Kanadako Columbia Britainiarreko Tsimshian familiako hizkuntza batek azken hiztuna galdu du. Violet Neasloss 99 urteko emakumeak azken hatsa ematearekin batera zendu da Sgüüxs hizkuntza.
Luistxo Fernendezen txioak jarri gaitu albistearen arrastoan.
Hizkuntzalari talde batek 300 orduko grabaketak egin zizkion duela bi urte, hizkuntza aztertu eta berreskuratzeko asmoz. Komunitateko hainbat lagunek Sgüüxsa berpizteko nahia agertu dute.
Hizkuntzen desagerpena XX. eta XXI. mendeetan
XX eta XXI.mendeetako arazo larria da hizkuntzen desagerpena. UNESCOk argitaratutako txostenak horren adierazle dira. 2009ko Arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlasean jasotzen denez, 6.000 hizkuntza inguru daude munduan; 2.500 desagertzeko arriskuan daude eta 200 ziurtasun osoz galduko dira mende honetan.
Dokumentuaren arabera, azken hiru belaunaldietan 200 hizkuntza galdu dira, 538 egoera kritikoan daude, 502 arrisku handian, 632 arriskuan, eta 607 egoera ahulean. Azken talde horretan sartzen du Unescok euskara. Hala ere Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako egoerak okerragoak direla azpimarratzen du txostenean.
Bestalde, 2003an Eusko Jauralaritza eta UNESCOk elkarlanean argitaratutako “Munduko hizkuntzei buruzko txostenak” hizkuntzen galera azaltzeko hainbat gako ematen ditu, baita hori saihesteko hainbat proposamen ere.
Sgüüxs hizkuntzarekin gertatu dena ez errepikatzeko, premiazkoa da munduko hizkuntza aberastasuna babesteko neurriak hartzea.
Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]
Inoizko okerrenean daude India eta Kanadaren arteko harreman diplomatikoak: indiar enbaxadorea eta beste bost goi diplomatiko bota ditu Ottawak joan den astean; eta, ordainetan, beste horrenbeste egin du berehalaxe New Delhiko gobernuak.
Kanadako Elkarte Medikoak (CMA) barkamena eskatu die herri indigenei, praktika medikoentagik edo haien gabeziagatik historikoki eragin dizkieten kalte fisiko eta psikologikoengatik. Barkamen-eskea egin duen ekitaldi berean txosten bat aurkeztu du, medikuen jarduera antietikoak... [+]
Kanadako Columbia Britaniar probintziak programa pilotu berri bat hasi du, kokaina eta heroina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatzen duena kopuru txikitan. Kanadako gobernu federalak mendebaldeko kostaldeko probintziaren eskaera onartu ostean, hiru urte iraungo duen... [+]
Higiezinen merkatuko prezioen goranzko joera eten asmoz, Kanadako Gobernuak lege bat jarri du indarrean: bi urtez atzerriko inbertitzaile eta enpresei etxebizitzak erostea debekatuko zaie, ondorioztaturik atzerriko espekulatzaileen eragina erabakiorra izan dela merkatuko... [+]
Panelakut tribuak egin du oraingoan aurkikuntza: identifikatu eta dokumentatu gabeko 160 hilobi baino gehiago, 1890etik 1970era ume indigenak bortxaz eramaten zituzten barnetegi izandakoan, Kanadako golkoan. Halako barnetegietan 1.100 hilobitik gora aurkitu dituzte dagoeneko.
Tenperaturen igoerak 500 pertsona baino gehiago hil ditu AEBetako mendebaldeko kostaldean eta Kanadako hego mendebaldean. The Guardian hedabidearen arabera, ozeanoetako kalteak konpontzen zailak izango dira.
Hori da AFP agentzia frantsesak IPCC (Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea) prestatzen ari den azken txostenaz egin duen filtrazioaren titulu nagusia. Erakunde hau klima aldaketa aztertzen duen munduko garrantzitsuena da eta amaitzen ari da bere zazpigarren txostena.
Kanadak aste honetan bere historiako berorik handiena bizi izan du. Herrialdeko errekorra izan zen astelehenean, 48 gradu Kolunbia Britainiarreko eskualde mendebaldetarrean; eta bertako herri batean, Lyttonen, gainditu zen biharamunean, 49.6 gradu celsius.
Cowessess herriko Marieval barnetegian aurkitu dituzte hobiak. Eskola hauek Elizak eta Kanadako Estatuak kudeatzen zituen 1831tik 1997ra artean, haur indigenak “zibilizatzeko”.
Lurperaturiko 215 umeren gorpuzki atzeman zituzten maiatzean Kanadako Kamloopseko eskola batean. “Zibilizatu beharreko basati” batzuenak dira, hots, kolonoen etorrera aitzin haien lurrean eta haien lurretik bizi ziren autoktonoenak. Asimilatzeko helburuz, eskola eta... [+]
Naturak irudi ederrak laga dizkigu egunotan. Munduaren punta batean sua, izotza bestean. Etna sumendia egurrean, eta Niagarako urjauzia erdi-izozturik.