Siemens-Gamesa badoa Agoiztik, 239 lagun lanik gabe utziz

  • Siemens Gamesak iragarri du 239 langile dituen Agoizko pala lantegia itxiko duela. Hamaika urteko jardueraren ondoren, albistea kolpe handia izan da Agoitz eta inguruetan.


2020ko uztailaren 01ean - 09:40
Agoizko lantegia itxiz, Siemens-Gamesak Nafarroatik alde egiteko prozesua bukatu du, bidean ehunka langile kalean utziz.

Apirilaren amaieran Portugalgo Senvion lantegia erosi zutenetik (estrategikoki kokatutako portu baten ondoan dago), sindikatuek alarma guztiak piztu zituzten Agoizko lantegian izan zezakeen eraginagatik. Nafarroako fabrikaren etorkizunaren inguruko azken asteotako zurrumurruen ondorioz, enpresa batzordeak astelehen honetan bilera jarria zuen Javier Zubicoa Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuko zuzendariarekin.

Hain zuzen, Siemens Gamesak 19: 59an jakinarazi zion Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV gaztelaniazko sigletan) Agoizko lantegia itxiko zuela, herri horretan hamaika urteko proiektuari amaiera emanez.

Andreas Nauen da konpainiako presidentea ekainaren 17tik, eta neurria justifikatu du "epe luzerako lehiakortasuna hobetzeko" izango delakoan. Azaldu zuenez, Agoitzen fabrikatzen duten haize-sorgailu modeloa, 132 metroko errotorea duena, ez datorrela bat "merkatu eoliko globalaren baldintzekin". Merkatu horrek, Nauenen arabera, "lehia handia eta prezioen presioa ditu ezaugarri, eta horrek haize-sorgailuen fabrikatzaileen marjinak gutxitu ditu".

Lehiakortasun falta aitzakia

Testuinguru horretan, konpainiak zehaztu duenez, lehiakortasuna handitzeko funtsezkoa izango da beste mota bateko haize-sorgailuak ekoiztea. Konpainiaren ustez, "Agoizko zentroa ez da lehiakorra pala handi horiek ekoizteko". Gainera, "hurbilen dagoen portutik 200 kilometro baino gehiagora dago" Nafarroako herria, Portugalgo lantegia ez bezala.

Duela hamaika urte, oraindik Siemens alemaniarrarekin aliatu gabe zegoenean, distantzia geografikoa ez zen eragozpen izan Gamesarentzat. 2009an planta hau eraikitzen amaitu zuen, eta hiru urte geroago hasi zen fabrikazioa.

"Oso erabaki zaila hartu dugu, eta badakigu gure langileengan eta bertako komunitatean duen eragina. Eskura dugun guztia egingo dugu kaltetuei laguntzeko", azaldu du Alfonso Faubelek, Siemens Gamesaren lurreko eolikoaren ildoko buruak, zeinak aurretik ere antzeko erabakiak hartuak dituen, adibidez Cadizen (Andaluzia) Delphi itxi eta 2.000 langile kaleratu zituenean.

239 lanpostu

Neurria Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi ondoren, zuzendaritza enpresa-batzordearekin harremanetan jarri zen (ELAko sei ordezkari, LABeko lau, UGTko bi eta CCOOko bat), eta bilera batera deitu zuten asteartean 10:30ean. Konpainiak 239 lagunentzako kontratuak azkentzeko enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztuko du.

Langileen ordezkariekin datozen egunetan hasiko dira negoziazioak, indarrean dagoen araudiaren arabera. UGTk eta CCOOk jakinarazi dutenez, azken asteetan harremanak izan dituzte Espainiako Gobernuarekin Siemens Gamesako enpleguak defendatzeko, baina enpresak ez du onartu Nafarroako fabrikan bideragarritasun planik egitea –Cuencan eta As Somozasen dituen zentroetan, aldiz, bai–.

Hamarkada beltza Nafarroan

Gogoan izan behar da Nafarroan beste bi lantegi ere itxi dituela Siemens-Gamesak azken hamar urteetan: Altsasu (2010) eta Tuterakoak (2013), baita Imarkoaingoa ere. Horiek egin ondoren, ordea, Siemens Gamesak Nafarroarekiko konpromisoa agertu zuen, "Onshore teknologiak garatzeko eta baliozkotzeko munduko ingeniaritza-zentroa bertan baitago", garaian enpresak adierazi duenez. Gainera, Alaitz mendilerroan jarri eta probatuko dute enpresak ekoiztutako azken belaunaldiko turbina ere.

Nafarroako Gobernuak adierazi du harremanetan dagoela Espainiako Gobernuarekin, berri hau jaso ondoren jarduteko aukerarik onena bilatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Siemens Gamesa
Siemens Gamesak “doikuntzak” iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


Siemens Gamesa erreskatatzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Siemens Energy konpainia alemaniarrak 4.588 milioi euroko galerak izango dituela baieztatu du eta bermea eskatu die Alemaniako eta Espainiako gobernuei. Azaroaren 21ean iragarriko du bere plan estrategikoa, eta ordurako jakingo da berregituratzeak nola eragingo duen bere Siemens... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2020-08-06 | Ahotsa.info
Gamesako langileek atsekabea agertu dute Nafarroako Gobernuak alternatibak bilatzeko egin duen kudeaketagatik

Nafarroako Gobernuak Agoitzen "enpleguari eusteko duen ezintasuna" deitoratu dute Siemes-Gamesako langileek  abuztuaren 5ean, enpresa batzordeak Nafarroako Gobernuarekin egin duen bileraren ostean. Bilera horretan, langileek adierazi dutenez, Gobernuak esan die [+]


2020-08-04 | Mikel Eizagirre
Errepidea moztu dute Iruñean Siemens Gamesa lantegiaren itxieraren aurka

Iruñeko Karlos III.a eta Nafarroako Gorteen artean egin dute protesta ekintza langileek. Agoizko lantegiaren itxierak 239 familia utziko ditu kalean, sindikatuen esanetan, “errentagarria eta bideragarria” izan arren.


2020-07-21 | Mikel Eizagirre
Hamabost langile inguru kaleratze arriskuan daude Siemensen Zumaiako lantegian

Enpresak hamabost pertsona inguru kaleratzeko asmoa adierazi du. Hori dela eta, bi orduko lanuzteak deitu dituzte langileek uztailaren 23tik abuztuaren amaierara bitartean, zuzendaritzaren erabakia bertan behera uzteko asmoz.

 


2019-11-04 | ARGIA
Nafarroako barne produktu gordinaren %40 atzerriko multinazionalen esku

Espainiar Estatuan Madril baino ez dago (%44,9) Nafarroaren aurretik. Nafarroako enpleguaren %17,5 sortzen dute erkidegoan dauden multinazionalen 154 enpresa filialek.


Gamesak 155 langile kaleratuko ditu Euskal Herrian, gehienak Nafarroan

Siemens Gamesa multinazionalak Nafarroako Sarrigurengo lantegian 91 behargin utziko ditu kalean, Agustinosen 11 eta Orkoienen 4. Bizkaiko Zamudioko zentroan, berriz 48 kaleratze egingo ditu.


2017-11-15 | Andoni Mikelarena
20 langile inguru kaleratu nahi ditu Siemens Gamesak Zamudioko plantatik

Oraindik informazio argirik ez badago ere, zenbait iturrik aipatzen dute 20-25 langile kaleratu nahi dituela Zamudioko plantatik. Sindikatuak haserre agertu dira.


Eguneraketa berriak daude