Jasone Zarate Emiliok urteak daramatza jostailu etxeek Gabon garaian banatzen dituzten katalogoak aztertzen. Nahiz eta urteak pasa, betiko paisaia gailentzen dela iruditzen zaio: neskentzat orrialde arrosa-arrosak eta mutilentzat urdinak edo kolore indartsukoak. Neskak ume zain eta ilea apaintzen ari dira eta mutilak abenturazaleak eta kirolzaleak dira. Hausnarketa orokorraz gain hainbat jostailu etxeren katalogoen errepasoa egin du, adibide zehatzak emanez.
Zarate Emiliok Pikara magazine webgunean argitaratu du gogoeta. Hona pasarte batzuk:
"2005ean Chicco etxeari eskutitza bidali nion, eta 2009an, beste bat Imaginariumi, gaia aipatuz, hausnarketa eginez eta kritikatuz. Uste bezala, ezerezean geratu zen dena. Baliteke gauza zehatzen batean desberdintasun txikiren bat izatea, baina sakoneko mezua bera da, eta larriagoa dena, mezua orain dela 30-40 urteko berbera da (zifraren bat aipatzearren)".
"Etxean gurasook frogatzen dugu, haurrek beraientzat (neskek 'mutilentzakoak' eta mutilek 'neskentzakoak') ez omen diren orrialdeak nola pasatzen dituzten. Ez dakite gustatzen zaizkien ala ez, edo egunen batean desira ditzaketen. Ateak ixten zaizkie deskubritzeko eta probatzeko. Bestalde, jaiotzan eman zitzaien sexuaren arabera rol bat ematen diete".
"Seme-alabekin amek eta aitek duten egitekoa asko azpimarratzen dute (eta ondo egina), haiei garatzen laguntzeko eta abar. [Katalogoetan] aitek funtzio gehiago dituzte; hori bai oso markatuak: mahai jolasak, kotxeak, eskalextriak, pintura, energia, aginduzko tablet antzeko teknologiak… darabiltzate, eta batzuetan mutilekin baino ez. Amak gutxi ageri dira (umeekin jolasteko denborarik ez daukagulako izango da) eta agertzen direnean alabekin irakurtzen ari dira edo haur txikienekin lurreko zapian eserita daude".
"Gure neska eta mutilek, biharko gazteek, etziko helduek, jolastuz ikasten dute; eta jostailuen eta jolasen arabera balore eta jarrera sexistak betikotu egiten dira".
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Askotariko edoskitze ereduak ikusarazten ditu Todas las lactancias (Txalaparta) liburuak. Erakundeek bularra ematea gomendatzen dute, baina ez dituzte nahikoa baliabide eskaintzen eskubide hori bermatzeko. Ondorioz, edoskitzea nahi dutenek zein biberoia ematea erabakitzen... [+]
Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]
“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]
Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]
Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.
"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]
Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.