Apirilak bi ditu (edo konfinamenduak 21) eta esnatu bezain pronto ikusi dut Instagramen Sílvia Pérez Cruzen azken argitalpena: “Gaur, kontzertua zuzenean, nire etxetik. 21:30h.”. Listo, badut gaur burbuilatik burua ordubetez, behintzat, azalaraziko didana.
21:25. Telefonoa bozgoragailuari konektatu, horren kontra orekan utzi eta sofan eroso jarrita konpainia onenean kontzertua sentitzeko prest.
Hasi da. Publikoa eta konektatzen hasiak diren lagunak agurtu eta azaldu digu, besteak zaintzen ari direnei, zainduak izaten ari direnei eta zaindu nahi baina ezin dabiltzanei eskainia dela gaurko kontzertua. Zaintzen dutenak zaintzea du xede.
Duela egun batzuk egin zuen beste zuzeneko bat, jendea etxean gera zedin aldarrikatzeko. Kontzertu hartan alabak prestatu omen zion dekorazioa, gaurkoan berea izan da: gela zuri bat bonbillatxo horiekin lagundua. Amaren letra eta aitaren musika duen kantu ezagunarekin hasi du zuzenekoa, publiko helduenari eskainiz kontzertu normal batean Bis gisa kantatuko zukeena: Vestida de nit. Soka laukotearekin du grabatua kantua azken diskoan, baina, egia esan, ez dut uste jende askok faltan somatu dituenik.
Giro intimo batean barneraturik gaude erabat, kantatzeko moduan goxoa den bezala, mintzatzerakoan ere halakoa baita abeslari katalana. Bertsiozalea da Sílvia eta, abisatu gaitu kontzertua hasi aitzin, bere kantuez gain bertsio zenbait ere sartuko zituela. Jorge Fandermole eta Luiz Gonzaga hegoamerikarren kantu biren bertsioak egin ditu, baita bolero eta habanera artean dagoen Veinte Años ezaguna ere, kantuok bere egiteko duen botere estralurtarraz, noski.
Autismoaren nazioarteko eguna aldarrikatuz kantatu du jarraian Ai, ai, ai -ren zati bat, aspaldi izandako ikasle autista bati eta bere marrazkiei eskainia. Naturaltasun osoz inprobisatu ditu momentuan ahantziak zituen letra zatiak. Eta bere uztako kantuekin segituz No hay tanto pan kantatu du, 2016an konpositore gisa aritzeaz gain, aktore lanetan estreinatuz egin zuen Cerca de tu casa filmeko soinu bandaren parte dena. Nire kantu gustokoenetako bat eskaini du gero, Mañana. Despedida batendako kanta egokirik badago, hau da kanta hori.
Gitarra eta ahots gordinean ari da eta sortu duen areto birtuala erabat betetzen du bere ahotsaren gainean duen kontrol erakustaldi basatiaz. Aita zenari erakusteko gitarraz ikasi zuen lehenengo kantua interpretatu du bukatzen joateko, Alfonsina y el mar. Erlojuaren orratzen kontra egin du azkena eta agurtu gabe joan da.
Berak dioen moduan, zein asmakizun ona musika…
Gaur ez da soineko luzerik egon, ez areto erraldoirik ez argi berezirik. Ez da holakorik behar. Ez du holakorik behar.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]