Skolae programarengatik mehatxuak jaso dituela salatu du Solana Hezkuntza sailburuak

  • “Onartezinak diren mehatxuak dira” adierazi dio Nafarroako Gobernuak Poliziari. “Mezu faxistak” eta “material pornografikoa” jaso izan duela dio Solanak.


2018ko azaroaren 26an - 12:04
Argazkia: Navarra.com
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aurreko ikasturtean Nafarroako hamasei ikastetxetan aplikatu zen proiektua da Skolae. Erabateko berdintasunean oinarritutako heziketa programa da. Madrilen ikasturtea hasi aurretik eginiko hezkidetza kongresu batean oso kritika onak jaso zituen, eta egun ikastetxe gehiagotan indarrean egotea lortu du Nafarroako Gobernuak. Nafarroako eskuina ez dator bat erabakiarekin.

Nafarroako Hezkuntza Sailburua denak, Maria Solanak, ekainetik bizkartzainen beharra du. “Mehatxu konstanteak” jaso dituela salatu du, jada “onartezinak” bihurtu direnak. Bere gabineteak ere erasoak pairatu izan ditu, orain arte halakorik esan ez duen arren: “Hiru aldiz aurkitu dugu gure bulegoa mezu faxistez eta mehatxuez pintatuta”. Dena dela, taldeak “gogor” jarraituko duela lanean dio, “kalitatezko, berdintasunezko hezkuntza eleanitz”  baten alde.

Azken erasoa, Huarten

Atzo goizean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, pintaketa homofoboekin esnatu zen Huarteko berdintasunaren aldeko aldarriez jositako horma. Letra gorriz honelako mezuak irakur zitezkeen: “Skolaeri ez, ikasgeletako korrupzioa kanpora”, “genero ideologiari ez”, “pedofilia ez” eta “lobby korruptoei, hots, lobby gay eta feministei, ez”, besteak beste.

 

“Sorgin ehiza”

UPNk eta PPk “sorgin ehiza” abiatu dutela salatu dute, hala jakinarazi du El Diario.es-ek. Azaroaren 15ean, UPNk –PPren babesarekin– Skolae programa legeztatu eta martxan jartzearen alde borrokatu zuten horiek identifikatzeari ekin zion. Nafarroako Legebiltzarrean egin dute eskaera. Jakin nahi dute gobernuarekin zein lotura, baita kanpoko elkarteekin ere, zein titulazio dituzten eta iraganean zertan lan egin duten. Bestalde, Nafarroako Gobernuaren barneko arduradun nagusiak ere “harrapatu” nahi dituzte.

Elizaren jokaera

Elizako zenbait sektore ere proiektuaren aurka azaldu dira. Horren harira, zenbait apaizek bi hitzaldi antolatu dituzte Nafarroan, bat Cascanten eta bestea Ablitasen, familiei arrazoituz “akats larria” dela Skolae proiektua defendatzea.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Skolae programa
Bigarren aldiz atzera bota du Nafarroako Auzitegi Nagusiak Skolae programa

Edukietan sartu gabe, epaitegiak “tramitazio akatsak” argudiatu ditu berdintasunean hezteko programa baliogabetzeko. Hezkuntza Departamentuak helegitea aurkeztuko du.


Pornoaren aurrean, sexu heziketa

Pornografiaren eta desinformazio sexualaren aurrean gogoetatu eta baliabideak partekatzeko, jardunaldi arrakastatsuak egiten ari dira Nafarroan, eskola eta familiei zuzenduak. Astearte honetakoa da euskaraz egingo duten jardunaldi bakarra, Bertizen. “Sexu heziketa ez da... [+]


Skolaek aurrera jarraituko du, Berdintasunerako Foru Legearen babespean

Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Nafarroako Gobernuak Skolae auzian aurkezturiko helegitea, baina Hezkuntza Departamentuak ziurtatu du dekretu bat prest duela, forma akatsak zuzentzeko, eta programak aurrera jarraituko dutela.


2020-06-22 | Mikel Eizagirre
Nafarroako Gobernuak helegitea aurkeztuko du Espainiako Auzitegi Gorenean, Skolae programa dela eta

Carlos Gimeno kontseilariak Nafarroako Hezkidetza Plana onartuko duen Foru Dekretua tramitatzeko asmoa iragarri du.

