Kantu eta hitza: Formatu txikiko kontzertuak Erraldoien Txokoan”, dio Iruñeko Udaleko zikloaren afixak. Edo nola hurbildu artista erraldoiak entzuleongana. Ez dakit inoiz izan zareten Erraldoien Txokoko patioan, baina arrainontzi batean sartzea bezalakoa da. Kristalezko kaiola bat patio ireki baten barruan, arrainontzi bat negutegi efektuarekin. Eta gu, koloretako arrainak harrizko eskultura erraldoien begiradapean.
Eta hala iritsi zen Olatz Salvador, erraldoien artetik eszenatokiaren erdira, banda bidelagun. Gitarraren atzean babestuta, bere ahotsaren alderdirik goxoena hartu zuen hasierako ezkutu gisa. Sirena kantuak ziren arrainontziaren barruan. Eta entzuleok lelotuta, arrainontziaren barnean zuzen eta ordenaturik jarritako aulkietan geldi, zer egin jakin gabe: txalo, irribarre, dantza. Batzuetan halakoak izaten gara eta, marinel itsutu, erreakzionatzeko ezgai.
Bere lehen diskoa delikatua eta detaile askokoa dela esan du Salvadorrek zenbait elkarrizketatan. Baina oh, sirena kantuek beti dute zerbait engainagarri. Eta berak ere badaki, goxotasuna ongi dagoela baina ez zaiola aski, eta bere ahotsak delikatutik adina duela kañerotik. Beraz, ezkutuan zituenak atera zituen laster, gitarra alde batera utzi eta batetik bestera dantzan, oholtza bere eginez. Mikroa eskuan hartuta, orain serio, orain irribarrez zuzentzen zitzaion itzalpean egonagatik proiektua sostengatzen dion bandari eta kontzertua sostengatzen genion iruindar kuadrillari.
Hurrengo emanaldiak:
Ekaina: 15ean Anuntzetan eta 16an Tolosan.
Uztaila: 11n Bilbao BBK Live-n.
Eta horrela aurkeztu zizkigun Salvadorrek Zintzilik diskoko abestiak, konposizio intimoetatik publikoaren bizitzetan zeharkatzera iritsi direnak, eta gustuz eskaini zizkigun ere kontzerturako aukeraturiko bertsioak, baita kantu berri eta ez-hain-berri bat ere. Argi utzi zuen ez duela maite bere musika erraz sailka dezaten, eta bere alderdi asko konpartitzeko gogoz dagoela: goxotasuna zein indarra, popetik rapera hurbiltzen diren kantuak, ukitu elektronikoak dituzten abestiak eta gitarra soilez lagundutako letrak, agudo inposibleetatik nota grabeetaraino, trantsizio guztiak.
Eta eszenatokian hori guztia gertatu bitartean, koloretako arrainak zer? Galdetuko duzue, non geunden, aulkien gainean igo eta Olatz eta bandarekin batera dantzan hasi ote ginen, arrainontzian hurakanik sortu ote genuen. Saiatu ziren benetan, eta behin eta berriz esan (eskatu!) arren aulkien ilarak hauts genitzakeela, alde batera utzi eta dantzan hasteko, dezepzio handiz esan beharra dut ezetz. Arrain leloak izaten jarraitu genuen, sirena kanten naufrago, erraldoien hirian zibiko. Ea Nafarroara itzultzen zarenean zurekin batera hazten garen oholtzapean. Aulki ordenatu eta eszenatoki alturik gabe, mesedez.
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non: Santa Klara ermitan (Ondarroa)
--------------------------------------------------------
Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]
OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Willis Drummonden agur besta
Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian
Noiz: Urtarrilaren 5ean
Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.
------------------------------------------------
... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]