Sei urteko kartzela zigorra ustelkeria azaleratzen duen Zamora kazetari guatemalarrari

  • Ustelkeria kasuak argira ekarri izanagatik ezaguna da José Rubén Zamora. Siglo Veintiuno, El Periodico eta Nuestro Diario komunikabideen sortzailea da. Iazko uztailean sartu zuten preso, Alejandro Giammattei presidenteari loturiko ustelkeria kasu bat plazaratu eta bost egunetara.

Jose Ruben Zamora kazetaria guatemalarra. Argazkia: Prensa Comunitaria. Emmanuel Andres

2023ko ekainaren 15ean - 12:03
Azken eguneraketa: 14:41
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Sei urteko kartzela-zigorra eta 300.000 ketzaleko (38.300 dolar) isuna ezarri diote José Rubén Zamora ikerketa kazetari guatemalarrari, diru zuriketa leporaturik. 40 urteko kartzela zigorra eskatzen zituen fiskaltzak, diru zuriketaz gain influentzia trafikoa ere leporaturik. Zigorgabetasunaren aurkako Fiskaltza Bereziko buruak helegitea jarriko duela jakitera eman du, berriz ere 40 urteko kartzela-zigorra galdatzeko. Kazetariak ere helegitea jarriko du eta afera Amerikarteko Giza Eskubideen Auzitegira eramanen duela jakitera eman du. Maiatzaren 14an eman dute sententzia, Guatemalako presidentetzarako hauteskundeetarako hamar egun eskas direla.

Defentsaren eskubideak errespetatu ez izana salatu dute kazetariaren abokatuek, besteak beste, bere aldeko lekuko guziak ez direlako entzunak izan. "Nire eskubide guziak urratu dizkidate, baina espero dut askatasuna berreskuratzea, fiskaltzak ezin izan duelako ezer frogatu", zioen Zamorak epaia jakin aitzineko istanteetan. Oro har defentsa eskubidea bera diote zangopilatu: bederatzi abokatu hartu zituen, baina horietarik lau dituzte preso sarturik, eta beste bik herritik ihes egin behar izan dute.

El Periodico sortu zuen 1996an. Aurtengo maiatzaren 15ean itxi behar izan dute, "Estatuak suntsiturik", Zamorak berak kartzelatik adierazi bezala

Bere senide hurbilek ere Guatemalatik ihes egin behar izan dute, bizia mehatxaturik dutelako.

Puntako ikerketa-kazetaritza

Prentsa askatasunaren eta kazetaritza independentearen defendatzaile sutsua da Zamora, eta Guatemalan zein nazioarte mailan da ezaguna, hain zuzen, bideraturiko ikerketa kazetaritzarentzat. Sari eta aitortza andana jasotakoa da, besteak beste, 2000. urtean, International Press Institutek XX. mendeko Kazetaritzaren Munduko Berrogeita hamar Heroien artean sartu zuen. 2015ean, Giza eskubideen defentsarako Myrna Mack saria jaso zuen.

Iaztik preso dute kazetaria, justuki Alejandro Giammattei presidenteari loturiko ustelkeria kasu bat plazaratzeagatik. Erreportajea plazaratu eta bost egunetara atxilotu zuten, 2022ko uztailaren 29an. Guatemalako Kazetarien Elkartearen aburuz, Giammatteiren gobernua hasi zenetik prentsa askatasunaren aurkako 350 eraso eman dira Guatemalan.

Giammattei Guatemalako presidente denaz geroztik Gobernuari loturiko 144 ustelkeria kasu salatu izan ditu El Periodico-k.

Puntako ikerketa kazetaritza egiten dabilen Siglo Veintiuno komunikabidea sortu zuen 1990ean. Urte luzez, ezkutuan atxikitako errealitateak –ustelkeria kasuak zein giza eskubideen urraketak– azaleratzen aritutakoa da, bere bizia arriskuan jarriz. Mehatxuak eta erasoak jaso izan ditu behin baino gehiagotan, tartean, 1996an atentatu bat eta bahiketak 2008an eta 2013an.

Siglo Veintiuno utzi eta El Periodico sortu zuen 1996an. Aurtengo maiatzaren 15ean itxi behar izan dute, "estatuak suntsiturik", Zamorak berak kartzelatik adierazi bezala. Presondegitik idatzitako editorialean, "askatasunaren, tolerantziaren, kontuak emateko betebeharraren, aniztasun politikoaren, gastu publikoaren kalitatearen, azpiegitura estrategikoetan inbertitzearen, oreka fiskalaren aldeko borroka" gogorarazten du kazetariak, "zatiketaren eta erregresio politikoaren testuingurua" salatuz: Guatemalan "faxismo tiraniko eta anakronikoa" agertu izana, El Periodico "ezinbestean hestera" behartu zuena.

1998an Nuestro Diario komunikabidearen sortzaileen artean egon zen.

