Langile eskubideen aldeko ekintzaile Sharifeh Mohammadiri heriotza zigorra ezarri diote. 2023ko abenduaren 5ean atxilotu zuten aktibista matxinada karguak egotzita.
Sharifeh Mohammadi, eskubide zibil eta laboralen militante kurdua, Rashteko (Iran) Auzitegi Iraultzailearen lehen sekzioak epaitu du eta hiltzera kondenatu du. Epaia 2024ko uztailaren 4an atera zen, "Baghi" (matxinada) delakoaren akusazioan oinarrituta, eta Kumala alderdi kurduaren parte izatea egotzi diote. Alderdi kurdua antolakunde terrorista moduan klasifikatuta dago Iranen.
Teherango eta Inguruetako Autobusetako Langileen Sindikatuak idatzia atera du heriotza-zigorraren aurka dagoela adierazten duena. Idatzian diote inteligentzia-zerbitzuetako agenteek aspalditik urratzen dituztela giza eskubideak printzipioak, langileen eta eskubide zibilen aldeko militanteen aurkako kasu faltsuak sortzen dituztelako. Gainera, epaileek botere judizialaren arduradun nagusiek, inteligentzia-zerbitzuetako erakundeekiko erabateko mendekotasuna dutela salatu dute. Gobernuari eskatu diote, oro har, kontuak eman behar dituela heriotza-zigor krudel horiengatik.
Teherango sindikatuak dei egin die Irango eta mundu osoko giza eskubideen defendatzaileei Sharifeh Mohammadi-ren aurkako heriotza-epai “krudela” gogor gaitzesteko eta epai “bidegabe” hau berehala baliogabetzea eskatzeko, baita baldintzarik gabe aske uzteko eta Iranen espetxeratuta dauden lan-eskubideen eta eskubide zibilen aldeko beste militante batzuk askatzeko ere.
Farhad Meysami aktibista irandarra sententziaren aurka posizionatu da eta gose greban deklaratu da, eta hurrengoa adierazi duela jaso du Iran Internationalek: “Mohammadi exekutatu nahi baduzue, egin itzazue bi hilobi”. "Epai hau ez da soilik Sharifeh-en aurkakoa, baizik eta gerra deklarazioa eta heriotza zigorra da ekintzaile sozial eta zibil guztien aurka”, gaineratu du.
55 preso politikok gose greba abiatu dute zigorraren aurka.
Sharifeh Mohammadiren atxiloketa
Sharifeh Mohammadi 2023ko abenduaren 5ean atxilotu zuten Rasht hirian eta hainbat hilabetez isolamendu erregimenean egon zen. Teherango sindikatuaren iturrien arabera, Sharifeh Mohammadik presio fisiko eta psikologiko handia jasan zuen aldi luze batean, bere buruaren aurkako aitorpena lortzeko. Denbora luzez, bere familiarekin inkomunikatuta egon zen, baita bere bederatzi urteko semearekin ere. Inteligentzia Ministerioak etengabe eragindako tratu txarrak oso agerikoak zirenez, espetxeko funtzionarioek ere protesta egin zuten jipoiengatik, Mohammadiren bizia arriskuan jartzeko beldurrez.
2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]