Senpereko auzapezaren jardunarekin kritiko, oposizioak ere dimisioa aurkeztu du

  • Dominique Idiart auzapeza behartuta egongo da hauteskundeetarako deia egitera, agintaldi erdian, krisi politikoari irtenbidea emateko. Babesik gabe geratu da Idiart: gehiengoko taldeko hamar hautetsik urrian kargua utzi zuten, eta asteburuan oposizioko beste zazpik ere bera egitea erabaki dute.


2022ko abenduaren 05ean - 11:18

“Udalaren kudeaketak eskatzen du informazioan gardentasuna egotea eta hautetsi guztiekin elkarrizketa baketsuak edukitzea”, argudiatu dute oposizioko hautetsiek. Astelehenean aurkeztuko dute dimisioa udalean, eta aurreikusten da 2023ko martxoan hauteskundeak egin beharko dituztela Senpereko herriko etxean, Mediabask hedabidearen esanetan.

Aurreikusten zena gertatu da, izan ere, azken hilabeteetan krisi politiko betean daude Senpereko Udalean, eta Dominique Idiart auzapezaren kudeaketak kritika asko jaso ditu. Urriaren 10ean Idiarten taldeko bost hautetsik kargua utzi zuten, eta salatu zuten udaleko erabakiak soilik lauzpabost pertsonaren artean hartzen zituztela. Bide beretik, urriaren 14an Senpere Bai ezkerreko talde abertzaleko beste bost hautetsik dimisioa aurkeztu zuten; Idiarten gehiengoaren parte ziren.

Dena den, auzapezak ez zuen kargua uzteko inolako asmorik, eta gutun batean argitu zuen ez dela “dimititzen duen gizona”: “Ez naiz nire taldearekin, zurekin, hartutako konpromisoak betetzen ez dituen gizona”. Orain, ordea, Jean-Bernard Dolosor-en oposizioko zazpi hautetsiren dimisioarekin, ez dago udalbatza osatzeko behar den gutxiengo hautetsirik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Senpere
TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


Auxtin Zamora. Bizia bete sentimendu
“Sentitu bezala egin dut ene bidea, barnean nuen oldarrarekin”

Ezagunak dira poesiaren bideetan egin dituen lanak. Batean, bere olerkiak argitaraturik; bestean, askorenek argia ikus dezaten lan eginez. 25 urte daramatza Hatsaren Poesia egunak Senperen antolatzen, eta delako egun horretan irakurtzen diren poemak liburuetan biltzen. Aurkia... [+]


2023-09-04 | Leire Artola Arin
Seaskaren Senpereko kolegio berriak ateak ireki ditu ikasturte hasierarekin batera

Ziburuko kolegioa txiki geratu zaienez, 11 eta 15 urte bitarteko ikasleentzako kolegio berria eraiki dute zazpi hilabetean: Kattalin Elizalde. Irailaren 4an hasi dute ikasturtea, Ipar Euskal Herriko ikasle gehienek bezala.


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espekulazioaren aurkako taldeek okupatu zuten Senpereko Olha etxea saldu da

Salerosketaz arduratu den Urruñako notarioak asteazkenean eman die salmentaren informazioa espekulazioaren aurka etxaldea okupatuta zuten eragileei.


Espekulazioaren aurka elkartuko dira larunbatean, Ipar Euskal Herriko bederatzi lekutan

Uztailaren 15erako jarri ditu hitzorduak Ostia herritar kolektiboak. Egoera salatzeaz gain, hautetsiak interpelatzeko ekimena izanen da. Bizkitartean, Senpereko okupazioa aitzina doa, hamazazpi egun igarota.