 


2020-06-18 | Mikel Eizagirre
Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzera bota du Skolae programaren ezarpena

“Tramitazio akatsa" argudiatuta eta hezkuntza programaren edukia baloratu gabe, Skolae programa ukatu egin du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Xedapen orokor gisa tramitatu behar zela argudiatu du epaileak, eta ez ekimen administratibo modura.


Skolae hezikidetza programa saritu du Espainiako Gobernuak

Txibite Lehendakariak Gobernuaren konpromisoa azaldu du Madrilen SKOLAE hezikidetza programa Nafarroako ikastetxe guztietara zabaltzeko.


Skolaeren egileak, auzitegira deklaratzera berriz ere

Hainbat guraso katolikok eta plataforma eskuindar batek jarritako salaketa medio, hezkidetza eta sexualitatea lantzen dituen Skolae programaren egiletako bik Nafarroako Auzitegi Nagusian deklaratu dute asteazken goiz honetan, bigarrenez. Bi egun geroago, Neska eta Emakumeen... [+]


Skolaek genero berdintasunari egin dion ekarpena saritu du Unescok

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (Unesco) Skolae hezkidetza programari emango dio Nesken eta Emakumeen Hezkuntzarako Nazioarteko Saria. Urriaren 11n jasoko du Nafarroako Gobernuak, Parisen egingo den ekitaldi batean.


SKOLAE
Hezkidetza, hezkuntza aldatzeko begirada hori

Nafarroako ikastetxeetan hezkidetza bermatzeko plana da Skolae, berdin bidean, maila guztietan “bazterkeriarik gabeko errealitatea” sustatu nahi duena: berdintasun ezarekiko ikuspegi kritikoa, hezkuntza afektibo-sexuala, autonomiaren lanketa, ahalduntzea,... [+]


2019-07-01 |
“Berdintasunean hezi daitekeenaren adibide garbia da Skolae”

Skolae izeneko Nafarroako hezkidetza programaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren II. Hezkidetza planaren diseinuan parte hartu du  Marian Moreno (Leon, 1964) irakasle, idazle eta hezkidetzan adituak. Orain, Skolae hezkidetza programa prestatu izanagatik... [+]


Eskandalua hezkuntzan

Guraso batzuei eskandalagarria iruditzen zaie hezkidetza eta sexualitatea lantzea eskoletan. Baina 8 urterekin pornografia kontsumitzen duten mutilen eta 14 urterekin beren alua ongi ezagutzen ez duten nesken aroan, eskandalua da seme-alabentzat heziketa sexu-afektiborik nahi ez... [+]


Deklaratzera deitu dituzte Skolae programari lotutako 10 pertsona

Nafarroako Gobernuko jarduneko eledun eta hezkuntza kontsailari Maria Solanak jakitera eman duenez 2017-2020 hezikidetza plana idatzi zuten bost pertsona eta beste bost tutore deklaratzera deitu dituzte. Programaren aurkako hiru demanda daude aurkezturik Nafarroako Auzitegi... [+]


2018-12-19 | Santi Leoné
GAIZKI ERRANKA
Gertatu izan balitz

Jendetza bildu zen joan den larunbatean, Iruñean, Skolae programari intsumisioa adierazteko manifestazioan. Hala erran zuen bederen Diario de Navarrak, argazkirik ez zekarren albiste batean. Twitterren, berriz, argazkiak badira, baina naski manifestazioaren ondokoak dira,... [+]


2018-12-11 | Hala Bedi
Aitor Lacasta, Skolae
“Generoa gizartearen konstrukto bat da, genero desberdintasunik ez egotea lortu nahi dugu”

Skolae Hezkidetza programak polemika asko piztu du Nafarroako eskuinaren artean. Haurrak berdintasunean hezteko programa Nafarroako eskola guztietara zabaldu du Gobernuak Skolae programarekin, irakasleen hautua izateari utzi eta haur guztiek beharrezko heziketa hori jaso... [+]


Skolae programaren manipulazioa salatu du Barkosek

"Programa ez zaio inori inposatuko", adierazi du Uxue Barkos presidenteak.


Eguneraketa berriak daude