Maiatzaren 15etik 22ra elikadura burujabetzaren aldeko ekimen kolektiboa den Elika Bilbo egiten ari dira, talde hauek antolatuta: Labore Bilbo, Ekologistak Martxan, Bizilur eta GITE-IPES. Honen baitan, gehiengo sindikalak elkarrekin adierazpen bat plazaratu du maiatzaren 19an. Osasuntsu elikatu ahal izatea eskubide dela adierazi dute eta hori bermatzeko bidea elikadura burujabetza dela. Agroekologiaren alde eta "milaka lur eta nekazari espropiatu dituen agronegozioaren eta lurraren artifizializaio etengabea eskatzen duen ereduaren aurka" posizionatu dira sindikatuak.
Elika Bilbo ekimenaren baitan, maiatzaren 19 eguerdian sindikatu hauek denak elkartu dira eta adierazi dute "gurea egiten dugula elikadura burujabetzaren aldeko aldarria" (manifestua hemen dago osorik irakurgai). Bertan agroekologiaren alde agertu dira.
Elikadura osasuntsua izatea eskubide dela adierazi dute sindikatuek: "Pertsona orok elikadura osasuntsua izateko eskubidea duela aldarrikatzerakoan, bizitzak erreproduzitu eta hauek sostengatzeko eskubide batetaz ari gara. Baserritarren eta arrantzaleen funtzioa elikagaiak ekoiztu eta eskaintzea da, ez industria transformatzailearentzat lehengai merkeak ekoiztea. Edozein herriren eraikuntzarako egiten den oinarrizko ekarpena da hau, eta baita jendartearen behar kolektiboei erantzungo dien jendarte justuago eta berdintsuagoa artikulatzeko".
Osasuntsu jateko eskubidea bermatzeko bidea elikadura burujabetza dela esan dute sindikatuek: "Eskubideak gauzatzeko eta elikadura osasuntsurako proposamen politiko hau nekazaritza, abeltzantza eta arrantza iraunkorrak egiten ditu posible: prozesu agroekologikoetan oinarrituta, bertoko eta sasoiko produktuak pertsona guztientzat eskuragarri direla bermatu eta ekoizpen, biltegiratze, banaketa eta kontsumo katean lan baldintza duin eta bidezkoen bidez gauzatzen direnak, hain zuzen".
Zera salatu dute sindikatuek: "Elikadura burujabetzaren aldeko hautu honek ezinbestean milaka lur eta nekazari espropiatu dituen agronegozioaren eta lurraren artifizializaio etengabea eskatzen duen ereduaren aurka posizionatzera garamatza. Berebizikoa da lurraren jabetza publiko eta komunitarioaren aldeko borroka, transgeniko eta agrotoxikorik gabeko lurrak lantzeko eskubidea eta aukera izan dezagun. Lur emankorrak lantzeko aukerarik gabe, ez dago elikadura burujabetzarik".
Gaur egun, Euskal Herrian ere indarrean den eredu intentsiboa "erabat kolapsatuta" dagoela azaldu dute: "Ezinbestekoa da norabidea aldatzea, bai ekoizpen ereduetan bai kontsumo moldeetan".
Arrazoi hauek eman dituzte sindikatuek, elikadura burujabetza lortzeko bidean eredu agroekologikoaren alde egiteko:
- "Eredu honek bakarrik bermatzen du lan baldintza duinetan oinarritutako tokiko elikagaien ekoizpena", esan dute sindikatuek. Lurralde-kohesioa eta tokiko ekonomiaren garapena indartzen dituela gehitu dute.
- Biodibertsitatearen kontserbazioa, eta ingurugiroa errespetatzen duen eredu bat da. Oroitarazi dute eredu industrialak CO2 isurien herena eragiten duela.
- "Gizarte justuago bat bilatzen du, lur eta ondare komunalen merkantilizazioan, herri komunitateen militarizazioan zein bereziki lehen sektorean diharduten langile migratu eta arrazializatuen pobretze eta prekarizazioaren bidez Hegoalde Globalaren esplotazio eta sakeoan oinarritzen ez dena".
- Eredu autonomoa da eta krisi energetiko eta ekosozialari aurre egin diezaioke. Oroitarazi dute egungo elikadura ereduak sortzen duela garraioaren laurdena.
- "Genero ikuspegia eta begirada dekoloniala txertatzen ditu".
- "Bizitza zentroan jartzen du eta izaki bizidun guztiontzat bizitza hobeagoa eskeintzen du, hemen zer eta nola ekoitzi eta elikatzeko dugun moduen inguruan erabakitzeko gaitasuna handituz".
