Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda, SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute abenduaren 22an zentro guztien atarian biltzeko. Opor garaiaren ondoren, protestak kalera eramatea ere aurreikusi dute.
Datorren ostegunean, hilaren 22an, goizeko 11:00etan ospitaleen atarian protestara biltzeko deia egin dute eta 13:00etan, berriz, lehen arretako anbulatorio guztietan, eta mahai gainean jarri dute urte berriarekin batera kalera itzultzea, uda atarian egin zuten gisan. Aldarrikapenak bide beretik doaz, baina "larriagotu" egin da egoera; Lakuako agintariak osasun sistema desegiten eta lan baldintzak eskasten ari dela salatu dute.
Ohar bidez jakinarazi dutenez, begi bistakoa da osasun publikoaren hondatzea, bai profesionalentzako, baita herritarrentzat ere, eta Jaurlaritzaren propagandak ezin du ezkutatu jada herritarrek lehen pertsonan jasaten duten egoera.
Hilabeteak dira sindikatuek eta agintariek osatzen duten Mahai Sektoriala ez duela fruiturik eman; are gehiago, azken saioak ez dira egin ere. Askotan ikusten ez den bezala, alor honetan bat eginda agertu dira sindikatuak, eta horren ageriko, aurten gutxienez bi aldiz altxa dira guztiak batzarretik.
Azken aldiz abenduaren 7an bildu ziren Osakidetzako zuzendaritzarekin, Gotzone Sagardui han zela. Sindikatuen arabera, negoziatzeko batere borondaterik ez zuen erakutsi eta "inposaketaren bide bertikalarekin" jarraitzeko asmoa erakutsi zuen. Existitzen ez den negoziazio mahai bat irudikatzen du Osasun Sailak, sindikatuen arabera.
Horrez gain, sindikatuek bezala oposizioko alderdi politikoek ere badiote, "gobernantza eredua aldatu behar dela".
Satse Euskadiko Erizainen Sindikatuak deitu du greba, eta udako murrizketek eragindako lan karga arintzeko neurririk ez hartzea leporatu dio Osakidetzari.
Langileen plantilla egokia osatu beharrean, Osakidetzako profesionalei aparteko orduen bitartez ordaintzea gaitzetsi dute sindikatuek. Azken urteetan errepikatu diren arazoen aurrean zuzendaritzak izandako plangintzarik eza salatu dute.
Hamar zentrok uda osoan itxiko dute eta 72 zentrok ixteko ordua aurreratuko dute. Sindikatuek salatu dute langileen lan karga "handituko" dela.
Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.
Osakidetzak jarritako helegitea ez du onartu Euskadiko Auzitegi Nagusiak. Azaroan gelditu egin zuen Gurutzetara lekualdatze prozesua Arabako epaitegi batek.
Zuzendaritza ospitale barruko kideez osatzea, mahai teknikoa osatzea langileen ordezkaritzarekin, "behetik gorako" lan ebaluazioa, langileen egonkortzea eta Onkologikoaren hitzarmen berriaren inguruan azalpenak jasotzea. Bost puntu horietan ardaztu dituzte... [+]
Gidoi itxi-itxiarekin agertu da Osasun sailburua Legebiltzarrean, Donostia Ospitaleko egoeraren berri era xeheagoan ematera berez, baina galdera guztiak saihestu egin ditu. Oposizioko alderdi guztiek etengabe salatu dute lotsagarria eta larria dela jarrera hori izatea, eta... [+]
Minbiziaren aurka egiteko CAR-T terapia abian jarriko du Osakidetzak urte eta erdi barru; non eta Donostia Ospitalean soilik eskainiko da zerbitzua. Horregatik, zentroak erreferentzia galdu baino, irabazi egingo duela jakinarazi du Sagarduik. Dena den, oposizioko... [+]
Eguerdian iragarri dute erabakia, “elkarrizketan aurrera pausoak” ematen ari direla argudiatuta.
Politika egin eta Jaurlaritza edota EAJri min egitea ez dela osasun langileen asmoa, eta gatazka hau ez dela zentroen arteko lehia ere adierazi du Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUetako buruak Euskadi Irratian.
Onkologikoa Osakidetzan saretu nahiak zeresana du kargugabetze, dimisio eta protesta olde honetan. Osakidetzaren jarrera "zentralizatu eta bertikala" salatu dute Donostia Ospitaleko profesionalek, uste baitute ez dela entzuten beraien iritzia zerbitzua kudeatzeko... [+]
Azken egunotan larriagotu egin da Osasun sistemako profesionalen eta zuzendaritzaren arteko talka. Donostiako Ospitaleko 28 zerbitzuburuk gutun ireki bat sinatu dute eta salatu zuzendaritza taldeak funtzionatzeko modu inposatzailea darabilkila luzaroan. Gainera, komunikazio... [+]
2018ko Lan Eskaintza Publikorako deialdian iruzurrak salatu zituen langiletako bati, egoera "jasanezina" egin zion orduan ESI Debagoienan zuzendari zen Agustin Agirrek. Orain, ESI Donostiako zuzendaritza kargua hartu du, eta Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du... [+]
"Zentzuzko" kargugabetzeak eta "antolakuntza-aldaketak" egin dira Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren iritziz, "Osakidetzaren eta herritarren mesedetan". Organigramako eskala bakoitzak betebehar jakin batzuk dituela defendatu du sailburuak, eta ESI... [+]