ELA, LAB eta Steilas sindikatuek poza agertu dute grebak izan duen oihartzunaz. Beren datuen arabera, langileen hiru laurdenak bat egin dute deialdiarekin eta zenbait eskualdetan ia erabatekoa izan da. Jaurlaritzaren arabera, aldiz, deituta ziren langileen erdia batu da grebara.
Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan egindako murrizketen aurka eta langileen lan baldintzak hobetzeko asmoz antolatu dute gaurko greba sindikatuek. Ia 28.000 langile unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Publikoan (irakasle, heziketa bereziko langile, sukaldari eta garbitzaile) eta Haurreskolen Partzuergoko 1.200 langile baino gehiago deituta zeuden gaurko protestara.
ELA, LAB eta Steilas sindikatuek, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako eguerdiko mobilizazioen ostean, eman dituzte grebari buruzko datuak. Horien arabera, jarraipena %75ekoa izaten ari da. "Jarraipena apalagoa izan da, aldiz, Bidasoa aldean (%60 inguru) eta Bilbo edo Ezkerraldean (%50 inguru)». Haurreskolei dagokienez, jarraipena %85ekoa dela adierazi dute. Beraz, "langileen gehiengo zabalak bat egin duenez deialdiarekin" oso pozik agertu dira emandako erantzunarekin.
Sindikatuen oharrean jaso dituzte gaurko mobilizazioaren eskaera nagusiak: Hezkuntza inbertsioa, langile kopurua eta baliabideak handitzea, behin-behinekotasun mailak murriztea, gelako ikasle kopurua murriztea, soldatetan, ordezkapenetan, bajetan, erretiroan... ezarritako murrizketak alde batera uztea, ikasle euskaldun eleaniztunak sortu dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea, LOMCE eta Heziberri bertan behera uztea, hezkuntzaren merkantilizazioa alde batera utziz, eta hezkuntza berdintasuna, justizia soziala, integrazioa eta gizarte kohesioa bermatzeko oinarrizko tresna izatea.
Sarean #m22 eta #grebaHezkuntzan traolak erabiltzen ari dira grebaren berri emateko. Jarraian gaurko mobilizazioen irudi batzuk:
#Bilbo, #Gasteiz eta #Donostia-ko kaleak bete ditugu gure #hezkuntza-k arduratzen gaituelako.
— Ikoitz Arrese Otegi (@iko_stx) 2017(e)ko martxoak 22
Zorionak!#M22 #m22greba #GrebaHezkuntzan pic.twitter.com/Xu4hKZIgau
Gasteizen. Eskola publikoan murrizketarik ez. #GrebaHezkuntzan pic.twitter.com/geUn2sicid
— Aitziber Agirre (@AitziberAgirre) 2017(e)ko martxoak 22
Txalo zaparrada #grebahezkuntzan eta #erresidentziakborrokan elkartzean #hunkigarria pic.twitter.com/fNo6lZXQQ2
— Unai Oñederra (@uonederra) 2017(e)ko martxoak 22
#Santutxu-n ere mobilizatu gara!#M22 #GrebaHezkuntzan pic.twitter.com/xfemk5m1PQ
— Ikoitz Arrese Otegi (@iko_stx) 2017(e)ko martxoak 22
Hezkuntza publikoaren alde eta lan baldintza duin batzuen alde, kalera atera gera #Donostia #GrebaHezkuntzan #M22 pic.twitter.com/pcAAoSRmpv
— Donostiako Zirkulua (@circulodonostia) 2017(e)ko martxoak 22
Eskola guztion artean egiten dugulako, hezitzaile, garbitzaile, irakasle, sukaldari, guraso, ikasle... guztiok Donostian.#GrebaHezkuntzan pic.twitter.com/2fqHFpGRN7
— Naroa E.Gorrotxategi (@naroaelortza) 2017(e)ko martxoak 22
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]