Sei urtez Madrilgo mugimendu sozialetan infiltratutako beste polizia baten berri eman dute

  • 2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.

Sergio G.A., Sergio Botana izenaren pean ezkutatzen zen polizia satorra. (Argazkia: La Directa)

2023ko irailaren 06an - 07:44
Azken eguneraketa: 12:11

Mugimendu sozialetan infiltratutako beste polizia baten berri eman du El Saltok, Directarekin elkarlanean egindako ikerketaren ondoren. Madrilgo mugimenduetan infiltratu zen Sergio Botana izenaren azpian ezkutatzen zen polizia, 2015etik 2021ra bitartean. Sergio G. A. du berezko izena, eta Espainiako Poliziako 2014ko promoziokoa da.

2015ean Madrilgo Moratalaz barrutiko elikagai bankuan hasi zen parte hartzen hasieran. Bertan, Distrito 14 mugimendu antifaxistako militanteekin jarri zen harremanetan, eta taldean sartu zen 2015eko udaberrian. Hasieran susmoa piztu zuen, Sergio ez zelako Moratalazkoa eta inork ezagutu ez zuen etxe batean bizi zelako beste kale batean, inork ezagutu ez zuen pertsona batekin.

Hainbat ekintzatan hartu zuen parte poliziak, besteak beste, Madrilgo erdiguneko Bankiaren egoitza baten okupazioan. Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren sostengu-talde baten parte ere izan zen.

Distrito 14ko zenbait militanterekin konfiantza handia egin zuen; horietako batekin hainbat urteko harreman sentimentala ere izan zuen, eta harekin eta beste batzuekin pisua partekatu zuen denbora batean. Egindako harreman horiek bide eman zioten Madrilgo Mugimendu Antierrepresiboan (MAR) parte hartzeko. Hala, 2019tik aurrera Distrito 14tik urrundu eta mugimendu horretan egin zuen bere jarduna, harik eta 2021eko otsailean, Pablo Haselen kartzelaratzearekin batera, "mapatik desagertu" zen arte.

Argazkien alderaketa ikerketaren oinarri

Sergio G. A. infiltratutako polizia zela ondorioztatzeko oinarri nagusiena bere lau argazki alderatu dituen peritu-txostena izan da. Garai ezberdinetan ateratako argazkiak dira, bi benetako identitatearenak eta beste bi militantzia testuinguruan egindakoak. Txostenak ondorioztatu duenaren arabera, "ezbairik gabe, argazkiak pertsona bat eta bakarrarenak dira".

Infiltratuak Madrilgo enpresa batean lan egiten zuela azaldu zuen, baina enpresa harekin kontaktatu dute eta haren arabera garai horretan Sergiok ez zuen enpresan lanik egin. Horrez gain, poliziak bere benetako izenarekin hartu izan du parte hainbat lasterketatan, eta bere identitate faltsua ezagutu zutenek argazkietan ezagutu dute.

Mugimenduen erreakzioak

Distrito 14 elkarteko kide ohiek komunikatua atera dute El Saltoren esklusibaren ondoren."Onartu behar dugu inguratzen gaituen mundu ustelaren aurka matxinatzeak makina errepresiboa martxan jartzea dakarrela berarekin". Gogoeta eta eztabaidaren beharra azpimarratu dute, "hausnartzeko zer antolaketa-eredu behar diren infiltrazioak saihesteko edo, gutxienez, zailtzeko".

Madrilgo Mugimendu Antierrepresiboak ere atera du irakurketa. Espainiako Estatuaren izaera "guztiz faxista" nabarmendu du, ez duelako "inolako adierazpen politiko eta antolakuntza independenterik" baimentzen.

Hedabideek ikertutako seigarrena

2022ko ekainetik hona, Directak eta El Saltok argitara atera duten polizia infiltratuen seigarren kasua da honakoa. Lehena Kataluniako independentismoan eta etxebizitzaren mugimenduan atzeman zuen La Directak. 2023ko urtarriletik aurrera, erreskadan etorri dira: urtarrilean Bartzelonako mugimendu sozialetan eta Gasteizko Errekaleor auzoan ere ibili zen poliziaren kasua egin zuten publiko, otsailean Valentziako aktibismoko satorrarena, eta martxoan Madrilgoa. Uda honetan, uztailean, Gironako beste kasu baten berri eman dute.

Horrez gain, Amak Errepresioaren Kontra taldeak ere aurtengo uztailean eman du bere taldean infiltratutako polizia baten berri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espioitza
Frantziako atzerri ministro Barrot-en telefonoa hackeatu dute

Jean-Noël Barrot ministroaren telefono pertsonala hackeatu dute, honek Signal aplikazioko mezu zifratu bat ireki ondoren. Gai Numerikoen –digitalen– ministro ere izan zen Barrot, eta gisa honetako amarruen aurkako lege proiektu bat ere sustatu zuen.


