Eusko Jaurlaritzako datuen arabera, Solaria Eguzki Sorkuntza SLU-k Araban eguzki-zentralak jartzeko egin dituen eskaerak 25 dira, hamabi herriri eragiten diotenak. Horietatik 24 dira 49,89 MW-ko potentzia edo gehiagokoak: denen artean 1.234 MW baino gehiago batuko lituzkete eta 3.455 hektarea lur baino gehiago estaliko lituzkete Gasteiz, Gorbeialdea eta Añana eskualdeetan. Argindar hori Bizkaira eramateko asmoa du Solariak, horretarako 100 kilometrotik gorako goi tentsioko linea eraikita. Hamasei elkartek manifestazioa deitu dute urriaren 26rako, Gasteizen.
Orain arte Solariak Araban aurkeztu dituen hiru eguzki-zentral proiektu aipatu dira hedabideetan: Zierbena Solar 2, 3 eta 4. Gasteizen, Zigoitian eta Erriberabeitian-Armiñonen eraiki nahi dituenak eta Zierbenako (Bizkaia) azpiestazioarekin lotzeko 100 kilometro baino gehiagoko goi tentsioko linea egitea aurreikusten duena. Hauetako bakoitza 49,89 MW-ko potentziakoa litzateke.
Zertxobait handiagoak dira, bakoitza 49,895 MW-koak, Solariak Jaurlaritzan aurkeztu dituen beste 21 proiektu, guztiak “Zierbena Solar” izena daramatela dagokien zenbakiaren aurretik. Eta bada proiektu txikixeago bat, 36,99 MWkoa. PPko legebiltzarkide Ana Morales Peralek egindako informazio eskaerari erantzunez eman zuen honen berri Mikel Jauregi Letamendiak, Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasun kontseilariak, uztailaren 30ean. Jaurlaritzaren datuon arabera, 25 proiektuak egoera berean daude, “tramitazioan”.
Zenbateko eremua hartuko luke Solariak Araban egin nahi dituen 25 proiektu hauetako bakoitzak? Adibidetzat hartu dugu Erriberabeitia-Armiñonen eraiki nahi duen Zierbena Solar 2 proiektua, berau ikusgai baitago apirilaren 22ko datarekin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA): 143,97 hektarea izatea dago aurreikusia (49,89 MW-ko potentzia luke). 25 proiektutik 24k potentzia hori bera edo zertxobait handiagoa izango dutenez, guztien artean 3.455 hektarea baino gehiago estaliko dituztela espero daiteke.
Arabako hiru eskualderi eragingo diote Solariaren 25 proiektu hauek: Añana, Gorbeialdea eta Gasteizi. Hamabi hiri eta herritako lurrak dira Solariak eguzki-zentralez estali nahi dituenak, zehazki jarraian aipatuko ditugunak.
Gasteiz: bertan zazpi proiektu lurreratu nahi ditu (Zierbena Solar 1, 4, 5, 22, 23, 24 eta 29, azken proiektu hau besteak baino txikixeagoa dena, 36,99 MWkoa).
Gorbeialdea eskualdean Zigoitia (hiru proiektu: Zierbena Solar 1, 3 eta 25) eta Arratzua-Ubarrundia (bi proiektu: Zierbena Solar 1 eta 22).
Añana eskualdean Gaubea (lau proiektu: Zierbena Solar 8, 9, 10, 12), Erriberagoitia (lau proiektu: Zierbena Solar 6, 7, 11 eta 18), Armiñon (lau proiektu: Zierbena Solar 2, 11, 15 eta 17), Lantaron (hiru proiektu: Zierbena Solar 9, 10 eta 13), Berantevilla (hiru proiektu: Zierbena Solar 15, 19 eta 21), Zambrana (hiru proiektu: Zierbena Solar 16, 19 eta 21), Iruña Oka (bi proiektu: Zierbena Solar 5 eta 18), Erriberabeitia eta Kuartango.
Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak hedabideen aurrean zalantzan jarri zuen maiatzean orduan aipagai ziren Solariaren hiru proiektuen egokitasuna: argudiatu zuen ez duela zentzurik energia Araban ekoitzi eta Bizkaian kontsumitzeak, bioaniztasunari beharrezkoa ez den kaltea eragingo diolakoan.
Uztailean hainbat udalek alegazioak aurkeztu zituzten: Amurrio, Zuia, Aiara, Abanto, Galdames, Gordexola eta Zierbenakoak. Erriberabeitiko Udalak mozio bat onartu zuen, balio estrategiko handiko lurretan berriztagarrien azpiegitura handiak ezartzearen kontra.
Uztailaren 10ean 50.000 alegazio baino gehiago aurkeztu zizkieten hamasei elkartek Zierbena Solar 2, 3 eta 4 proiektuei. Elkarteen artean daude Araba Bizirik, Arabako Mendiak Aske, AHTrik Ez, eta UAGA. Eta urriaren 26rako manifestazioa deitu dute Gasteizen, “erokeria gelditzeko”.
Argindarra Arabatik Bizkaira eramateko goi tentsioko linearen aurka alegazioak aurkeztu ditu Lurra sareak berriki. Iñaut Mataukok uztailaren 28an Berrian azaldu duenez, Zierbena Solar 1 proiektuari jarri dizkiote alegazioak, eta salatu dute “lege iruzurra” egin duela Solariak, argindarra garraiatzeko linearen %8,5 soilik aztertzeagatik eta ebakuazio linea gisa tramitatzeagatik Lurra sarearen ustez garraio linea bat dena.
Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]
Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".
Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]
Martxoak 15 goizean elurrak zuritu zuen Arano. Bertako herritarrek eta ingurutik eta ez hain ingurutik bildutakoek bete zuten plaza eta elkartasunaren beroan gozatu zuten eguna: Urumeako mendietan ezarri nahi duten Euskal Herriko zentral eoliko handienaren kontrako protesta izan... [+]
Susmoa dut komunitatea hustuketa prozesu betean dagoela, eta beldur naiz, beste askori gertatu eran, mamirik gabeko bilgarri ez ote den bilakatuko, jada bilakatu ez bada. Ikustea besterik ez dago, komunitatearen izaera holistikoa gero eta modu lausoagoan heltzen da, eta Che... [+]
Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen... [+]
Cefiro Holdco enpresak "Domiko" deitu dion eta bederatzi makroeoliko izango lituzkeen proiektua jarri nahi du Lesaka eta Goizuetako lurretan eta ebakuazio-linea Oiartzungo azpiestaziora bideratuko luke. Espainiako Gobernuak du proiektu hau tramitatzeko eskumena.
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]
Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]
Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.
Makroproiektu "berriztagarriek" sortzen dituzten ondorioak filmatu ditu Vidas irrenovables (Bizitza ez-berriztagarriak. Euskarazko eta frantsesezko azpitituluak prestatzen ari dira) dokumentalean Extremadurako (Cabeza del buey, Espainia, 1985) landagunean hazitako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]