Jon Ziarsolo Harremanak elkarteko kide da. Elkarte honek 25 urte daramatza sexu tailerrak ematen ikastetxeetan eta Jon 40 ikastetxeetan aritu da, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik hasi eta Batxilergoraino eta lanbide heziketaraino. ARGIAk aste honetan kaleratuko duen erreportajean bere lekukotasuna eman du, pandemiaren aurrean ezarri diren neurriek ikasgela barruetan zein eragin izan dituzten azalduz. Artikulu honetan, ordea, sexualitatean aurtengo ikasturtean ikusi dituen berezitasunak bildu ditugu.
Sexualitatea haurtzaroan hasi, eta bizitza osoan zehar,hil arte, daukagula oroitarazi digu: “Gaur egun batez ere hankartearekin edo eta jenitalekin lotzeko joera dugun arren, gorputz osoan daukagu, eta ideia hau nabarmentzea dugu helburuetako bat, honela askoz ere zabalagoa eta anitzagoa bihurtzen delako sexualitatearen kontzeptua, plazera eta ongizatea gorputz osora hedatuaz: Denok gara gizaki sexuatuak, ezin dugu ez izan. Gure harremantzeko modu guztiak sexualitatea dira”, adierazi du. Pandemia dela-eta hartu diren neurriek sexualitatean ere eragina izan dutela dio. Batetik, nerabezaroan sexu hutserako harremanak orokortu direla azaldu du, distantzia sozialak eta jende berria ezagutzeko mugek sare sozialen erabilera azkartu baitute harremanak abiatzeko eta ligatzeko: “Sare sozialen bidez geratzen dira, sexu harremanak izateko soilik. Eta hor amaitzen da harreman hori. Ez dira harreman landuak. Lehen ere baziren horrelakoak, baina orain unibertsalizatzen ari dira, ia guztiak horrela harremantzen dira. Instagram bidez geratu, bideodei bidez sexu harremanak izan...”.
Sexu beharra denok dugula eta pandemian harremantzeko moduarekin “deskarga” bilatzen dela azaldu du: “Orgasmoa bilatzera mugatzea, azkartasuna, hori ari gara sustatzen. Baina gorputzak azala behar du, sexualitatea hori ere bada, ez da sarketa bakarrik. Eta hori falta da, harreman hori, ligatzeko modu hori, lasai hitz egitea, partekatzea...”.
Pandemian pantailen erabilera neurriz kanpokoa izanik, pornografia ikusteko joera ere asko hazi dela azaldu du. Ume askok ere egunero kontsumitzen du pornografia, eta helduen begirada behar dutela oroitarazi du: “Ez gaude pornografiaren aurka, baina hobe da gurasoek hitz egitea ikusten ari direnaz, hor agertzen dena ez dela egia azaltzeko eta kritikoki ikusteko”.
Masturbazioa areagotzen ari dela azaldu du: “Gure tailerretan, mutil batek galdetu zigun egun batean hamahiru aldiz masturbatzea ‘normala’ al den. Guk argi esaten dugu ‘normala’ hitza ez dagoela sexualitatean. Normala dela haur eta nerabe bat masturbatzea, eta ez masturbatzea ere bai. Zergatik bilatzen du nerabe batek egun batean behin baino gehiagotan masturbatzea?” galdetu du Ziarsolok, eta jarraian bere erantzuna eman du: “Ez dagoelako lasai. Tentsioan dagoelako. Gorputzak distentsioa bilatzen du eta masturbazioaren bidez lortzen dute. Ez da plazera, deskarga bat da. Galdetzen diegu ea zergatik masturbatzen diren egunean 3-4-5 aldiz, eta batek bota zidan erantzunak hotz utzi ninduen: ‘Triste nagoelako, bakarrik ordu asko nagoelako, ez dakidalako zer egin, besterik gabe... a! eta plazerra ematen didalako’”.
