Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

  • Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak, Donald Trump-en eskutik eskuratuko duen boterearen itzalak zalantzak sortu ditu Twitterreko erabiltzaile askorengan, eta emigratzea erabakitzen dutenentzat, Mastodon.eus aukera ona izan daiteke.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko azaroaren 21ean - 09:46

Hala azaldu du kanpainaren kontua, Mastodon-eus administrazioko kontutik:

Sare libre eta federatuen aldeko konpromisoari esker hazi den komunitatea garenez, mugarri hau ospatzeko, "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dugu. Helburua sare libreekiko atxikimenduak biltzea eta plataforma zentralizatuen aurrean alternatiba etiko gisa sustatzea da.

Sare sozial honi eusten diote sarean Azkue Fundazioak, Laborategia 2.0 kolektiboak, PuntuEUS Fundazioak, eta Talaios Koop eta  iAmetza enpresek, Dinahosting ostatatze enpresaren laguntzarekin.

Eta eusten diote halaber erabiltzaileek, atxikimendu mezuetan jada irakur daitekenez. Adibide batzuk:

  • “Plaza publiko digitalaren baloreak eta arauak elkarrekin finkatzea ezinbestekoa delako eta euskarak bere plaza publiko propioa behar duelako.” 

  • “Elkarrekin eta maila berean, norbanakoen artean egindako sare soziala. Etekin eta onura guztiak soilik partaideontzat geratzen dira.” 

  • “Erraldoi teknologiko zentralizatuen aurrean, komunitatean oinarritutako gertuko plaza publikoa sortzea delako, komunitateak komunitatearentzat euskaraz sortua.” 

Sustatu ere badago Mastodon.eus-en eta medio honetako editoreak bere atxikimendua ere utzi du, mezu soil batekin, toki horretako arauak aproposak iruditzen zaizkiola, hiru puntutan laburbiltzen diren arauak hain zuzen:

  1. Mastodon.eus euskaraz bizi da. Ahal bezain beste euskara erabili.
  2. Debekatuak daude: faxismoa, arrazakeria, sexismoa, xenofobia, homofobia, transfobia.
  3. Ez inor iraindu edo jazarri.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mastodon
Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Fedibertsoko edukiak euskarara itzultzeko zerbitzu librea gehitu dute Mastodon.eus-en

Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


Facebook erabiltzeari uzteko agindu dio Alemaniako Gobernuari datuen babeserako erakundeak

Alemaniako Gobernu Federalari Facebookeko bere orria erabiltzeari uzteko agindu dio Ulrich Kelberrek, Alemaniako Datuak Babesteko eta Informazio Askatasunerako Komisario Federalak (BfDI). Lau asteko epea izango dute agindua bete edo apelazioa aurkezteko.


“Euskarak bizirik iraungo badu, teknologia burujabetza eta kultura librearen bidetik izango da”

Mastodoneko bi komunitate euskaldunek jaso dute 2023ko Interneteko Argia saria: Mastodon.jalgi.eus eta Mastodon.eus. Guztien izenean, Dabid Martinezek nabarmendu zuen euskararen arnasgune eta arigune iraunkorra izan direla azken bost urteetan. Komunitatea osatzen duten milaka... [+]


Mastodonek uko egin die Silicon Valleyko inbertsioei, proiektuaren independentzia babesteko

Eugen Rochko, Mastodon software libreko mikroblogintza proiektuaren sortzaileak ezezkoa eman die Silicon Valleyko arrisku-kapitaleko funtsen inbertsio eskaintzei. Bestalde, Mask Network enpresak hiru Mastodon instantzia handi erosi izanak ere zeresana eman du, eta mastodon.eusek... [+]


2022-11-25 | Hala Bedi
Dabid Martinez (Mastodon.eus)
“Erabiltzaile bat sortzera gonbidatuko nituzke entzule guztiak”

Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fundazioa, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop.


2022-11-21 | Dabid Martinez
Mastodon ez da Twitter (lehena, finantziazioa)

Azken egunetan hainbeste jende Mastodonen lurreratu izana eta denbora luze batez bisitan etorri gabe egon direnak Mastodonera itzuli direla ikusteak, eta idazteko hainbeste denbora alfer eramateak, Mastodoni buruz hitz egitera bultzatu naute.


2022-11-15
Euskal Mastodon komunitateetan Irulegiko eskuaren emojia erabili daiteke

Elon Muskek Twitter erosiko zuela iragarri zuenean gertatuko uholdearen harira idatzitako artikuluan azaldu genuen bezala, Mastodonek abantaila asko ditu. Irulegiko eskuaren aurkikuntzak horietako bat jarri du lehen planoan: komunitate bakoitzak bere emojiak gehitu ahal izatea... [+]


2022-11-10 | Sustatu
Oinarrizko Mastodon pilulak txiolari euskaldunarentzat

Elon Muskek Twitter erosi eta ekaitz-giroa sare sozial ezagunean: alternatiba Mastodon dela irakurriko zuten txiolari askok, eta bertara migratzeko unea izan daitekeela. Izatez, badira urte batzuk Mastodon.eus eta Mastodon.Jalgi.eus zerbitzu euskaldunak martxan direla, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude