Sexu abusuak egin zituzten 32 elizgizon identifikatu ditu Bilboko Elizbarrutiak, baina ez du izenik eman

  • Eliza barruan izandako sexu abusuak ikertu eta adingabeak babesteko Bilboko Elizbarrutiak sorturiko batzordeak 50 biktima baino gehiago elkarrizketatu ditu 2019an martxan jarri zenetik. Orain ikerketaren emaitzak plazaratu dituzte: "Gure elizan ere gertatu dira sexu gehiegikeriak", aitortu du Carlos Olabarri batzordeko zuzendariak. ARGIAk erreportaje zabala kaleratu du azken zenbakian Elizako pederastia kasuen inguruan.

Prentsaren aurrean eman dituzte datuak sexu abusuak ikertzeko Bilboko Elizbarrutiko batzordeko kideen (argazkia: Bilboko Elizbarrutia)

2023ko otsailaren 23an - 09:01
Azken eguneraketa: 11:25
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bilboko Elizbarrutiak sexu abusuen inguruan egindako ikerketaren emaitzen berri eman du asteazken honetan Bilbon, eta azaldu du adingabeak babesteko batzordeak 32 txosten ireki dituela 2019tik martxan jarri zenetik, abusatzaile bakoitzeko bat. Denera 50 biktima elkarrizketatu dituzte denbora honetan, baina ohartarazi dutenez, "ez da erraza" biktima kopuru zehatzak ematea.

Carlos Olabarri batzordeko zuzendariak eta Gemma Escapa abokatuak hitz egin dute prentsaren aurrean, jasotako datuak argitzeko. "Gure elizan ere gertatu dira sexu gehiegikeriak –esan du Olabarrik–. Edozein biktima-kopuru larregi da eta edozein gehiegikeria, arin itxurakoa bada ere, jasanezin eta onartezina da”.

Hamalau kasu Bilboko Elizbarrutiko abadeei dagokie, denak hilda daude

Hainbat biktimak euren pribatutasuna eskatu dutela azaldu dute, beste batzuek Elizari erantzukizunak hartzeko eta "barkamena eskatzeko" eskatu diete. Nolanahi ere, kasu bakoitza "bakarra eta berezia" dela adierazi du Olabarrik.

Hamalau apaiz hilda eta kasu guztiak preskribatuta

32 txostenetatik hemezortzi kasu ordena erlijiosoei loturikoak dira eta hamalau Bilboko Elizbarrutiko abadeei, azkeneko hauek guztiak hilda daude. Gainera, jakinarazi dutenez, kasu guztiak daude preskribatuta.

Nolanahi ere, Elizbarrutiak ez du erasotzaileen izenik eman, ezta gehiegikeriak noiz eta nola gertatu ziren esan ere.

Bilboko Miserikordi Etxea eta Derioko Seminarioa

Bi kasutan txosten berezituak egin ditu Elizbarrutiak, "hedabideetara jauzi egin ondoren", azaldu dutenez. Bilboko Miserikordi Etxekoa da bata, EHUko Jone Valdueza eta Gema Varona ikerlariek egina: 1961etik 1978ra toki horretan sexu abusuak jasandakoekin hitz egin dute eta, azaldu dutenez, kasu askotan "biktimek ez dute gertatutakoaz ezer esaten".

Urkiolako santutegian Manuel Estomba apaiz pederastaren erretratu bat izan zen ikusgai, duela urte batzuk biktimetako batek kentzeko eskatu zuen arte

Beste kasua Derioko Seminariokoa da. ARGIAk 2019an azalerazi zituen gertaturiko sexu abusuak, testigantza baten bidez. Deustuko Unibertsitateak ikerketa egin du, eta ondorioen txostenean (pdf) dioenez, hiru abusatzaile izan ziren seminario horretan 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, baina kasu horietan ere ez da izenik ematen.

Hedabide honek azaldu moduan, horietako bat Manuel Estomba seminarioko txikiko zuzendari espirituala zen, ikasleei "higiene genitala" aitzaki hartuta abusuak egiten zizkiena. Estomba Ekuadorrera misiolari joan zen eta itzulitakoan Urkiolako santutegian egon zen.

Deustuko Unibertsitateko txostenak azaltzen duenez, baina, Estombak ez zuen inolako zigorrik jaso egindakoagatik. Irungo parke batek abusatzailearen izena darama oraindik, eta txostenak argitzen duenez, Urkiolako santutegian bere erretratu bat izan zen ikusgai, duela urte batzuk biktimetako batek kentzeko eskatu zuen arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pedofilia
Betharramen jasandako indarkeria fisiko-sexualaren biktimak eta ikastetxeko ordezkariak, aurrez aurre

Biarnoko Lestelle-Betharramgo ikastetxe katolikoan ikasleek urtetan sufrituriko indarkeria fisikoa eta sexu-abusuak argitara eman ostean, biktimen eta Betharramgo kongregazioko ordezkarien lehen topaketa lotu dute, biktimei entzutea helburu. "Betharram ez da libratuko... [+]


2024-07-16 | ARGIA
12 urteko mutikoa bortxatzea leporatzen diote Betharramgo ikastetxe katolikoan lanean ari den begirale bati

Indarkeria fisikoa eta sexuala jasan izana salatua duten Betharramgo Notre Dame ikastetxeko kasik ehun ikasleei beste 26 salaketa batu berri zaizkie. Horien artean, oraindik ikastetxean lanean ari den begirale baten kontrakoa dago: 12 urteko mutikoa bortxatu zuela frogatu... [+]


Sexu abusuen biktimak “sendatzeko” plan bat onartu du Espainiako Elizak, baina ez du bete beharrik izango

Espainiako Gotzainen Batzarrak asteartean egindako bilkuran onartu du abusuak jasan dituzten biktimei kalte-ordain ekonomikoak ordaintzea, baina elizbarruti eta kongregazioek ez dute nahitaez bete behar izango. Espainiako Gobernuak gogor kritikatu du plana,... [+]


2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Elizako erakundeak eta arduradunak ikertu nahi ditu Espainiako Fiskaltzak, pederastia kasuengatik

Espainiako Estatuan momentu honetan 147 ikerketa daude auzitegietan, Eliza barruan izandako sexu abusuengatik, horietatik %67 2000. urtea baino geroago gertaturiko kasuak dira. Fiskaltzak bere urteko txostenean azaldu duenez, eliz erakundeen "erantzukizun zibil... [+]


2023-09-04 | Goierriko Hitza
“Elizaren inpunitatearen” aurka borrokatzera deitu du Itaiak

Goierriko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea egin du larunbat eguerdian Beasaingo Bideluze plazan, herriko Andre Mari Zeruratuaren elizako apaiz laguntzaile izendatzearen aurka, "Elizaren inpunitatea borrokatu" lelopean.


“Kakux” apaiz laguntzaile izendatzearen aurka mobilizatuko dira Beasainen

Pedro Ayuso Donostiako gotzainak Juan Kruz Mendizabal Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du. Mendizabal ezaguna da adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik. Goierriko Itaiak izendapenaren eta “elizaren inpunitatearen” aurka elkarretaratzea deitu du.


Adin txikikoei sexu gehiegikeriak egin zizkien Juan Kruz Mendizabal “Kakux” Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu dute

Juan Kruz Mendizabal “Kakux” elizgizona Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du Pedro Ayuso Donostiako gotzainak. Mendizabal Gipuzkoako bikario nagusi izan zen eta udalekuetan sexu gehiegikeriak egin zizkien hainbat adin txikikori, haiekin zuen konfiantza... [+]


927 adingaberi egindako sexu-abusuak aitortu ditu Espainiako Eliza Katolikoak pederastiaz egin duen lehen txostenean

Espainiako Eliza Katolikoak pederastiari buruzko egin duen lehen agiria da ‘Para dar luz’. Ostegunean Madrilen argitaratu dute eta bertan jaso dituzte 1940ko hamarkadatik aurrera Elizaren ierarkiako kideek ehunka adingaberi egindako sexu-abusuak. Pederastiaren... [+]


Sexu abusuak Elizan
Botere harremanen borreroak eta gatibuak

Eliza Katolikoaren barruan izandako sexu abusu eta pederastia kasuek hedabideetako orrialde ugari bete dituzte, The Boston Globe egunkariak duela bi hamarkada, 2003an, Pulitzer saria jaso zuenetik, Bostongo artzapezpikuaren abusuak azaleratzeko egindako lanagatik. Baina biktimek... [+]


Elizaren sexu abusu kasu gehiago salatu dituzte Elgoibarren eta Bilbon

Elgoibarko abade batek 1960ko hamarkadan haurrak zirela egindako sexu abusuak salatu dituzte hainbat herritarrek. Berria egunkariak, "Don Andoni" bezala identifikatu duen abadeak egindako abusuen testigantzak jaso ditu. Bestalde, Bermeoko Jose Done ikastetxeko apaiz... [+]


Donostiako gotzain berriaren aurkezpenean izan da Kakux, Elizak pederastiagatik zigortu zuen apaiza

Astelehenean, Donostiako gotzain berri izendatu zuen Elizak Fernando Prado bilbotarra. Bera izango da Munillaren oinordekoa, zortzi hilabetez gotzain gabe egon ostean. Aurkezpen ekitaldiko harrigarriena, ordea, Juan Kruz Mendizabal Kakux-en presentzia izan zen.


Eliza barruko sexu abusuen biktimak aitortzeko legea onartu dute Nafarroan

Delitua preskribatuta egonik ere, biktimen aitortza bermatuko du legeak. Nafarroako Gobernuko indarrek aurkeztu dute lege proposamena, eta EH Bildu eta Ezkerraren babesa ere izan du. Navarra Sumak, aldiz, kontra bozkatu du.


2022-04-25 | ARGIA
Eliza Katolikoaren baitako sexu abusuen biktimak aitortzeko legea izango du Nafarroak

Eliza Katolikoaren barruan gertatutako sexu abusuen biktimak aitortuko dituen Espainiako Estatuko lehenbiziko legea izango da Nafarroakoa. Zirriborroan jasoa dagoenez, biktimen eskaerak baloratuko dituen batzordea osatuko da, zeinak azaleratutako pederastia kasuak jasoko dituen... [+]


Analisia
Pederasten boterea

Eliza katolikoko ordezkariek haurren kontra hamarkada askotan egindako sexu-gehiegikerien auziak eztanda egin du Euskal Herrian.


Eguneraketa berriak daude