Gogoratzen dut nola goiz hartan ez nintzen konbentzimentu handiz jaiki. Gogotsu bai, edozer gauza ikasteak nire barne ingeniaritza itzartzen duelako, baina esperantza gutxiz kontzeptu hark nire ikuspegia zer edo zertan aldatuko zuen: nekazaritza sintropikoa.
Ikastaroa egin eta hurrengo egunera kontua guztiz aldatu zen. Aurreko eguneko kontzeptuak behin eta berriz berrikusiz, konturatu nintzen sintropiaren indarraz, nire buru gogorra hautsiz.
Nekazaritza sintropikoa Ernest Gostchek garatu izan du bere bizitza guztian, Bahian, Brasilen. Naturaren maitale sutsu, Gostchek sakonetik ulertu du ekosistemen funtzionamendua eta haiekin lan egiteko gaitasuna garatu, osotasunaren onura bilatuz. Gaur egun ere horretan dihardu fruitu ugari era oso oparoan ekoiztuz, kakaoa eta kafea adibidez.
Sintropia ekosistemak sortzean datza, gizakia kudeatzaile huts bihurtuz, ikusle, bidelagun. Ekosistema horren parte bihurtzean bertako oparotasunaren onura jasotzen dugu, gu ere oparo bihurtuz. Sintropiak ez du ez ximaurrik ez agrotoxikorik erabiltzen, oreka bilatzen du (baita aurkitu ere) bertako baliabideak erabilita. Kontzeptu horrek naturari berari uzten dio adierazten, eta gu ingurunearen parte berdinzale bihurtzera gonbidatzen gaitu.
Ikastaro egun hartan (Ametxen, Gordexolan), azalpen teoriko labur baten ondoren, 14 x 0,8 metroko bankal bakar bat erein eta landatzen hasi ginen, eta nire buru gogorrak berriro eztanda egin zuen. Hain espazio txiki horretan milaka hazi erein genituen, hamarnaka zuhaitz landatu eta 100 adaxkatik gora lurrean txertatu. Dentsitatea izugarri handia zen eta hura ikusteak benetan urduritu ninduen. Nola demontre garatuko dira osasuntsu landareak bertan? Eta konpetentzia? Landaketa markoa?...
Egun bat eta youtube saio luze bat pasatu behar izan nituen teknika horren balioaz jabetzeko. Azkenean ulertu nuen, dentsitate izugarri horrekin naturari aukerak ematen dizkiozula, adierazteko aukerak, nekazariaren kontrol beharra uxatuz. Baliabide horien kudaketa da gakoa, estratu ezberdinekin jolastea, garai ezberdinetan kimaketa handiak behin eta berriz burutzea.
Ekosistema sintropiko bat instalatzean kontutan izan behar duzun gauza garrantsitsuena da bilatzen duzun klimax baso ideala deiseinatzea: ze espezie nahi dituzun bertan luzaroan geratzea eta ze fruitu nahi izango dituzun batu etorkizunean. Hori kontuan hartuta, espezie ezberdinak gora etorri ahala, adarrak kimatzen eta kontrolatzen goaz, eta kimatze horren ondorioz bakteria eta hormona bonba inguruan askatzen da, mikrobiologia sustatuz. Hor dago koxka, sistemaren dinamismoa bizkortzea, ekosistema guztia helburura gidatuz.
Kimatzea denbora eta espazio tarte ezberdinetan burutzen da (1,3,6,12... hilabete) eta horren arabera erein edo landaketa egiten da. Edozein landare edo zuhaitz erabil genezake, inguruan dituzun edo bikoizten errazak egiten zaizkizun horiek adibidez. Gordexolako egun hartan bankalaren erdian bilatzen genuen klimax basoa (melokotoi eta ahuakateondoak) landatu genuen, sostengu espezieez inguratuta (eukalipto, sahats, lizar...). Erdigunetik kanporantza mugituz porte txikiagoko zuhaixka eta landareak erabili genituen (izpilikua, erromeroa, agapantus, eskuzuria, zerba, orburua...), bankalean denbora gutxiago emango dutelako. Azkenik, bankalaren ertz-ertzean, ziklo oso motzeko landareak erein genituen (errefautxo, mostaza, ilar, letxuga...).
Aurrekoa irakurrita burua lehertzen zait gaur egun ere, ikasitako guztiaren kontra doalako. Baina horretan datza nekazaritza sintropikoa, markoak apurtzean.
Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]
Baso naturaletan estratu eta funtzio ezberdinak betetzen dituzten espezieak aurkitzen ditugu. Batzuek gaina hartuko dute, eta mende ugari bertan igaroko dituzte. Beste batzuek lehen urratsak emango dituzte, baso-kideengatik sakrifikatuko dira eta beraien gorpu ustelak sistemari... [+]
Urteak daramatzate Atxondoko Biezko baserrian bizitzen eta lanean Aner Garitaonandiak eta Oihane Lekunberrik. “Kaletarrak ginen gu, nik enpresa eta turismo ikasketak egin nituen, baina mundu hori ez zitzaidan gustatzen…”, azaldu du ekoizleak. Lekunberrik,... [+]
Baso jangarria edo oihan baratzea lantzen dute duela 14 urtetatik Odei Etxeberriak eta Gorka Torrek. Zuhaitzak eta barazkiak uztartzen dituen sistema honen oinarriak azaldu ditu Torrek Egonarria saioan, Mattin Jauregiren galderei erantzunez. Urte hauetan guztietan hainbat... [+]
Bidaia hau hasi nuenean, ikuspuntu erromantikoz imajinatzen nituen baso jangarriak: zuhaitz artean ibili, fruitu goxoak dastatu, loreak usaindu... baina baso jangarriek badituzte arantza ugari ere, porrotak, erratak... Gaur, ikasketa politak eskaini dizkidaten porrot horietako... [+]
Baso jangarria bizi beharreko basoa da, elkarrizketa bat sortuz, hartu-eman bat. Elkarrizketa horretan, ekintza zehatz batzuk burutzen dira eta basoaren erantzuna jasotzen da bueltan.
Azaroaren 26an ospatu zuten Biriatun lehenbizikoz Arbolaren Besta. Audrey Hoc eta Aimar Rordriguezek bultzatu dute eguna, hango udalarekin elkarlanean. Aurtengoak formatu xumea izan arren, besta eguna urtero antolatzen segitzea dute asmo, eta pixkanaka egunari indar handiagoa... [+]
Munduko herri guztietan ematen dira lekuko klima eta kulturari lotutako ekosistema agroforestalak. Ez bakarrik haien konstantzia marraztu edo idatzia dugulako, baizik eta bizirik dirautelako gaur egun, kasu batzuetan, milaka urteren ondoren. Biziraute horrek ekoizpen mota horren... [+]
Gero eta gehiago entzuten ari dena, gutxi batzuk zer den erantzuten dakitena eta are gutxiago dira horrelako bat inoiz ikusi dutenak: baso jangarria. Baina lasai, organizazio ez sekretu honetatik kontaktu zuzena izan dugu berarekin eta hurrengo paragrafoetan kontzeptua... [+]
2018an sortu zuten Iñaki Etxebeste Larrañagak eta Markel Arriolabengoa Martiarenak Errez Kooperatiba Elkarte Txikia. Basogintzako kudeaketa eta aholkularitza enpresa da beraiena, baina jardun horri ikuspegi desberdin bat ematen diote. “Kooperatiba sortu... [+]
Pandemia dela eta ez dela, gero eta jende gehiago ari da hurbileko mendietara jotzeko ohitura hartzen, eta dirudienez, gure basoen egoeraren inguruan hausnartzeko aukera ere ematen ari da. “Pinuaren gaitzak zuhaitzok hondatu edo egoera oso kaxkarrean utzi ditu, eta... [+]
Oihanak atzeraka ari dira mundu osoan. Oso-osoan? Ez, badira txoko batzuk non zuhaitzak ugaritzen ari diren haiekiko harremana aldatu duten baserritarren lanari esker. Hauek ikasi behar izan dute arbolak ez direla laboreen etsaiak, zuhaitz eta zuhaixken esku dagoela lurzoruaren... [+]
Otsailaren 5ean, Aitziber Sarobe biologoak eta Naturkoneko kideak hitzaldia eskaini zuen Soraluzen Gipuzkoarako baso politika berri bat izenburupean. Hizketagai izan zituen pinuaren gaixotasuna eta basogintzaren krisia, eta eman zituen "gertatzen ari... [+]
Papua Ginea Berria ekialdetik mendebaldera mendilerro garai batek zeharkatzen du. Bere bi aieketan mendixkak eta bailara itxiak daude, eta han, milaka urtean bakarturik bizi izan diren tribuek kultura eta hizkuntza aniztasunaren sona ematen diote lurralde hari. Mendilerro... [+]
Boladan dira baso jangarriak; bai, bai, baso jangarriak. “Baso jangarriak” deitzen dira, batez ere elikaduraren aiekatik begiratuta egiten direlako basoaren sorkuntza eta zaintza.
Lehenaz gain, gero eta ohikoagoa da basotik hartutako zerbait jateko baliatzea... [+]