Sexu indarkeriagatik zigortutakoei kondena murriztea babestu du Espainiako Auzitegi Gorenak

  • Urrian ‘soilik baietz da baietz’ legea indarrean sartu zenetik, lege berriaren interpretazio ezberdinak eta kontraesankorrak egin dituzte Espainiako Estatuko auzitegi ezberdinek, eta interpretazio askok kondena murriztu die legea aplikatu aurretik sexu indarkeria egotzita zigortutako hainbati. Espainiako Auzitegi Gorenak lege berriaz egindako lehen interpretazioak jurisprudentzia sortu du:  lega onartu aurretik agindutako zigorrak arindu ahalko dira lege berriarekin, “kasuan kasu” aztertu beharko den arren


2022ko azaroaren 30ean - 10:34
Azken eguneraketa: 12:55
Sanferminetako talde-bortxaketaren epaiaren aurkako manifestazio bat Argazkia: Feministalde.

Urriaren 7an sartu zen indarrean Sexu Askatasunerako legea, 'soilik baietz da baietz' izenez ere ezaguna. Onarpenik gabeko sexu jarduera oro sexu eraso gisa kalifikatua izatera igarotzea, hori izan da berekin ekarritako funtsezko aldaketetako bat izan da; lege berriarekin sexu abusu delitua desagertu egin baita, sexu eraso izatera igaroz.

Teorian emakumeen sexu askatasuna mesedetu behar luke lege berriak, baina indarrean denetik egin den aplikazioak sexu erasoak egin dituzten hainbat gizoni ekarri dizkio onurak. Izan ere, hainbat auzitegik legeaz egin duen interpretazioak zigorrak murriztu dizkie legea onartu aurretik sexu erasoengatik kondenatutako hainbat gizoni.

Kontua da lege berriak egin duen sexu abusu eta sexu eraso delituen bateratzearen ondorioz, sexu erasoentzako gutxieneko zigorra gutxitu egin dela -adibidez, penetrazioa egon den kasuetarako, kartzela zigorra 6 urtetik 4ra murriztu da-. ElDiario.es-ek jasotzen duenez, “sexu delituengatiko kondenen zorua eta sabaia, orokorrean, aurreko Zigor Kodearekin baino baxuagoak dira orain”. Eta hori horrela, errudun jotakoari mesedegarriena zaion zigorra aplikatzeko Espainiako Konstituzioak jasotzen duen printzipioa aplikatuz, hainbat probintzia auzitegik kondenak murriztu dizkie sexu erasoak gauzatu dituzten hainbat pertsonari.

Espainiako Zigor Kodearen bigarren artikuluan jasotzen denez, ‘soilik baietz da baietz’ bezalako lege-aldaketa bat atzeraeraginez interpreta daiteke, baldin eta kondenatuari mesede egiten badio, inoiz ez kalte egiten badio. Horrek posible egiten du kondena berrikustea, kondenatua izan ondoren indarrean sartu den lege batekin. Eta hori da hainbat probintzia auzitegi egiten hasi direna, nahiz eta interpretazio kontraesankorrak egin dituzten. Adibidez, sexu indarkeriagatik emandako sententziak ez dituela berrikusiko adierazi zuen asteartean Nafarroako Auzitegiak.

Legearen interpretazio eta epai kontresankor horien aurrean, erabakigarria da Espainiako Auzitegi Gorenak Arandina auzian egindako lege berriaren interpretazioa, jurisprudentzia sortu baitu. ‘Soilik baitez da baietz’ legea aplikatuz, zigorra murriztu die adin txikiko bat bortxatzeagatik kondenatutako Aranda de Dueroko (Espainia) Arandina futbol taldeko bi futbolari ohiri. Fiskaltzak 10 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, eta auzitegiak 9 urtera murriztu die zigorra.

Espainiako Auzitegi Gorenak egindako ‘Soilik baitez da baietz’ legearen lehen interpretazioa da, eta  legea atzerako eraginez aplikatzeko jurisprudentzia sortu du; alegia, lega onartu aurretik agindutako zigorrak berrikusi ahalko dira lege berria oinarri hartuta. Ñabardura bat egin du, ordea: magistratuen arabera, lege berriaren aplikazioa “kasuan kasu” aztertu beharrekoa da azpimarratu dute magistratuek, “kasu bakoitza aztertuz, eta ez era orokortuan, bai epaiketaren zain dauden auzietan, bai apelazio eta kasazio helegiteetan eta baita betearazpen prozeduretan ere”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


2024-10-14 | ARGIA
Bortxaketa salatu du neska batek Erandion

Ertzaintza gertaera ikertzen ari da, eta oraingoz ez dago atxiloturik. Bestalde, Erandion gizon bat atxilotu dute bere bikotekidea nasatik trenbidera botatzeagatik. Nafarroako Probintzia Auzitegian berriz, astelehenez hasiko da bikotekide ohiari sexu erasoak egiteaz akusatutako... [+]


2024-09-17 | ARGIA
Hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri diote adimen urriko alabaordeari sexu erasoak egin zizkion gizonari

Gasteizko sententzia horrez gain, asteburuan gutxienez beste lau sexu eraso salatu dituzte; hiru Gasteizen eta bat Donostian.


2024-09-16 | Euskal Irratiak
Luhusoko bestetan izandako bortxaketa salatu dute

Ehun bat pertsona bildu ziren larunbatean Luhusoko plazan Itaia emazte antolakundeak eta Luhusoko besta komiteak jakinarazi duten bortxaketa salatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


2024-08-28 | Onintza Enbeita
Olatz Mercader, Patxi Ezkiagaren sexu abusuen biktima
“Euskal kulturaren mundua erabat isilik gelditu da”

Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.


27 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta

Gertaera abuztuaren 18ko goizaldean izan zen Donostiako Alde Zaharreko kalezulo batean, Ertzaintzak adierazi duenez. Egun horretan emakume batek beste sexu-eraso bat salatu zuen Donostian, gizon batek “diskoteka baten inguruan ukituak egin zizkiola” esanez.


2024-08-23 | ARGIA
Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


Hainbat gizon atxilotu dituzte asteburuan indarkeria matxistagatik

Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


2024-07-24 | Leire Artola Arin
Haurtzaroko sexu erasoek gizarte osoa seinalatzen dute

Komunikabideek hainbatetan kontatzen dute halako herritan haur bati sexu abusuak egin dizkiola entrenatzaileak. Beste zenbaitetan entzuten dugu haur baten aitona atxilotu dutela bilobari sexu abusuak egiten zizkiola egotzita. Gutxiagotan argitaratzen da umeari erasoa egin diona... [+]


2024-07-16 | ARGIA
12 urteko mutikoa bortxatzea leporatzen diote Betharramgo ikastetxe katolikoan lanean ari den begirale bati

Indarkeria fisikoa eta sexuala jasan izana salatua duten Betharramgo Notre Dame ikastetxeko kasik ehun ikasleei beste 26 salaketa batu berri zaizkie. Horien artean, oraindik ikastetxean lanean ari den begirale baten kontrakoa dago: 12 urteko mutikoa bortxatu zuela frogatu... [+]


Asiron: “Sanferminak parte hartzaileak, herrikoiak eta jendetsuak izan dira”

Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude