Donibane Lohizuneko Adam makarroien enpresa ezagunaren jabea da eroslea. Elkarretaratzea burutu dute bere denden aitzinean, baina saltokiak itxirik kausitu dituzte, protestaren berri ukanik ateak lehenago itxirik jabeak. Astearteaz geroztik dabiltza Senpereko etxea okupatzen, salmenta espekulatiboa salatzeko. 1,3 milioi eurotan erosi nahi ditu egoera txarrean den etxe bat, zazpi hektareako laborantza lurra, bi hektareako urmael bat eta oihan eremu zabal bat.
Ekainaren 27an abiatu dute okupazioa Lurzaindia fundazioak, ELB sindikatuak, Ostia kolektiboak eta senpertar talde batek, etxebizitza eta laborantza lurren salmenta espekulatiboa geldiarazteko xedez. Senperen, 1,3 milioi eurotan salgai dira egoera txarrean den etxe bat, zazpi hektareako laborantza lurra, bi hektareako urmael bat eta oihan eremu zabal bat. Orduz geroztik, jendea dago bertan, gau eta egun eta aterabide bat adostu arte egoteko determinazioarekin segitzen dute. "Hasieratik laborariak eta laborari ez direnak batzen gara, interesgarria da", dio Martin Lemaire Lurzaindiako laborariak. Egunero dabiltza asanbladetan biltzen, borrokari eman beharreko segidaz erabakitzeko.
Donibane Lohizuneko Adam makarroi enpresa ospetsuaren jabea da eroslea. Bere jarrera salatzeko eta arazoaren berri emateko elkarretaratzea burutu dute ostegun honetan berrogei bat lagunek, hiri horretan dituen denden aitzinean. Protestaren berri emana zuten aitzinetik, eta parez parekoa saihesteko asmoz itxi zituen dendak jabeak.
Otsailean ukan zuten salmentaren berri eta orduz geroztik, elkarrizketaren bidetik espekulazioa geldiarazteko saiakeretan aritu ondoan, azkenean okupazioa abiatu dute, egoera desblokeatzeko asmoz. Laborantza lurren kudeaketaz arduratzen den SAFER egitura prest agertu zen erosteko, baina, aurreikusi bezala, jabego osoa erostera behartu zuen jabeak. Prezio horretan, erostea ezinezkoa zaio SAFERari.
Bi aldeen arteko akta pribatua izenpeturik dute eta edonoiz izenpetu dezakete behin betiko saleroste dokumentua. Hori horrela, "presiorako" tresnatzat dute okupazioa protestan direnek. "Izenpetuz gero, kanporatu beharko gaituzte, denek jakinen dute Adam etxeak senpertarrak, Ostia-ko herritarrak eta laborariak kanporatzen dituela", dio Martin Lemaire Lurzaindiako laborariak.
Izenpedura bilketa abiatu dute okupatzaileek, bide horretatik ere eragin nahian:
Oraingoz ez dute saltzailearekin zuzenean hitz egiten lortzen, notarioa dute erdian mezulari gisa. Lemairek dioenaz, Senpereko herriko etxeak ere aterabide bat nahi luke bide legaletatik atzeman.
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik. Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]
Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]
Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.
Kanboko Marieniako higiezin proiektuaren kontra bildu dira elkarte eta herritarrak larunbat honetan. Larunbatean, mahai inguru eta tailerren bidez herritarrak sentsibilizatu nahi izan dituzte Bouygues Immobilier agentziaren proiektuaren desmasiez.
Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]
Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]
Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]
Asteartean, goizeko lehen orduetan, gutxienez lau pertsona atxilo hartu ditu Frantziako Poliziak. Operazioak Baionan, Itsasun eta Angelun egin dira, eta Baionako polizia-etxean daude atxilotuak. Euskal Irratiek jakitera eman dutenez, 2022ko abenduan Angelun eginiko ekintza baten... [+]
Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]
Frantziako Etxebizitza ministro Patrice Vergrietek aukera hori iragarri du igandean, Intxausetako solasaldietan. 2025etik aurrera jarriko litzateke indarrean.
Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]
Laborantza herrikoiaren alde eta espekulazioaren aurka lanean dabilen Ipar Euskal Herriko egitura 2013an osatu zuten eta orduz geroztik 35 laborari dabiltza ekoizpenean, Lurzaindiaren lurretan.