Ezkontza “soilik emakume eta gizonezko baten arteko batasun legaltzat” jotzen duen DOMA legea baliogabetu du AEBetako Auzitegi Gorenak. Kalifornian ezkontza homosexualak debekatzen dituen lege-proposamena ere bertan behera uzteko erabakia hartu dute epaileek. Haatik, gainontzeko estatuek sexu berekoen arteko ezkontzak onartu edo debekatzeko aukera izango dute oraindik. Bi kasuetan, bederatzi epaileetatik bostek babestu dute erabakia.
Bill Clintonen Gobernuak 1996an onartu zuen DOMA legearen aitzakian, senar-emazte heterosexualei ezkondu homosexualek ez dituzten eskubideak aitortzen zaizkie. Presidente ohiaren ustetan legea “diskriminatzeko” erabili da eta indargabetzeko eskatu du. Auzitegi Goreneko bozeramaileak adierazi duenez DOMA legeak “konstituzioa urratzen du”.
Kaliforniako estatuan 2008an onartu zen sexu berekoen arteko ezkontza, baina urte bereko azaroan egindako erreferendumean debekatzeko proposamena gailendu zen. 2010ean Auzitegi Federal batek debekua baliogabetu zuenean, Kaliforniako Gobernuak proposamena defendatzeari uko egin zion, eta homosexualen eskubideen aurkako talde batek jarraitu du auzibidearekin. Auzitegi Gorenak ordea, Kalfiorniako Gobernuak uko egin zionez, herritarrek auzibidearekin jarraitzerik ez dutela ebatzi du.
Barack Obama AEBetako presidentearen ustetan, Auzitegi Gorenaren erabakia “aurrerapausoa” da. Sexu berekoen arteko ezkontzaren aldeko hainbat mezu zabaldu ditu Twitter bidez: “Denok izan behar genuke maite dugun pertsonarekin ezkontzeko aukera”.
Kaliforniakoarekin, hamahiru dira sexu berekoen ezkontzak onartzen dituzten AEBetako estatuak. Gainontzeko estatuetan ez dago horretarako aukerarik, baina beste inon ezkonduz gero, bikoteei eskubideak onartzen zaizkie.
Bihar sexu askapenerako nazioarteko eguna denez, hainbat mobilizazio egingo dira Euskal Herrian. Hauek dira deialdietariko batzuk:
Bilbon, 20:00etan Moyua plazan
Donsotian, 19:30tan Bulebarrean
Gasteizen, 20:30tan Andra Mari Zuriaren plazan
Iruñean, 20:00etan autobus geltoki zaharrean
Epaimahaiaren esanetan, dokumentala beharrezkoa da "bizikidetzari espazioa emateko", eta era berean, ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan. Filminen dago ikusgai.
'Queertopia' da aurtengo Zinegoak jaialdiaren izenburua. Queertopiek erakusten dute posible dela errealitate ezberdinak harremanetan jartzeko espazioak sortzea. Alaitz Arenzana jaialdiko zuzendariarekin eta Julen Nafarrate komunikazio arduradunarekin duela 21 urte Bilbon... [+]
Joten erritmora harro erakusten du luma Itxi Guerra aktibista antikapazitistak (Madril, 1998). Gorputz desgaituek bizi dituzten biolentziak balioztatzeko eta sistemari aurre egiteko saretzearen garrantziaz mintzatu da. Gorputzaren bizigarritasuna aldarrikatu du:... [+]
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
Maiatzaren 5ean mobilizatzeko deia luzatu dute 800 eragilek Politis komunikabidean plazaraturiko iritzi artikulu baten bitartez. Tartean daude besteak beste, Annie Ernaux idazlea, Hiesaren aurka dabilen Act Up elkartea, Planning Familial talde feminista ezaguna,... [+]
Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]
Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]
Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]
Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]
Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]
Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.
Bermeoko Udalak Elantxoben larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du, eta Anitzak Bilbao LGTBIQ+ elkarteak asteartean Bilbon gertatutakoa.
Ángeles Cruz zinemagilea da, baina ahaztu itzazu industria horren dinamika patriarkal, arrazista eta kapitalista guztiak. Misteka herri indigenakoa eta lesbiana izanik, "komunitatea" da Cruzek gehien errepikatzen duen hitzetako bat. Hortik egiten du zinema, eta... [+]