Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik. Benjamin Netanyahuk argi erantzun die: “Gerrak jarraituko du, guztiz irabazi arte”.
Ez dago argi, dena den, “guztiz irabaztea” zer den Israelentzat. 2023ko urriaren 7ko erasoen ondoren Israelek aipatu zuen Hamas guztiz garaitzea eta bahituak askatzea izango zela irabaztea. Urtebete beranduago, ez bata ez bestea ez dira bete, nahiz eta 42.000 palestinarretik gora hil dituen Gazan, eta beste dozenaka mila zauritu. Bestetik, 101 bahitu israeldar oraindik Hamasen esku daude eta Israelgo armadak dio haien erdia hilik egon daitekeela.
Horregatik, Sinwarrena moduko heriotzak oso ongi datozkio Israeli garaipen gisa aurkezteko, batez ere urriaren 7ko Hamasen erasoaren “antolatzaile” moduan aurkeztu izan dutenean. Ez dago zalantzarik erakundeko buruak hiltzea mingarria dela Hamasentzat, baina ez dago zalantzarik ere erakundeak lortzen duela berrantolatzea eta Israelen aurkako gerrarekin jarraitzea. Israelgo armadaren arabera, Hamaseko borrokalarien herena hil du. Hamasek egunero jarraitzen du borrokan eta Israelgo soldaduak hiltzen eta zauritzen. Gazako administrazio zibilak ere bere esku jarraitzen du.
Sinwar Gazako buruzagi militarra izan da azken urte luzeetan, eta uztailean Israelek Ismail Haniyeh Hamaseko buruzagia Teheranen hil ondoren, Hamaseko buruzagi gorena izendatu zuten. Dozenaka izan dira Israelek atentatuetan hil dituen buruzagi palestinarrak, bai Palestinaren Askapenaren Erakundekoak, bai Hamasekoak, baina horrek ez du bakerik ekarri Ekialde Erdira, eta bai ordea, gerra berriak.
Ez dago garbi, hala ere, nola hil duten Sinwar. Horrelako operazioak hilabeteetako jarraipenaren ondoren egiten ditu Israelgo armadak, baina oraingoan zabaldu dutenez, Israelek ez zekien ohiko borroka horietako batean hildakoetako bat Hamaseko buruzagia zenik. Azkenean, Israelgo armadak esandakoaren arabera, DNA frogak egin ondoren segurtatu dute bera zela.
“Gerrak aurrera jarraitzen du”
Iranek eta Hezbollah-ak Sinwarren heriotza deitoratu dute eta “erresistentziak” Israelen aurkako borrokan jarraituko dutela baietsi dute; areago, gerra beste etapa batera iragan dela azpimarratu dute. Esaten da Sinwar gabe su-etena errazagoa izan daitekeela Gazan, eta AEBek adierazi dute Qatar eta Egiptoko negoziatzaileekin harremanetan direla dagoeneko, duela asteak geldi dauden negoziazioak berriz abiarazteko.
Edozein modutan, Gaza eta Libanon, gerrak aurrera darrai eta oraingoz ez da ikusten nola amai daitekeen. Gazan, Israelek iparraldea jendez hutsa nahi duela dirudi, behin eta berriro lurraldea husteko agindua ematen baitu. Milaka palestinarrek, ordea, han jarraitzen dute, bai ez dutelako nola mugitu hegoalderantz, bai barneratua dutelako Israelek berdin hil ditzakeela Gazako edozein lekutan.
Azken asteetan, Israelek kolpe ikusgarriak eman dizkie Hamasi eta Hezbollahri, eta oraindik geratzen da Iranen aurka iragarrita duen erasoa. Oso gogorra izango dela dio Israelek, eta aurrekarien arabera, arrazoi asko dago pentsatzeko horrela izango dela.
Gaurkoz, Libanoko Osasun Ministerioak iragarri du Israelgo armadak 45 pertsona hil dituela eta 179 zauritu ostegun honetan egindako erasoetan. Israelgo armadak dio ostegun honetan 150 eraso egin dituela Gazan eta Libanon.
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.
Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]
Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]
Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.
Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]
Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.
No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.
Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.
Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]
Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]
500 palestinar hil ditu Israelek, horietatik 130 baino gehiago adin txikikoak, su etena apurtu eta bigarren egunean. “Hasiera baino ez” dela ohartarazi du Netanyahuk.
Israelek eraso masiboak abiarazi ditu berriro ere Gaza osoan: Khan Younis eta Rafan Gaza hegoaldean, Gaza Hirian iparraldean eta eta Deir el-Balah-n erdialdean. "Familiak seme-alaben gorpuzkiak eskuetan zituztela iristen ziren ospitalera", adierazi du lekuko batek.
Israelek Gazarako su-etenaren urraketa ugari egin ditu urtarrilaz geroztik: zerrendako palestinarrak oinarrizko laguntzarik jaso gabe egon dira ia astebetez, eta Netanyahuk azken egunetan mehatxu egin ondoren, argindarrik gabe utzi ditu orain. Dohan ordezkari estatubatuarrekin... [+]