Azken hamarkadetan sexu-hezkuntzaren aldeko ahalegin batzuk egin diren arren, gizakien arteko sexu-harremanei buruzko edukiak ez dira oso ugariak hezkuntza arloan. Hori dela-eta, ikasleak interneten hezten dira pornografia edukien bidez. Pornografia kontsumo horrek sexualitateari buruzko informazioa eta pertzepzioa desitxuratu egiten du, eta eduki horiek, gehienetan, ez dute zerikusirik gazteek nahiz helduek jakin behar duten sexu informazio zientifiko eta etikoarekin. Ondorioz, ez da harritzekoa azken hamarkadetan sexu-praktika desegoki eta arriskutsuen bidez sexu-transmisioko gaixotasunak areagotu izana. Baita portaera sexistak, oldarkorrak eta bortitzak edota nahi gabeko haurdunaldiak ere. Hortaz, aipatutako jarrerak saihesteko beharrezkoa da sexu-hezkuntza sustatzea eta garatzea. Izan ere, harreman sexualez gozatzeko helburuarekin, gazteei aukera ematen die jarrera arduratsuak izateko eta osasuna bermatzeko.
Lehenik eta behin, OMEk eta Unescok adierazten dute garrantzitsua dela irakaskuntzan sexu-hezkuntzako prestakuntza-programa integrala diseinatzea eta aurrera eramatea. Izan ere, ohikoa da sexualitatearen gaia tabua izatea etxeetan, eta informazioa emateko eta zalantzak argitzeko esparrurik onena ikastegiak dira. Horretarako, irakasleriak gai honetan prestakuntza jaso beharko du sexologiako adituen bidez, eta horiek eskoletara bertaratu beharko dira ikasleekin sexualitateaz hitz egiteko. Hala ere, gurasoen lankidetza eta babesa erregulartasunez garatu behar da. Gurasoek eta seme-alabek sexualitateari buruz duten komunikazioa areagotzeko modurik eraginkorrenetako bat da ikasleei eskolan landutako zereginak esleitzea; horrela, gurasoekin etxean sexualitateaz hitz egingo dute.
Unescok Sexualitateari buruzko nazioarteko orientabide teknikoak izeneko txostenean dio haur-hezkuntzatik, lehen etapetatik hasi behar dela haurrak sexu-hezkuntzan hezten. Horretarako, etapa bakoitzari dagozkion edukiak landu beharko dira. Funtsezkoa da eztabaida eta topaketa sustatzen dituzten proiektu pedagogiko ezberdinak garatzea. Proiektu horiek sexualitatearen alderdi kognitibo, emozional, fisiko eta soziala ardatz izan behar dituzte, eta antikontzeptiboen gaineko informazioa ematetik harago joan behar dute. Jarrerei, kontzientziari eta ondorioei buruzko ideiak eta hausnarketak garatu behar dira.
Sexualitateaz ari garenean, pertsona bakoitzaren berezitasuna aintzat hartuta, norberaren eta beste pertsonaren gorputza zaintzeko, gozatzeko eta errespetatzeko moduetan dauden emozioez eta sentimenduez ari gara. Horiek bermatzeko ezinbestekoa da gizakien arteko harreman-aniztasunaren ezagutza transmititzea. Esaterako, orientazio sexuala edo familia antolatzeko modu desberdinak. Horrela, pertsonek sexualitateari buruzko ezagutza objektiboagoak izango dituzte eta tabuak deuseztatuko dira.
Laburbilduz, sexu-hezkuntza integralak aukera ematen die ikasleei beren osasuna eta ongizatea bermatzeko. Izan ere, sexu arloan beharrezkoak diren jarrera eta trebetasunen berri ematen baitie. Helburua da balioetan oinarritutako ezagutzak ikastea, sexualitate osasuntsu, duin eta errespetuzkoaz gozatzeko. Giza eskubideen printzipioak oinarriak direnez, sexu-hezkuntza integraleko programek genero-berdintasuna eta gazteen eskubideak eta ahalduntzea sustatzen laguntzen dute. Horrekin guztiarekin gaixotasun asko prebenitu ahal izango dira, norberaren gorputza ezagutu eta generoen arteko jokabide bortitz edo sexistak saihestu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]