Sinadura bilketa abiatu dute sarean Euskalerria irratiaren lizentzia lortzeko


2012ko abenduaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Euskalerria irratia lizentziarik gabe ari da lanean 25 urtez.

“Lizentziak banatzeko egin diren lehiaketetan Gobernuak garbi jokatu izan balu, irratiak lizentzia izango luke”, adierazi du Martinezek Change.org-en idatzitako eskutitzaren bitartez. Era berean herritarrei eskatu die lizentziaren aldeko sinadura emateko eta eskakizuna Nafarroako Gobernuari bidaliko zaio gero.

Kanpaina hasi eta bi egunetara 750 lagunek baino gehiagok sinatu dute eskaera.

25 urte lizentziarik gabe

Nafarroako Gobernuak banatzen ditu lizentiak eta Iruñerriko irrati euskaldunari ez diote inoiz eman. Irratiko kideek beren egoera salatzeko abiatu duten kanpainan adierazi dutenez 25 urte daramatzate “entxuferik gabe”. Duela bi hilabete Europako Kontseiluak eskatu zion Nafarroako Udalari Euskalerria Irratiari lizentzia emateko.

Kanpainaren alde sinatzeko egin klik hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irratia
2024-10-28 | Leire Ibar
Ipar Euskal Herriko irratien biziraupena “arriskuan” Frantziako Gobernuaren murrizketengatik

Frantziako Gobernuak aurkeztu duen 2025eko finantza lege-proiektuaren arabera, irrati elkarteek jasoko duten laguntza ekonomikoa %35 murriztuko da. Murrizketak, hamar milioi euro gutxiagoko diru-laguntza jasotzea suposatuko luke. Irratien elkarteak esan du "lurraldearen... [+]


Eguneraketa berriak daude