Britainiar Gobernuko bi ministrok haien dimisioa aurkeztu dute, Chris Pincher diputatu kontserbadoreak sexu jazarpen salaketa berriak jaso ondoren.
Erresuma Batuetako Parlamentuko kide zen Chris Pincher 2017an, whip izeneko karguarekin gainera, hau da, hautetsien presentziaren eta bozketen jarraipena egiteko ardura zeukan. Sexu jazarpen salaketa jaso eta bere lanpostua utzi zuen, 2019an Boris Johnsonek berriro ere parlamentura sartu zuen arte. Ordutik zazpi salaketa berri jaso ditu sexu jazarpenagatik. Gobernuan horrelako jarrerarik ez dutelako onartzen aurkeztu dute haien dimisioa Rishi Sunak Finantza ministroak eta Sajid Javid Osasun ministroak.
Beste bost parlamentari toryk (alderdi kontserbadoreko kideak hala deitzen dituzte) sexu jazarpen salaketak jaso dituzte baita ere, hemen The Guardian-ek osatutako zerrenda.
Boris Johnson estualdian dago
Otsailean igo zuen mailaz Boris Johnsonek Chris Pincher, zigorzaile izatetik zigortzaile buru izatera. Ekainaren 29an salatu zuten Pincher sexu jazarpenagatik eta uztailaren 1ean adierazi zuen Johnsonen hizlari batek Lehen Ministroak ez zuela Pincheren jarreren berri. Uztailaren 4an aitortu zuen Johnsonen hizlariak gertakarien jakinaren gainean zegoela. Eskandaluaren erdian galdu ditu bi ministro Johnsonek. Uztailaren 5ean aurkeztu dituzte haien dimisioak.
Bi ministroek pisuzko postuak zeuzkatela adierazi du El Correo egunkariak eta bien izenak aipatu direla Johnsonen ordezko izateko. Bi ministro ohiek, bai Sunakek, eta bai Javidek, Twitterrera jo zuten parlamentuaren aurka egiteko eta haien adierazpenak zabaltzeko. Rishi Sunakek ziurtatu du nahiz eta bere azkeneko ministro lana izan, “estandar hauengatik borrokatzea” garrantzitsua dela eta horregatik utzi duela ministro postua.
Erresuma Batuko pertsonarik aberatsenetako bat izendatu zuten herrialdeko lehen ministro astelehenean: Rishi Sunak. Berak eta bikotekideak 825 milioi euroko fortuna daukate bien artean, The Guardianen irakur daitekeenez, Erresuma Batuko monarkiak duenaren bikoitza. 2001ean BBCk... [+]
Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.
Alderdi Laboristaren gorakadak Erresuma Batuko gobernagarritasuna zalantzan jarri du, Brexitaren negoziaketak hasi baino hamar egun lehenago. Gehiengoa galdu du Theresa May-k eta aliantza berriak egin beharko ditu gobernuan gutxiengoan sortzeko. Ipar Irlandako DUP alderdiarekin... [+]