Trantsizio ekosozialaren barruan plan estrategiko bat egin beharra adierazi dute sindikatuek, "euskal elikadura-eredu bat lortzeko helburuarekin. Zentzu honetan, bat egiten dugu Etxaldek proposatzen duen “Elikadura sistema eta nekazal ekoizpen iraunkor baterako bidea” dokumentuarekin.
Nabarmendu dute tokiko administrazio publikoetan egin daitezkeela politika publikoak, zeintzuek sustatuko duten tokiko lurralde ekoizpena.
Adierazi dute ahaleginduko direla administrazioetan pleguen kontratazioetan eragiten, lehentasuna izan dezaten "euskal lurraldean finkatutako tokiko elikagaien ekoizle eta ekoizpen- eta elaborazio-proiektuek".
Baita ere eskatu dute egorari jarraipena egin behar zaiola, "elikadura-eredu nagusiak langileei ematen dizkien lan- eta bizi-baldintzak" ezagutzeko. zentzu horretan jakinarazi dutenez, "langile horietako asko migratuak eta arrazializatuak dira, eta ezkutuko ekonomiaren urraketa bereziko egoeren mende daude, Espainiako Estatuko atzerritarrei buruzko egungo legearen ondorioz".
Bilbon elikadura burujabetza sustatzen duen ekimen kolektiboa da Elika. Aldi berean, kontsumo arduratsu eta eraldatzailea bultzatu nahi du elikaduraren alorrean, janaria ekoiztu eta saltzen duten bertako ekoizleak eta agroekologikoak zainduz. Aste honetan hainbat ekimen deszentralizatu burutzen ari dira, bakoitza talde batek antolatuta, Bilboko auzo hauetan: Deustu, Alde Zaharra, Miribila, Santutxu eta San Frantzisko.
Maiatzaren 22an 13:00ean Plaza Berrian egingo da amaierako ekitaldia. Bertan manifestu bat irakurriko dute, Bilboko era guztietako eragileek elikadura burujabetzaren alde agertuko dituena. Manifestu honek nabarmentzen ditu bertako nekazaritza sustatu beharra, jasangarritasun ekologikoarekin konpromisoa, lurraldearen eta kulturaren defentsa, komertzializazio bide laburrak sustatu beharra eta ekonomia sozial eraldatzailea indartzea.
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 310.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu agroindustrialean ekoiztuak diren tomateekin alderatuta. Honetan,... [+]
Europar Batasunak abuztuan onartutako araudi baten arabera, 2030erako degradaturiko eremuen %20 lehengo egoerara itzularazi behar da. Hori dela-eta, hainbat eragilek Jaurlaritza, natura leheneratu orain dokumentua sortu dute, eta asteazken honetan aurkeztu dute publikoki... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez jarraian Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da.
Bigarren urtez segidan hartu du Habelarte baserritarren elkarteak Leitzako festetan, Gaztetxean, afariak emateko ardura. Nafarroako Mendialdeko ekoizle agroekologikoen produktuekin osatu dute eguneroko eskaintza, eta ehunka lagun pasatu dira abuztuaren 10etik 14ra haien... [+]
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.
Sektoreko beharrak hainbat eragilerekin identifikatu ostean, lurrak ezagutu eta martxan jartzeko aitzakia tarteko erronka zehatz bati ekin zion Amillubik: baratzezainentzat porru landare ekologikoa bertan ekoiztea. Igandean hogei lagun baino gehiago bildu ziren, Amillubiko talde... [+]
Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]
Bost hilabete bete dira otsailaren 6an traktoreen mobilizazioak hasi zirenetik. Mirene Begiristainek eta Isabel Alvarezek ekofeminismoaren betaurrekoak jantzita aztertu dituzte mobilizazio hauek eta fokutik kanpo geratu diren laborariak eta aldarrikapenak ekarri dituzte lehen... [+]
Zestoako Amilibia baserria eta bere lurrak eskuratzea eta bertan elikadura burujabetzari loturiko laborantza proiektu agroekologikoak martxan jartzea; horixe du helburu Biolur elkarteak. Horretarako, besteak beste, abenduan ekin zion interneteko diru bilketa kanpainari eta... [+]
Zestoako Amilibia baserria eta bere lurrak eskuratzeko eta bertan elikadura burujabetzari loturiko Amillubi proiektu kolektiboa martxan jartzeko apustua egina du Biolur elkarteak: "Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak bermatuta izatea izango litzateke mugimendu... [+]