Ez du ematen sokatira linguistiko betean dihardugula, baina gaude halaxe dela. Euskal Herri penintsularrera mugaturik, hemen, egunero, sokatiran ari gara gaztelaniaren ala euskararen alde. Baina bi taldeen artean desproportzio ikaragarria dago; gaztelaniaren alde tiratzen dutenek Espainiako Estatua, haren legedia eta epaileak baitituzte berme, eta haien alde egiten duten indar autonomikoak, bai Nafarroan, bai EAEn ere. Erdararen aldean, hamar tiratzaile; eta, bestean, Nafarroa Garaian, tiratzaile bat, eta EAEn, tiratzaile bi. Ez dago igarle edo azti bizkorra izan beharrik deman irabazle alde handiz nor doan igartzeko.
Donostiako Miramongo parke teknologikoan adibidez, jende gaztea asko ikusten da. Salbuespenen bat kenduta, erdaraz entzuten dira hamarretik bederatzi. Parke teknologiko euskaldunena izango da. Lan, zer hizkuntzatan egingo dute nagusiki? gaztelaniaz… eta ingelesez? Entzuten da sarri: “Enpresak irabazteko daude”, eta euskara ez da lan-hizkuntza interesgarria, salbuespenak salbuespen. Badakizue, enpresa pribatuetan…
"Frankismoan bezala, orain ere herri-ekimenak abiarazi behar luke, premiaz, erreakzioa. Alferrik gaude erakunde publikoen bultzadaren zain"
Eusko Legebiltzarrak atzera bota zuen 50 langiletik gorako enpresetan euskara planak sustatzeko legez besteko proposamena. ELAk, LABek eta Kontseiluak adostu zuten proposamena eta EH Bilduk eraman zuen legebiltzarrera. Lanbide arteko itunetan patronalak edo langileek borondatea adieraziz gero, euskara planak negoziatzeko beharra jasotzen du proposamenak. Euskara planak malguak izan ohi dira, eta emaitzak ere, oro har, apalak; bada, halere, proposamenaren aurka: hizkuntzen sokatira-deman bakoitza zein aldetan jartzen den erakusteko balio du gertatutakoak.
Orain aurrekoan, Irunen hamabi udaltzain hartzeko oposizioari jarri zion CCOOek helegitea, eta oraingoan, Bilboko ordezko udaltzainen lan-poltsari, euskarazko B2 eskatzeagatik. Jakina denez, B2 hizkuntza-eskakizuna izateak ez du bermatzen elkarrizketa bat euskaraz egiteko gai izatea. Oso ohikoa da B2 aspaldi aterea izatea eta dagoeneko gauza ez izatea elkarrizketa arrunt bat euskaraz egiteko. Berez, gaitasuna bermatzeko modu bakarra oposizioan proba bat jartzea da non lehiakideek, idatzizko azterketaz gainera, elkarrizketa arrunt bat euskaraz egin beharko luketen; hartara, euskaraz jakin arren B2 ez daukatenek ere arazorik ez izateko; hots, titulitisa baztertzeko, eta Madrilen edo Parisen antzera funtzionatzeko. Hor ere garbi dago sokatiran bakoitza non paratzen den. Adibide faltarik ez dugu, horra bestela azkena (momentuz): Irungo udal osoko bilkurara, gobernukide den Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IUk eraman duen ”euskara eskakizuna lanpostu publikoetan malgutzea” eskatzen duen mozioa.
Eguneroko sokatira linguistikoan, Nafarroako Gobernua, meritu gisa alemana eta ingelesa balioetsiz eta euskara baztertuz, eta Eusko Legebiltzarra, euskara planen aldeko proposamena arbuiatuz, eta CCOO hizkuntza-eskakizunei helegiteak jarriz, eta epaileek helegiteak onartuz, euskararen aurka ari dira tiraka indar handiz. Nola iraungo dugu euskaldun sokatira desproportzionatu honetan? baldintza soziolinguistiko eta politiko hauekin?
Francoren diktadura garaian, eskubide zibil eta linguistikoen zapalkuntza gordin-ankerrak sortu zuen erreakzio miresgarria euskaldun sentitzen zirenen artean; baina, orain, Espainiako demokrazia autoritario eta autonomismo epel honetan erasoaren araberako erreakziorik apenas ageri den. Abertzalea zein den jakiteko neurgailu onena hizkuntzarena da, baina hizkuntza fenomeno soziala da, eta gizartean baldintza soziolinguistiko egokiak sortu ezean, norbanako abertzale-euskaltzaleenek ere jai dute, hariak meheenetik eteten jarraitzen baitu XXI. mende hasiera teknologiko-digital honetan ere, eta ez gutxiago baizik eta areago esango nuke, aurreko garaietan baino.
Frankismoan bezala, orain ere herri-ekimenak abiarazi behar luke, premiaz, erreakzioa. Alferrik gaude erakunde publikoen bultzadaren zain, Nafarroan indar uniformizatzaile espainiarren esku daudelako oro har, eta EAEn, uniformizatzaile espainiarren eta JELtzale epelen arteko koalizioaren esku. Sokatira-dema arras desorekatu honetan irabazteko, ahalik eta euskaltzale gehienen tiraldi bateratuaren behar gorria dugu. Garai ilunago hartan ere, jakin genuen batera jokatzen.
Oraintxe behar du, berandu baino lehen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]