Sistema-aditua eta distopiak (eta II)


2022ko urtarrilaren 10ean - 11:58
Azken eguneraketa: 13:00

Kutxazaina ataskatu da, eta ezin dut maileguaren kuota garaiz ordaindu. Multinazional batek bere bazkide bilakatu nau, nik eskatu gabe, eta urtero 30 euro kobratzen dizkit. Inprimaki baten falta, funtzionario batek ez dit eskaera onartu, datu guztiak pantailan baditu ere. Telefono berria doakoa zelakoan hartu, baina 6na  euroko 40 kuota ordaintzeari ekin diote. Online erositako armairua osatzeko modurik ez dut;  telefonoa ez didate hartzen; gasolina bota dut, txartela sartu, irentsi dit; ez dago inor leihatilaren beste aldean. Modem-a izorratu, eta nire errua dela dio telefonoaren hariaren beste aldean dagoen robot batek.

Sistema-aditua aspalditik ari da hedatzen gurea bezalako jendarteetan. Kapitalismo transnazionala oinarrizko behar guztien kudeaketa eskuratzen ari da, eta batik bat behar berriak sortu ditu, behin betiko bere atzaparretan egon gaitezen. Ez dago ihesbiderik. Sistema-adituak ez du herritarrekin aritu nahi, bezeroekin mintzatzen da,  kontsumitzaileekin solastatzen da.

Lan horretan ezinbestekoa izan da, ordea, zenbait politikariren laguntza, herritar izaera ukatu eta bezero gisa tratatzen baikaituzte: produktu faltsuak saltzen, emandako hitza jaten, manipulatutako estatistikekin itsutzen. Euren lanak saria izango du, Legebiltzarreko jesarlekua enpresa horietako larruzko besaulkiz ordezkatuko dutelako erretiroa hartu baino lehen.

Pandemiak areagotu du jarrera hau. “Adituen” hitzak sententzia bilakatuz, zalantza debekatuz, kritika madarikatuz. Aditu batzuen hitzak titular guztietan ageri dira, beste ahots batzuk, berriz, iraindu dituzte etiketa inozoak jarriz.

Pandemia kudeatzeko beste bide batzuk bazeuden, baina neoliberalismoak ez zeukan tresnarik. Zerbitzu Publiko gehienak birrindu ostean, estatu neoliberalek ezin zioten aurre egin egoerari multinazionalen laguntzarik gabe, multinazional horiei negozio itzela eskaini gabe, alegia.

Kapitalismo transnazionalak indarrean jarri zuen bizimoduak gogaitzen gaituenez, aisialdia zen ihesbidea. Aldiz, Sistemaren langileak trebeak direlarik, aisialdiaren kontrola ere bereganatu behar zuten. Aisialdiak kontsumo konpultsiborako unea izan behar zuen. Hori lortutakoan, bere nagusitasuna egonkortzeko beste pausu bat eman behar zuten: aisialdirako baimena eskuratzea. Pandemiaren kudeaketaren ardatzetako bat hori izan da.

Euskal Ezkerrak ere (ume)zurtz utzi gintuen. Sistema urrats erraldoi bezain arriskutsua emateko prestatzen ari zela, eskubide kolektiboak eta indibidualak uztartzeko gaitasunik ez zuen izan. Norabide estrategiko aldaketa batean ari zela, zorrotzetan zorrotzenekin bat egitea erabaki zuen, zaurgarriak ziren sektore askoren premia materialei eta psikosozialei erreparatu gabe.

Eszenatoki sozial berri hartan, hutsuneak sortu ziren, kaleak hustu ziren. Betetzen hasi zirenerako, munstro batzuk jaioak ziren; eskubide indibidualak kolektiboen gainetik ezarri nahi dituztenak eta sistema-adituaren “alter ego” osagarria: ukatzaileak. Bertsio ofizialak bere “guru” orojakileak dituen moduan, ukatzaileek ere eurenak dituzte. Batzuk eta besteak datuen zaparradan ito ziren, ito gaituzte.

Orain kaos hutsa pairatzen dugu. Jendarte sareak birrinduta, mesfidantza, arrakala itzela ezkerreko kolektiboetan, lagun taldeak haserre... Kikilduta gaude, amorratuta, muturtuta, sistema-adituak lortu du. Ez dakigu norekin gauden haserre, ez dakigu zergatik galdu dugun bizipoza, itxaropena, kemena. Horretan datza Sistemaren garaipena, hain zuzen ere.

Eskubide kolektiboak eta indibidualak batera, une orotan, babestu behar ditugula barneratu gabe, ez dago alternatibarik. Kontsumitzaile izateari uko egin eta herritar aktibo izateari heldu ezean, akabo, Distopiaren atarian geundeke.

* Patxi Azparren, Antropologia Sozial eta Kulturalean Litzentziaduna da

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


Eguneraketa berriak daude