Azken 30 urteetan ezagutzak gora egin du Hegoaldean, eta Iparraldeko galera doitzen hasi da. Ezagutzak gora egin arren, euskaldunen hizkuntza-gaitasuna murriztu egin da.
Bost urtean behin, Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak osatzen duten Hiruko Itunak Euskal Herriko inkesta soziolinguistiko bat egiten du. 2021ean egin zen azkenekoz, eta emaitzak aurten kaleratu dituzte.
Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari dagokienez, 16 urtetik gorako biztanleen %36,2 dira euskaldunak, %18,6 euskaldun hartzaileak eta %45,3 erdaldunak. Lehendabizikoz inkesta egin zenetik, 1991tik, %12 handitu da euskaldunen kopurua. Lurraldearen arabera, Gipuzkoan bizi direnen erdia baino gehiago (%51,1) euskaldunak dira, Bizkaian herena (%30,6) eta Araban ia laurdena (%22,3). Adinari erreparatuta, euskaldunen ehunekorik handiena 16 eta 24 urte arteko gazteen artean dago: %74,5 euskaldunak dira; 1991n %25 ziren. Aldiz, 65 urtetik gorakoen artean, solik %31,5 dira euskaldunak. Hizkuntza gaitasunaz, erdaraz hitz egiteko erraztasun handiagoa dutenak %44,3 dira, duela 30 urte baino %6,5 gehiago. Bitartean, euskaraz errazago hitz egiten dutenak %27,4 dira, 1991ean baino %7,2 gutxiago.
Nafarroa Garaian %14,1 dira euskaldunak, %10,6 euskaldun hartzaileak eta %75,3 erdaldunak. 1991tik, euskararen ezagutza dutenen kopurua %10,6 puntu handitu da. Urte horretan, euskaldunen hartzaileekiko proportzioa bikoitza zen, eta egun, %60 euskaldunak dira eta %40 hartzaileak. Adin tarteei begiratuta, euskaraz dakitenen adin-tarterik handiena 16-24 urteko gazteena da, %40k baitakite. Aldiz, 65 urtetik gorakoen %15,7 baino ez dira gai euskaraz egiteko. 1986ko Euskararen Legean zehazturiko eremuen arabera, eremu euskalduneko biztanleen %76k badakite euskaraz, egungo eremu mistoan %24,1 dira, eta eremu ez-euskaldunean %9,1. Inkestako datuen arabera, euskaldunak direnen artean, %51,6 erdal elebidunak dira, hau da, hobeto egiten dute erdaraz euskaraz baino. Bietan berdintsu egiten dute %28k, eta soilik %20,4k egiten dute hobeki edo errazago euskaraz. Inkestaren lehen urtean, erdal elebidunak %32,8 ziren eta euskal elebidunak, berriz, %40,6.
Ipar Euskal Herrian euskaldunak %20,1 dira biztanle guztiekiko, %9,4 hartzaileak eta %70,5 erdaldunak. 2011ko emaitzekin alderatuz gero, hizkuntzaren ezagutza dutenen kopurua %1,2 jaitsi da, aurreko urteetako beherakadari jarraiki, baina lausotuta. Adinekoen (+65) artean dira euskaldun gehien, %25,7 baitira; gazteenen artean (16-24 urte), proportzioa %21,5ekoa da, eta %3,9 handitu da 2011az geroztik. Herrialdeei dagokienez, Nafarroa Behereko eta Zuberoako biztanleriaren ia erdia da euskalduna, eta BAM eremua (Baiona-Miarritze-Angelu) kontuan hartu gabe, euskaldunak %23 dira Lapurdin. BAM eremuaren kasuan, %8,4k baino ez dakite euskaraz. Iparraldeko euskaldunen artean, euskaraz erdaraz baino hobe moldatzen direnen kopuruak behera egiten jarraitzen du, nahiz eta 16-24 urte artean indarberritzen hasi den.
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
2022an egin nuen topo Cristinarekin lehen aldiz, Eusko Ikaskuntzak antolaturiko Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan proiektuaren baitan. Nafarroa Garaiko errealitate soziopolitikoaren ordezkari-edo ginen zortzi gazte elkartu eta batzen eta bereizten gaituzten aferez... [+]
Abenduaren 3an alderdi eta eragile politikoek euskararen inguruko beren irakurketa politikoak argitaratzen dituzte. EAJk ere egin du berea Euskara, Euskal Herriaren izana izenburupean. Urte askoan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hizkuntza politiken ardura izan duen, eta egun ere... [+]
Teilatura igo, eta hainbat instituziok Euskararen Nazioarteko Eguna “aurpegi zuriketarako aprobetxatu ohi dutela” salatu du bikote aktibistak. Frantziako eta Espainiako Konstituzioak “supremazistatzat eta euskaldunentzat baztertzailetzat” jo dituzte, bi... [+]
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
Euskararen Egunaren kari kaleratutako ohar batean, Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak esan du "euskal sorkuntza larrialdian" dagoela, eta bere kideei dei egin die berariaz egindako koplak zabaldu ditzatela, egoera hori salatzeko.
Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.
Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]
Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]
Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.