Senideek salbuespen legeak desager daitezela eskatu dute, presoak etxera itzul daitezen

  • Etxeratek deituta, euskal presoen ehunka senide agertu dira igandean Bilboko Bizikidetzaren plazan. Garai berri honetan salbuespen legeak "behin betiko" desager daitezen eskatu dute eta dispertsioaren amaieraren irakurketa egin dute. Olatz Iglesias eta Belen Aurrekoetxea izan dira bozeramaileak.


2023ko apirilaren 24an - 10:04
Azken eguneraketa: 11:22
Euskal presoen ehunka senide agertu dira Bilboko Bizikidetza plazan. Argazkia: EITB.

1987an, 500 bat euskal preso urrundu eta sakabanatu ziren 79 espetxetan, eta gehitutako zigor horrek luzaroan iraun du. "Hori ez zen inoiz gertatu behar", gaineratu dute. Era berean, hiru hamarkada eta erdian gizarteak egin duen lana azpimarratu dute: "Lan nekaezinak, konpromiso politiko eta sozialak, mobilizazioek, azken batean, gizarteak presoak Euskal Herrira ekartzeko duen inplikazioak fruituak eman ditu". 

"Sufrimendurik muturrekoena" atzean utzi duten honetan, familiarteko guztiak gogoratu nahi izan dituzte, "gurekin ez daudenak, eta beren seme edo alaba presoak bisitatzen jarraitu ezin izan zutenak". Gainera, "besarkada beroa" bidali diete kartzelan sakabanatuta geratu diren 16 pertsonen familiei.

Halaber, eskerrak eman dizkie eraman behar izan duten "motxila astuna arintzen lagundu duten" pertsona eta erakunde guztiei; autobus gidariei, Mirentxineko gidari boluntarioiei eta bisitaldietarako lagundu dietenei.

Uste dute, garai berri honetan, salbuespen legeak "behin betiko" desagertu behar direla, "gure senideek etxera itzultzeko bidea amai dezaten, eta horrek, zalantzarik gabe, aurrera egingo du herrialde honetako bizikidetzaren eraikuntzan".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena atzeman dute Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Itzalaldiak agerian utzi duena

Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean

Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]


2025-04-28 | ARGIA
Uxue Alberdiren “Hetero” liburuaren aurkezpenak emango dio hasiera Azokaroari

Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Pintaketa homofoboak egin dituzte Ordiziako alkatearen kontra bere etxetik gertu

Sare sozialetan argitaratutako argazkiaren bidez ezagutarazi du erasoa Ordiziko alkate Adur Ezenarrok. Bere sexu izaerarekiko "harrotasuna eta ohorea" berretsi du, eta azken aldiko "oldarraldia" salatu du.


Bai, filosofatu dezagun heriotzaz

Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?

Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]


Maiatza emankorra eta oparoa: “Maiatza urteko ardatza”

Sasoitsu, osasuntsu eta bizipozez gainezka egotea dut helburu. Jaten dudanak, egiten dudanak eta pentsatzen dudanak eragina du oreka eta malgutasuna lortzeko eta tentsioa saihesteko.


Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


Eguneraketa berriak daude