Giammatteiri loturiko 144 ustelkeria kasu

Ustelkeria kasuak salatzen dabiltzanen aurkako presioa handia da Guatemalan. Bere gisa, ustelkeriaren aurkako prokuradore Juan Francisco Sandovalek herritik ihes egin behar izan zuen iazko uztailean, bere kargutik kendua izan ondoan. Giammattei presidente denaz geroztik Gobernuari loturiko 144 ustelkeria kasu salatu izan ditu El Periodico-k. Hori horrela, 2022ko uztailaz geroztik preso da Zamora, azkenean, berak dioen gisara "urtez urteko borroka nekaezina [egiteagatik] ustelkeriaren, zigorgabetasunaren, narkotrafikoaren, botere-abusuen, estatu-terrorismoaren eta miseriaren aurka".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prentsa askatasuna
Al Jazeera debekatu du Israelek, Gazan dagoen nazioarteko hedabiderik handiena

Hamasen tresna izatea leporatuta ezarri du debekua estatu sionistak. Al Jazeerak akusazioak ukatu ditu eta ahots kritikoak isilarazi nahia salatu du. Nazioarteko hainbat elkartek kritikatu dute “prentsa askatasunaren aurkako erasoa”. Debekua 45 egunekoa da momentuz,... [+]


Israelgo Gobernuak Haaretz egunkaria zigortzea proposatu du

Sholomo Karhi Israelgo Gobernuko Komunikazio ministroak ez du gustuko Haaretz egunkari israeldarra gerra nola ari den lantzen, eta bere kontrolpean diren publizitate eta harpidetza guztiak kentzeko mehatxu egin dio. Israelgo Kazetarien sindikatuak elkartasuna adierazi dio... [+]


2023-06-08 | Ilargi Manzanares
Australiako lehen ministroak Julian Assange askatzeko eskatu du

“Nahikoa da”, esan du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu du Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte daramatza Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan... [+]


Egiptok Hisham Abdel Aziz Al Jazeerako kazetaria askatu du lau urtez espetxean eduki ostean

2019an atxilotu zuten, talde terrorista bateko kide izatea egotzita. Telebista kate bereko beste bi kazetari oraindik Egipton daude espetxeratuta.


Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna
Zortzi kazetari hil dituzte dagoeneko aurten beren lana egiteagatik

2023ko Prentsa Askatasunaren Munduko Indizearen arabera, kazetaritzarako giroa "txarra" da munduko hamar herrialdetatik zazpitan, eta eduki faltsuek prentsa askatasunean izandako ondorioak nabarmendu ditu. Mundu osoan zortzi kazetari hil dituzte 2023an, ehunka dira... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan ‘Mozal Lege’ berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


2022-05-12 | ARGIA
Beste bi emakume kazetari hil dituzte Mexikon

Yesenia Mollinedo eta Johana García kazetariak Veracruzen hil dituzte astelehen honetan, saltoki baten kanpoaldean beraien autoan zeudela tirokatuta. Azkeneko hiru urtetan prentsako langileen kontrako 1.945 eraso zenbatu ditu Mexikoko Gobernuak.


2022-04-13 | ARGIA
Amnesty Internationalek epaiketa justua eskatu du Pablo Gonzálezentzat

Kazetaria otsailaren 28tik preso dagoela gogorarazi du eta behar diren berme judizial guztiekin egindako auzia eskatu du harentzat, besteak beste, berak hautatutako abokatua izatea eta bere familiarekin komunikatzeko aukera.


Pablo González askatu

Zaila da propaganda olatu erdian Ukrainako gerraren egunerokotasunean gertatzen ari dena aztertzea. Gurean hedabide gehienek hooligan moduko lerrokatze bat egin dute gertakari batzuk anplifikatuz, beste asko isilaraziz eta beste batzuk faltsutuz, histeria kolektiboa sortuz... [+]


2022-03-21 | ARGIA
Kazetari bat jo zuen mossoaren aurkako zigorra berretsi du Bartzelonako Auzitegiak

Daniel MC mossoak, Directa hedabideko kazetari Jesús Rodríguezen aurka "funtsik gabe" eta "haren segurtasuna erasotzeko"  egin zuela ebatzi du Bartzelonako Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJC), eta bi urteko espetxe zigorra berretsi du.


2021-09-22 | ARGIA
Mozal legeaz zigortu dituzte Ahotsa eta Ekinklikeko kazetari bana, Aroztegiko protestez informatzeagatik

Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak seirehuna euroko isunarekin zigortu ditu Ahotsa.info eta Ekinklik-eko bi kazetari grafiko. Guardia Zibilak dago isunaren atzean; kazetariei leporatzen die agenteak identifikatzea errazten duten irudiak publikatu izana.


2021-04-21 | Ixone Arana
Prentsa askatasunak 130 herrialde baino gehiagotan ditu oztopoak

Mugarik Gabeko Kazetarien arabera, kazetari lanetan aritzeak eragozpen larriak ditu zerrendako 180 estatuetatik 73tan, eta beste 59 estatutan oztopoak.


2021-04-20 | Nekane Txapartegi
Patriarkatua eta prentsa askatasuna

LoRa irratia erreferentea da Zürich eta inguruetan. Ia berrogei urte daramatza irrati ez komertzialak eta eleaniztunak, aktibistekin aktibistentzat, migratzaileekin migratzaileentzat, elkartasunetik kartzelan eta asilo zentroetan dauden presoentzat igortzen. LoRa... [+]


2021-03-25 | Hala Bedi
Artxibatu egin dute Hala Bediko kazetariari telefonoa kendu zion ertzainaren kontrako kereila

Auzia ixtea erabaki du epaileak Ertzainaren deklarazioa jaso ostean. Hala Bedik aurreratu du helegitea jarriko duela.


Eguneraketa berriak daude