurutzatu du eta kalterik eragin ez duen arren, erasotzat jo du Shinzo Abe lehen ministro japoniarrak. Azken egunetan beste hiru misil proba egin ditu Ipar Koreak.
Hego Koreako Auzitegi Konstituzionalak onartu du Park Geun-hye presidentearen kargugabetzea. Asanblada Nazionalak abenduan egin zuen proposamena, herrialdean inoiz egondako ustelkeria eskandalu handienarekin lotu zutenean. Hego Korean hauteskunde bidez hautatutako lider bat... [+]
Ipar Korearentzat lan egiten duen mendebaldar bakarra da Alejandro Cao de Benós (1974, Tarragona). Zehazki, Nazioarteko Harreman Kulturaletarako Delegatu Berezia. Anguitaren buruzagitzapeko Ezker Batuan militatu zuen gaztetan eta orain Koreako Lanaren Alderdiko kide da... [+]
Alejandro Cao de Benós Ipar Koreako kanpo harremanetarako idazkariak hitzaldia emango du Donostiako Garoa Kultur Laben. Bera da Kim Jong-un jeneral eta estatuburuaren aginduetara ari den atzerritar bakarra.
Munduan barrena ikusten duena kontatzen digu Rafael Poch-de-Feliuk, sakontasunez eta ukitu bereziz. Jot Down aldizkarian irakurri diogu ondorengo elkarrizketa eta Larrunera ekartzea merezi duela iruditu zaigu. Biziki eskertzen diegu argitaratzeko baimena eman izana. Alemania,... [+]
Ipar Koreak bere instalazio nuklear nagusiaren erregaia behin baino gehiagotan eskaini zien AEBei, laguntza ekonomikoaren truke. Obamak proposamen guztiak arbuiatu zituen. Horrela azaldu du Russian Today hedabideak gaur, 2011n AEBetako Estatu Departamentuko funtzionario ohi... [+]