Azaroan lortu zuen Seaskak Senpereko lakuaren ondoan bosgarren kolegioa eraikitzeko baimena, eta abenduan hasi ziren eraikuntza lanekin. Datorren ikasturtean lehenengo 80 ikasleak hartzeko xedea dute; gerora, 300 gazterentzako lekua egitea dute helburu.
Seaska Ikastolen elkarteak bosgarren kolegioa izango du Senperen (Lapurdi). Eraikuntza lanak abian dira abendutik, eta datorren ikasturtean lehen ikasleak hartzea espero dute –kolegioak bigarren mailako ikasleak hartzen ditu–. Asteon aurkeztu dute 40. Herri Urrats, eta maiatzaren 14ko egunetik lortutako dirua Senpereko kolegiora bideratuko da.
Egun, lau kolegio daude Ipar Euskal Herrian: Baionan, Ziburun eta Kanbon bana (Lapurdi) bat, eta Larzabalen (Nafarroa Behera) bestea. Ikastoletako arduradunek azaldu dute, azken urteotan eraikin horiek handitu dituzten arren, kolegioak gainezka daudela, eta beharrezkoa dela bosgarrena.
Kazetak jaso duenez, obra bi zatitan banatuko dute, ahalik eta azkarren hartzeko lehen ikasleak. Hala, datorren ikasturtean 80-85 Senperen jaso ahalko dituzte eskolak, 6. mailako bi klase eta 5. mailako beste birekin.
Hasiera batean 150 ikaslerentzako espazioa sortu nahi dute, eta gerorako helburua 300 hartu ahal izatea da. Sara, Azkaine, Ahetze, Arrangoitz eta Senpere bertatik etorritakoak bilduko dira.
Aintziraren ondoan
Senpereko herriak Seaskaren esku utzi zuen lur saila, aintziraren eta Amezpetu auzoaren artean. Asteburuetan eta oporraldian herriari irekita egongo da kolegioaren aterpea. Halaber, urtero Senpereko lakuaren bueltan leku hartzen duen Herri Urratseko materiala gordetzeko baliatzea aurreikusten dute.
Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.
Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, Beskoitzeko aurreko alkateak, ikastolaren hitzarmenak eragindako desadostasunen... [+]
Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.
Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]
Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.
Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.
Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]
2.500 euskaltzale elkartu dira Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deitutako manifestaziora. Herriko etxeak ikastolaren eraikin berria egiteko eskariari jarritako trabak salatu dituzte eta Beskoitzeko ikastolako haurrei babesa eman diete.
Ikastolak eraikina jaso nahi du herri lurretan eta herriko etxeak ezezkoa emana dio. Ikastolako eragileek salatu dute proiektuari baldintza arbitrarioak ezartzen dizkiotela eta hautetsiekin elkarrizketa izatea ezinezkoa dela. Manifestazio nazionalera deitu dute azaroaren 18an,... [+]
Egoera tirabiratsua bizi dute Beskoitzeko ikastolako gurasoek herriko etxearekin. Herriko gelak baliatzeko debekuak, baimen ezeztatzeak edota jantegi publikoan bazkaltzeko mugak...
Ikastolak eraikina jaso nahi du herri lurretan eta herriko etxeak ezezkoa emana dio. Ikastolako eragileek salatu dute proiektuari baldintza arbitrarioak ezartzen dizkiotela eta hautetsiekin elkarrizketa izatea ezinezkoa dela. Manifestazio nazionalera deitu dute azaroaren 18an,... [+]
Donibane Lohizuneko ikastola izan zen TxikiLinux erabiltzen hasi zen Ipar Euskal Herriko lehen ikastetxea. Bide beretik, sistema eragile libre eta euskaldunaren aldeko pausoa eman dute orain Urruñako ikastolan.
Senpereko Kattalin Elizalde kolegioarekin 39. ikastetxea ireki badu ere, 4.177 haurrekin egin da sartzea, haur hezkuntzatik lizeora. Kopuruak mantentzen dira beraz, bereziki lizeoan eta kolegioetan irabazi, eta lehen mailan galdu baitira haurrak.
Ziburuko kolegioa txiki geratu zaienez, 11 eta 15 urte bitarteko ikasleentzako kolegio berria eraiki dute zazpi hilabetean: Kattalin Elizalde. Irailaren 4an hasi dute ikasturtea, Ipar Euskal Herriko ikasle gehienek bezala.