Duela gutxi Mikel Asurmendi kazetariak egindako artikulu batean, Iñigo Martinez Peña filosofoak argitaratu berri duen Pantailen garaipena liburuaren laburpen ederra irakurri nuen. Jakin-minak jota, liburua ziztu bizian eskuratu nuen, mamitsua bezain sakona izango zela iruditu baitzitzaidan.
Hasierako orrialdeak irakurtzen ari nintzelarik, idazleak idatzitako ziberpolitika hitza dastatzen ari nintzela, politikariek asteburuan egindako kanpainaurre amaiezinaren enegarren agerraldien irudiak etorri zitzaizkidan burura.
Asteburu horretan, ohi bezala, Hego Euskal Herriko alderdi politikoen ordezkariek ekitaldi politiko bana egin zuten. Iñigoren gogoetaren laguntzaz, eta ikusitakoan erreparatuta, ekitaldi politiko horiek ekitaldi birtualak direla ohartu nintzen. Horren adierazle, bertaratutako politikarien jarrera: elkarri selfieak egiten, irribarretsu hedabideetako kamerei begira, benetako entzulerik gabeko saioetan, seina kide ekitaldiko, besterik ez.
Aspalditik, politikarien agenda estuan derrigorrezko bilakatu da telebistan hogei segundo lortzea. Egunero ez badira urrezko segundo horiek lortzen, katastrofea da, alderdi horien komunikazio arduradunen ustez. Ez du axola handirik zer-nolako mezua zabaltzen den, ez du garrantzirik ere hamaikagarren aldiz lelo bera esateak edota aurreko eguneko mezuaren aurkako argudio berri bat botatzeak, helburua, irudia: irribarretsu egon, jator, dotore, haserre, arduratsu, alai, kezkatuta... egunaren arabera, baina pantailan.
Alderdi politikoak ez dira garai bateko masa mugimenduak. Duela hiru hamarkada, batzokietan, Herriko Tabernetako sotoetan, Alkartexeetan, Casa del Puebloetan, Auzo Elkarteetan, ehunka lagun biltzen ziren hilero. Izan ere, sarritan, egoitza berri bat zabaldu izana alderdi politikoen indar erakustaldi preziatuena izan ohi zen.
Alderdi politikoek militanteen kuota ez ezik euren lan boluntario eta beraien oniritzia ere behar zituzten. Ziberpolitikan ez da horrela
Txostenak, proposamenak, ibilbide estrategikoak lehenengo eskutik ezagutzea beharrezkoa zen. Mota guztietako lanak baliagarriak ziren: fotokopiak egin, afixak jarri, gutun-azalak bete, poteoan eztabaida jarraitu, lantokiko asanbladara greba proposamena eraman... alderdi politikoek militanteen kuota ez ezik euren lan boluntario eta beraien oniritzia ere behar zituzten. Ziberpolitikan ez da horrela.
Militantziarik gabeko alderdi batekin hauteskundeak irabaztea bazegoela egiaztatu zuen PSEk aspaldian, aitzindarietako bat: Odón Elorza. Xabier Arzallusek lehenengo aldiz alkatetza oparitu zionetik, Odon selfie-politikariaren aurrekaria izan zen. Egunero prentsan: gabardina eskuan hartuta garrasika, danborra jotzen, Borrelekin Zurriolako hondartzan lasterka algaratsuan, Kursaalean operan pentsakor, Zinemaldian... Edozein aitzakia ona zen urrezko argazkia lortze aldera. Hau pagotxa!
Poliki-poliki jarduera mota hori hedatuz joan zen. Irudi erakargarriena lortzeko lehia mediatikoa nagusitu zen, alderdi politikoen egoitzak eta lokalak husten ziren bitartean. Emeki-emeki militanteen beharra ahultzen joan zen. Hauteskunde sistemak berak ematen dituen dirulaguntzek ordezkatu zuten militanteen kuota. Publizitate enpresek hauteskunde kanpainen ardura hartu zuten. Ordenagailu baten aurrean "txio" andana barreiatzeko gaitasuna duen liberatuak kalez kale, auzoz auzo eta lantegiz lantegi mugitzen ohituta zeuden militanteak ordezkatu ditu. Horrelakoetan paradigmatikoa, Podemos izan zen, militantzia birtuala ere hedatu zuen talde politikoa. Kartez egindako piramide bat bezain ahula izan den egitura birtuala, baina ondorio iraunkorrak erakarri dituen jokabide berria.
Pandemia urtea izan zen, nire ustez, inflexio puntuetako bat. Hilabete horietan politikari profesionalek selfie-politikari ekin zioten kementsu. Denok etxean itxita geundela, politikarien agendak jarraitu zuen, bilerarik gabe, asanbladarik gabe, eztabaidarik gabe. Agerraldiak, proposamenak, aginduak telebistetatik ematen ziren, eta ez zen ezer gertatu, normalizatu zen, onartu zen eta onartutakoan finkatu da.
Egun, apenas ez dago militantzia aktiborik.
Ados, jendarte zaharkitua da gurea; noski, hamarkada luzeetako zamak atsedena hartzeko eskubidea eman digula pentsatu nahi dugu; Pazientzia Estrategikoa leloa atseden hori hartzeko baimentzat har daiteke. Hamaika arrazoi egon badaude, baina zein ote da nagusia? Selfie-politika politikariek ekarritako eszenatoki postdemokratikoa da ala selfie-politika herritarrok ekarri, onartu eta barneratu dugun "erosotasuna-erosokeria" da?
Ziberpolitika geurera iritsi da, "Pantailen garaipena", selfie-politika.
Patxi Azparren, antropologia sozial eta kulturalean lizentziaduna
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]