Podemoseko 69 diputatu zelatatu zituen Espainiako Poliziak

“PPko polizia patriotikoak” Barne Ministerioaren datu-baseen bitartez, Podemoseko politikariak espiatu zituela informatu du El Paísek, horien artean Pablo Iglesias, Yolanda Díaz, Ione Belarra edo Irene Montero. Espainiako Estatu osoko autonomia erkidego... [+]


2024-06-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Benetako espioia ote da ba Ewan Gerxkovitx kazetari estatubatuarra?

Errusiako epaileek leporatzen diote, besteak beste, Armata errusiar tanke modernoenaren ekoizlea den Uralvagonzavod enpresako dokumentu klasifikatuak gainean zeramatzala harrapatu zutela. 20 urteko zigorra jaso dezake. Baina benetako espioia ote zen? Zoritxarrez, ezetz esango... [+]


Fiskaltzak dio ez dela delitua polizia infiltratuak emakumeekin sexu harremanak izatea

Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.


2023-07-11 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Pegasus espioitza kasua

Espainiako presidente Pedro Sánchezen eta beste lau ministro mugikor bidez espiatzeagatik irekitako kasua itxi egin dute, Pegasus programaren jabe den Israelgo Gobernuaren eta Justiziaren "erabateko" kolaborazio faltagatik.


2023-04-17 | David Bou
Marc, Dani eta Ramón

Artikulu honen izenburuan agertzen diren hiru izen propioak ez datoz bat horrela deitzen ziren pertsonen errealitatearekin. Marc Hernàndez Pons, Dani Hernàndez Pons eta Ramón Martínez Hernàndez ziren Barne Ministerioak Polizia Nazionaleko hiru... [+]


Espainiako Gobernuak onartu du Poliziari baimena eman ziola gizarte mugimenduetan infiltratzeko

Espainiako barne-ministro Fernando Grande-Marlaskak adierazi du infiltrazioekin lotutako informazioa espediente sekretu batean dagoela bilduta. Polizia horiek inteligentzia agente gisa definitu ditu, "ordenaren eta segurtasun publikoaren" intereseko informazioa... [+]


EHUko Errektoretzak “gaitzetsi” egin du ustezko espioitza eta salaketa jartzea aztertzen ari da

EHUko Errektoretzak komunikatu batean "ahalik eta irmotasunik handienarekin" gaitzetsi du unibertsitate-zentroko langileen ustezko espioitza kasua. Infolibrek ezagutarazi zuen Kitchen kasuaren barruan, EHUko langile bati buruzko informazioa pasa ziola unibertsitateko... [+]


Madrilen infiltratutako polizia baten kasua argitaratu du ‘El Salto’-k

Madrilgo La Animosa zentro sozialean eta mugimendu ekologistetan hartu du parte poliziak. Azken hilabeteetan argitaratu duten infiltratutako polizien laugarren kasua da.


Mari Jose Beaumont
“Eskubidea dut jakiteko zer ikertu duten nitaz”

Martxoaren 2an eman zen argitara Espainiako Poliziak Mari Jose Beaumont zelatatu zuela 2015ean. Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilaria zen orduan, Uxue Barkosen gobernuan. Berrian eta Naizen adierazi du auzian aurkeztea pentsatzen... [+]


EHUko nork filtratu dizkio langileen informazioak Espainiako Poliziari?

Espainiako enegarren ustelkeria auzia –Kitchen auzia deiturikoa– hari luzea uzten ari da bestelako kontuetan ere. Espainiako Barne ministerioak arerio politikoak nola jazartzen eta zelatatzen zituen agerian geratu da epaiketara aurkeztutako dokumentazioarekin... [+]


Mari Jose Beaumont
“Ez nau harritzen zelatatzeak, estoldak beti egon dira eta daude”

Espainiako Poliziak Mari Jose Beaumont zelatatu zuen 2015ean Uxue Barkos lehendakariak Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia kontseilaria izendatu zuenean.


2023-02-03 | Lide Iraola
Poliziaren infiltrazioak justifikatu zituen Marlaskaren ministerioak abuztuko dokumentu batean

Ser kateak jaso duen abuztuko dokumentu batean, Espainiako Barne Ministerioak "zilegi eta beharrezko" ikusten du polizia agenteak infiltratzea mugimendu sozialetan, "independentismoaren arriskuak geldiarazteko". 


2023-01-31 | ARGIA
Kereila kriminala aurkeztu dute Polizia infiltratuarekin harremana izandako bost emakumek

Harreman sexu-afektiboak bilatu zituen zenbait andrerekin Espainiako polizia infiltratu batek Katalunian, besteak beste, inguru militanteetara sarbidea errazteko, Directa hedabideak jakitera eman duenez. Horietako bostek salaketa jarri dute epaitegian; sexu abusuak, osotasun... [+]


Eguneraketa berriak daude