Ictus baten ondorioz, Maria Luisa Goikoetxea urduñarrak mugikortasun mugatua dauka eta Renfek arrapala sistema eskaintzen dio trenez bidaiatu ahal izateko, proba pilotu moduan. Ia bost urteren ondoren, aukera hori soilik berari ematen diote eta hori salatuko du Espainiako Kongresuan.
Maria Luisa Goikoetxea urduñarraren pazientzia agortu da Renferekin eta salaketaren bidea hartu du berriro. Hain zuzen, aste honetan EAJko hiru senatarirekin bildu da, eta helburua da Senatuan lantzea irisgarritasunaren egoera C-3 linean. "Ez dut gai hau politizatu nahi, alderdi gehiagok babeste badute ekimena, primeran", aipatu dio Aiaraldea Komunikabideari.
Goikoetxeak 2014an ictusa pairatu zuen eta orduz geroztik aulki gurpilduna behar du mugitzeko. Tratamendua jasotzeko Bilbora joan behar zenez astero, 2015ean hiru urteko borroka abiatu zuen eta lortu zuen Renfek garraio publikoa erabiltzeko baliabideak jartzea.
Bere irisgarritasun arazoak konpontzeko, programa pilotua jarri zuen abian Renfek 2018an, baina gaur egun berari bakarrik eskaintzen diote, eta ez beste inori.
Enpresak berak azaldu zion eskaintza hori programa pilotua zela, baina ia bost urteren ostean, berak bakarrik dauka eskubidea arrapalak erabiltzeko. "Jendeak azaldu dit bere senideei, zeinek behar eta premia bera duten, ez dietela aukera ematen baliabide hauek erabiltzeko. Sentitzen dut Renfek erosi nauela eta babestu ninduten herritarrei iruzurra egiten ari naizela", azaldu du Goikoetxeak suminduta.
Garraio publikoa erabili ahal izateko hainbat egitasmo abiatu zituen Goikoetxeak. Besteak beste, manifestazioa antolatu zuen eta 121.000 sinadura eraman zituen Sustapen Ministeriora, El Langui rap abeslariarekin batera.
Ahalegin horri esker, Renfek programa pilotua hasi zuen. Baina, lau urte baino gehiago igarota, enpresako Bilboko gerentearekin hitz egin zuen eta horrek berretsi zion arrapala egokituak baliatzeko aukera berak bakarrik duela C-3 linea osoan.
Hori entzutean, urduñarra hasi zen egoeraren berri ematen sare sozialetan eta EAJko hiru senatari (Rosa Peral, Maribel Vaquero eta Nerea Ahedo) elkartu dira berarekin aste honetan bertan, bere aldarrikapenak Madrilera eramateko.
Urduñarraren exijentzia argia da, Renfek unitate egokituak jartzea Bilboko zerbitzuan edonork trena hartzeko aukera izan dezan. "Esker hitzak baino ez ditut Renfeko langileentzat eta Bilboko gerentearentzat, beti laguntzen naute eta, baina zerbitzu hori unibertsala izan behar da", aldarrikatu du.
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek aurreratu dute helburua %50eko deskontuarekin jarraitzea dela, baina oraindik Espainiako Gobernuaren erabakiaren zain daudela finantzaketa ziurtatzeko.
Pilaketak saihesteko, Euskotrenek aparteko neurriak ezarri ditu Bat txartel pertsonalizatua tramitatzeko. Neurriaren lehen hilabetean, nahikoa izango da NANa edo familia-liburua aurkeztea doako garraioa eskuratzeko.
Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]
Garraio publikoaren %50eko deskontuak sei hilabetez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak, 2025eko ekainaren 30era arte. Espainiako Gobernuak garraio-txartelaren kostuaren %30 hartuko du bere gain, eta Nafarroako Gobernuak %20. Aurreko urtearekin alderatuta, 2024ean garraio... [+]
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak Avanza enpresarekin duen kontratua amaitzear denean, hura ez luzatzeko eta “zerbitzuan hobekuntzak” jasoko dituen kontratu berria onartzeko eskatu diote Debagoieneko alkateek.
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Garraio publikoa dohainik erabili ahal izango dute 12 urtetik beherako EAEko haurrek. Administrazio gehienek babestu dute neurria, eta datorren urteko urtarriletik aurrera sartuko da indarrean.
Japonian auto (pribatu) bat izateko aparkaleku (pribatu) bat izatea derrigorrezkoa da. Neurria polemikoa iruditu dakiguke, hemengo araudiak (hemengo balore sistemak) autoaren gordailua publikoa den espazioak hartzea onartzen duelako. Hau da: arazoa publikotasunaren... [+]
Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.
Sektoreko gidarien "egoera prekarioa" salatu eta lan baldintzak hobetzeko premia azpimarratzeko egin dituzte deialdiak CCOO eta UGT sindikatuek. Hiru sindikatuak eskaerak "oso motz" geratu direla kritikatu du. Hego Euskal Herrian 50.000 langile inguru daude... [+]