Klasea bukatzean ikasleak beren kezkekin etortzen zaizkie eta ikasturte honetan askotan asexualitatearen gaia agertu zaiela esan du Ziarsolok: “‘Ez daukat gogorik ez neure buruarekin ez beste batekin’ esaten digute nerabeek, orain arte ez zaigu agertu eta aurten bai. Desio sexualik ez. Apatia da, besteekin ezin dudanez egon, eta ez harremantzeagatik, bada ezta nire buruarekin ere”. Familiarekin denbora asko egoteak ere bere eragina izan dezakeela azaldu du: “Behar bada ez dago intimitaterik etxean, eta nerabe batek behar du bere gelak pestilloa izatea. Ez badu hori, ez du esploratzeko momenturik, ez bakarrik egotekorik”.
Garbitasun ohiturak handitu ditugu aurten, batetik eskuak etengabe gel hidroalkoholikoz garbituta, bestetikk ukitutako oro desinfektatuz... Ziarsoloren arabera, “sexualitatea higienizatzen ari da. Ez diogu uzten gure buruari ilerik edukitzen, ezta genitaletan ere. Bai gizon eta emakumeetan gorputz osoko depilazioa gero eta ohikoagoa da. Zergatik? Geldetzen dugu eta ‘ilea anti-higienikoa delako’ erantzuten dute. Alderantziz! Ileek genitaletan duten funtzioa babestea da!”.
Nazka fluxuekikoa ere bada: “Gorputzeko fluxuak, adurra, izerdia... gauza zikin bat bezala ikusten dira. fluxu bajinalaz, hilerokoaz... hitz egitean nazka agertzen da. Oso esterilizatuak ari gara bihurtzen. Gure gorputzari eta gurekin dagoen pertsonari eskatzen diogu guztiz aseptiko izatea. Harremantzeko modu hori ari gara ikusten”.
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.
Irail amaieran itxiko da Kaixomaitia.eus, harremanak aurkitzeko euskarazko webgunea, 17 urteko jardunaren ondoren. Hala jakinarazi du mezu batean bere sortzaileak, urteotan baliabide hau kudeatzen hainbeste lan egin duen Iñigo Arandia Galarragak. Mezuan aipatzen du... [+]
Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]
Estrategia eta neurri ugari daude GIB birusari aurre egiteko; horien artean Prep esposizio aurreko profilaxia. Birusarekiko esposizio arrisku handia dutenek eskatu dezakete.
Jose Ignacio Munilla gotzainak enegarren aldiz erakutsi du bere homofobia, homosexualitatea “sendatzeko” terapiak defendatuz. Valentzian irakasle bat harrapatu dute ikasleekin birmoldaketa homosexualeko terapiak egiten, eta Donostiako apezpiku ohia bere alde atera... [+]
1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.
Desiraren, genero identitatearen eta erotikaren ikuspegia zabaltzeaz mintzatu da Igor Nabarro sexologoa. Nerabezaroan muineko lesio bat izan zuen, eta hori dela-eta zalantzan jarri zituen maskulinitatea eta sexualitatea. Salatu du istripuaren ostean ez zuela inongo heziketa... [+]
Epaimahaiaren esanetan, dokumentala beharrezkoa da "bizikidetzari espazioa emateko", eta era berean, ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan. Filminen dago ikusgai.
Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak (Ehgam) urtero bezala kalera aterako dela adierazi du, “Gure gorputz ez-bitar, trans, bollera, marika, bisexual eta disidenteez harro gaudela nahi dugu esan. Gure luma, gure bizitza-eredu ez-heterozuzenak eta gure... [+]
'Queertopia' da aurtengo Zinegoak jaialdiaren izenburua. Queertopiek erakusten dute posible dela errealitate ezberdinak harremanetan jartzeko espazioak sortzea. Alaitz Arenzana jaialdiko zuzendariarekin eta Julen Nafarrate komunikazio arduradunarekin duela 21 urte Bilbon... [+]
Aktibista intersexa* eta DJa da Marikarmen Free (Baena, Espainia,1984). 2003. urtean sistema psikiatrikoaren kontrako borrokan hasi zen, eta gaur egun bide beretik doa Insania kolektibokoekin. Martxoan, Iruñeko Katakraken egindako “Zapalkuntza psikiatrikoa eta... [+]
Errezilgo Udalak jakinarazi duenez, aurpegia estalirik eta jarrera “oso bortitza” zuen gizon talde batek bikote baten etxeari eraso egin eta bikotea iraindu zuen. Udalak erasoa gaitzetsi du.