Euskal Herriko hiriburuetan sindikatuek antolaturiko mobilizazioak jendetsuak izan dira, itxiera perimetrala indarrean egon arren eta segurtasun neurriak errespetatuz.
Iazko konfinamenduak Maiatzaren Lehenaren mobilizazioak eragotzi ostean, aurten Euskal Herriko langileek kaleak hartu dituzte. Baina itxiera perimetralak eta osasun neurriak ez-ohiko mobilizazioak ekarri ditu. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen manifestatzeko eskubidea ez dela nahiko arrazoi itxiera perimetrala urratzeko. Erabakiak sindikatuen haserrea piztu zuen, eta oinarrizko eskubideen aurkako erasoa izan dela adierazi dute. Hala ere, mobilizazioak jendetsuak izan dira.
ELAK Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egindako mobilizazioetan “aldaketa garaia dela” aldarrikatu zuen. Ez dituzte 2008ko krisitik irteteko formulak errepikatu nahi eta horretarako “ezkerreko atea” joko dutela adierazi zuen Bilbon Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak; hain zuzen ere, “eskubide gehiago, murrizketa gutxiago” dioen atea.
Aldaketa horiek gauzatzeko ELAk proposamenak dituela gaineratu zuen. Esaterako, erreforma fiskalaren garrantziaz aritu zen: “Euskal ogasunetan zerga-erreforma galdegin dugu, uda baino lehenago. Bi arrazoi ditugu horretarako: batetik, baliabideak gehitzea eta krisiak gogorren kolpatu dituen sektore eta herritarrak laguntzea. Hau da, inor bidean botata ez geratzea.”
Aldaketa sortzeko kontzientzia kolektiboa sortu, antolatu eta mobilizatzeko beharra azpimarratu zuten eta haiek aldaketak prestatzen eta bultzatzen jarraituko dutela adierazi zuten.
LABek Hego Euskal Herriko hiriburuez gain, Baionan eta beste hainbat udalerritan manifestazioak antolatu zituen mezu argia zabalduz: “Momentuak beste greba orokor bat eskatzen du eta LAB prest dago horretaz hitz egiten hasteko eta bide horretan adostasunak bilatzeko”.
Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak Bilbon egindako adierazpenean, haien borroka “kriminalizatzen” saiatzen ari direla esan zuen, Iruñean atxilotutako kideak gogoratuz eta “ez gaituzue gure bidetik aterako” mezua helaraziz.
Norabidea aldatzearen aldeko borroka sindikal eta sozial guztiak babesten jarraitzeko momentua dela azpimarratu zuen: “aldaketa soberanismoaren eta langileen lidergotik bultzatuko da edo ez da izango”.
Trantsizio ekosozialista eta feminista alternatibatzat dituzte eta haien proposamenak maila instituzionalean, lantokietan eta kalean partekatzen ari direla mahaigaineratu zuen.
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.
Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak agerraldi publikoa egin du Bilbon, 2024ko ezbeharren txostenaren harira. Azken hamar urteetan 612 langile hil dira istripuz Euskal Herrian, 64 pasa den urtean.
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Guardianeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Laudion, Laudioko lantegiaren itxiera salatzeko. 2.000 herritar baino gehiagok giza-katea egin dute lantegia inguratuz.
Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]