 


Senperen okupaturiko etxearen erosle Adam enpresaren jarrera salatu dute

Donibane Lohizuneko Adam makarroien enpresa ezagunaren jabea da eroslea. Elkarretaratzea burutu dute bere denden aitzinean, baina saltokiak itxirik kausitu dituzte, protestaren berri ukanik ateak lehenago itxirik jabeak. Astearteaz geroztik dabiltza Senpereko etxea okupatzen,... [+]


2023-05-29 | Garazi Zabaleta
Errota
Hur-olioa eta beste hainbat produktu, Senpereko lurretan sortuak

Vincent Trebessesek sortutako ekimena da Errota, Senperen hurrak ekoizten eta eraldatzen dituen proiektu berezia. 2008an jarri zuen martxan hur-olioa egiteko errota, hasiera hartan Ziburuko bere etxean. Hurrak kanpotik erosten zituen, baina pixkanaka proiektuan sakontzen joan... [+]


2023-05-22 | Jakoba Errekondo
Senperen sagastiak loretan

"Sagarren herrialdea da, bertako emakumeek sagarra bakarrik jaten dute, ez dute sagar muztioa besterik edaten eta noiznahi transgresioaren sagarrari hozka egiteko prest daude, Jainkoaren gaitzespena gaindituz eta gure lehen aitaren debekua saihestuz. Adanen semeak... [+]


Software libre eta euskaldunak txokoa izango du Herri Urratsen

Igande honetan, maiatzak 14, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko da Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, Ilargikoop ikasle kooperatibak bere txoko propioa izango du Xiberoa gunean. Elkartenetekin batera egun osorako egitaraua antolatu dute:... [+]


Asteburuan Senpereko higiezinen agentzien kontra egindako pintaketak ikertuko dituzte

Asteburuan "EH ez da salgai", "Herriak bizi behar du" eta "Arnas berri" dioten margoketak egin dituzte Senperen. Azken asteetan Ipar Euskal Herrian etxebizitzen espekulazioa salatzeko ekintza gehiago ere egin dituzte, eta Baionako prokuradoreak... [+]


2023-03-31 | Garazi Zabaleta
Arkatza
“Orain garagardogilea naiz, baina asmoa da noizbait laborari ere izatea”

Martin Lemaire gazte senpertarra dago Arkatza garagardotegiaren atzean. Unibertsitatean laborantza ikasketak egin eta gero, Belgikan izan zen garagardoaren inguruko masterra egiten. “Garagardogintzan lanean hastea zen nire asmoa handik bueltan, baina garai hartan ez zegoen... [+]


2023-02-27 | ARGIA
Elhorga zentro-eskuindarrak irabazi ditu Senpereko hauteskundeak

Jaureguy abertzaleari 100 bozkako aldea atera dio, otsailaren 26ko bigarren itzulian. Hamazazpi hautetsik dimisioa aurkeztu zuten, Idiart auzapez ohiarekin zituzten desadostasunengatik, eta horregatik aurreratu dituzte bozak.


Lehia tinkoa Jaureguy abertzalearen eta Elhorga eskuin-zentristaren artean, Senpereko bigarren itzuliaren bezperan

Otsailaren 19an iragandako lehen itzulian nagusitu da zentro-eskuineko hautagaia –Bernard Elhorga–; abertzaleen eta dimititu zuten hautetsien hautagaitza –Christophe Jaureguy– bigarren sailkatu da, bakarrik 35 bozen aldearekin. Orain arteko auzapez... [+]


2023-02-17 | Gure Irratia
Senpereko herriko etxeko bozak errepikatuko dira igandean

Dimisio anitzen ondotik, Dominique Idiart gaur eguneko auzapezak ezin zuen gehiago herria gobernatu, eta Prefeturak hauteskundeak berriz egitea manatu zuen. Beraz, igandean, otsailaren 19an, iraganen dira Senperen herriko hauteskundeak.


2023-01-27 | ARGIA
Senpereko bosgarren kolegioaren obrak martxan dira, datorren ikasturtean estreinatzeko asmoz

Azaroan lortu zuen Seaskak Senpereko lakuaren ondoan bosgarren kolegioa eraikitzeko baimena, eta abenduan hasi ziren eraikuntza lanekin. Datorren ikasturtean lehenengo 80 ikasleak hartzeko xedea dute; gerora, 300 gazterentzako lekua egitea dute helburu.


Eguneraketa berriak daude