Azken 40 hauetan bizi izan ditugunak adierazten digu, –nahiz helburuak zehazten lagundu– konfrontazioa eta zatiketak norentzat diren mesedegarri. Ikusi besterik ez dago nork eta nolako helburuekin kudeatzen dituzten Carlos III eta Ajuria Eneako jauregiak. Baita boterea eskuratzeko zer nolako indar metaketa gauzatzeko gaitasuna erakusten duten ere. Baina esperientziak esaten digu beti izan ditugula etsai indartsuak aurrez aurre. Ez baita gaurkoa Paris eta Madriletik jartzen diguten amu zitala: demokrazian bizi gara, instituzioak inpartzialak eta demokratikoak dira. Gure herriaren biziraupenerako gaindiezinezko muga federalismoa da. Eta kito.
Baina egia beste bat da: gobernuak alderdien oligarkiak erabakitzen dituztela, eta parlamentuak ez direla erabakien gune nagusia, ezta benetako eztabaidaren aretoa ere. Horretaz asko ikasi zuena Laudion jaiotakoa da, galdetu berari.
Alferrik ari dira, diskurtso hori zaharkitua eta gezurrez hornitua dago. Hedabideen laguntzarekin urteak daramatzate gerra ideologikoa sakotzen. Egia baita, ideologia eta psikologia, garrantzi handiko tresnak direla asimilazio prozesuan. Horretaz gogora dezagun Thomas Hobbes filosofo ingelesak zioena: “Force, and fraud, are in war the cardinal virtues” (Indarra eta iruzurra, gerra guztien bertute kardinalak dira).
Bai Frantziak, bai Espainiak, beraien diskurtsoa aldatzen ez duten arte, horiei muzin egin eta nahiago dut AEBetako 28. presidentea zelarik, Thomas Woodrow Wilsonek, 1918an esandakoari heldu. Europan nazioarteko bakea lortzen lagunduko zuelakoan, autodeterminazio eskubidearen arrazoi eta edukiak plazaratu zituen, nahiz egia izan, juridikoki indarrean 1976an sartu.
Politika egiteko era ez baita gaurkoa, EAJk ez du bere betiko gidoia aldatuko; Madriletik adostasun mezua jasotzen dutenean, bakarrik azken urratsa emango dute; elkarkidetza nola eszenaratu. Eta hori, EAJak egiten badaki
Ez dago esan beharrik erabaki horren esanahia, garrantzi handikoa eta sakona dela, mundu osorako, noski, baina bereziki Euskal Herria bezalako herri estaturik gabekoentzat. Horrek esan nahi du jasaten dituzten-ditugun legediak, instituzioak, administrazioak, egitura politikoak, militarrak, kulturalak, sozialak, administrazioa, eta abar, zilegitasunik gabekoak direla, autodeterminazioaren eskubidea gauzatzea debekatzen zaien-zaigun bitartean. Zergatik? Herrien autodeterminazio eskubidea, demokraziaren, bakearen eta instituzio guztien hastapen eta iturri delako.
Beraz, estatuak herriari burujabetza ukatzen dion bitartean, armada edo beste indarkeriak erabilita, ez dago demokraziarik eta uko egiten dio demokraziari.
Horrela, ustelkeri politikoen lokatzez leporaino daudenak, eta nahiz bozka sostenguak behar adina indarrik ez izan, dirua eta boterea kudeatzen ari dira. Harro, demokraziaren zaindari balira bezala. Beti daude dirua dagoen tokian. Dirua baita beraien elikadura nagusia. Asebete daudenean neurririk gabe xahutzeko, eta gosez daudenean, bereganatzeko.
Askotan, liskarra saihestu nahian edo, erantzunik gabe uzten ditugu, ozen eta batere lotsarik gabe, gezurrez beteriko hitz potolo bezain maltzurrak entzuten ditugunean. Egia baita, berdinen arteko partaide izan gaitezke, “baina nazio inposatzaileko kide garela onartzen dugun neurrian”.
Ildo beretik, Nafarroan, Corellako semeak zioen gauza berbera esaten digu, orain Cintruénigon jaiotako alabak, alegia, nafarrak espainolak garela. Ez dago aldaketarik, EAEko lehendakari izanik Patxi López jaunak, nortasun euskaldun edo espainiarra aurrez aurre jarri ziotenean Gasteizko Parlamentuan, gaztelania ederrean esan zuen: “Me gustan los peces de colores” (Koloretako arrainak gustatzen zaizkit). Ez naiz hori zalantzan jarriko duena. Onartzen dut arrain koloretsuak dituela gustuko, zergatik ez? Baina argi daukat, soilik bi kolorekoak, horia eta gorria.
Horrelako ika-mikak betiko folklorea dira, ez dute batere mamirik, kazetarien “bazka” besterik ez dira. Garrantzi sendoa duena zera da, EAJak daraman ibilbide argia eta ezaguna, horrek bai duela garrantzia. Bere politika egiteko era ez baita gaurkoa, ez dute bere betiko gidoia aldatuko; Madriletik adostasun mezua jasotzen dutenean, bakarrik azken urratsa emango dute; elkarkidetza nola eszenaratu. Eta hori, EAJak egiten badaki.
Josu Iraeta, idazlea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]