Sei hilabetean lau espetxe zigor jarri dizkiote Marixol Iparragirreri, azkena 46 urtekoa

  • Urtea hasi zenetik lau zigor ezarri dizkiote Marixol Iparragirreri. Azkenarekin, Espainiako Auzitegi Nazionalak 46 urteko espetxe zigorra ezarri dio presoari, 1987an bi hilketa burutzea eta Eskoriatzan lehergailu bat jartzea leporatuta.


2021eko ekainaren 09an - 07:49
Azken eguneraketa: 10:17
Marisol Iparragirre epaiketa batean (Argazkia: Efe)

Marixol Iparragirre euskal presoari aurten ezarritako laugarren zigorra da Espainiako Auzitegi Nazionalak jakinarazitakoa: 46 urteko espetxe zigorra ezarri dio, 1987ko maiatzean bi pertsona hiltzea eta Eskoriatzan lehergailu bat jarri eta kalteak eragitea leporatuta. Auzitegiak egiaztatutzat jo du Iparragirrek beste lau lagunekin lehergailua jarri izana.

Urtea hasi zenetik presoari ezarri dizkioten zigorren zerrendan laugarrena da honakoa. Otsailean, Auzitegi Nazionalak iazko uztailean ezarritako 122 urteko espetxealdia berretsi egin zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, 1995ean Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantea hiltzea egotzirik; hilabeteren bueltan, Auzitegi Nazionalak 61 urteko beste espetxe zigor bat ezarri zion, 1994an eta 1995ean bi atentatu egitea leporatuta; apirilean, ostera, Auzitegi Gorenak hirugarren espetxe zigor bat ezarri zion, 39 urtekoa, 1985ean Amurrioko Estanislao Galíndez postariaren hilketan parte hartzeaz akusatuz.

Iparragirre talde armatuko kide izateagatik ere kondenatzea eskatu zuen Fiskaltzak, baina zio horrengatik zigorra Frantzian bete zuela kontuan hartuta, epaileak atzera bota du eskakizuna.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Marixol Iparragirre
2022-01-04 | ARGIA
Xanti Iparragirrek Espainiako Poliziarengandik ihes egin behar izan zuenekoa, berak kontatuta

Xanti Iparragirrek Eskoariatzako Aingeruguarda baserritik (Kortako Zelaia izenez ere ezaguna) ihes egin behar izan zuenekoa horrela kontauta du Biziaren azala liburuan.


2021-11-15 | ARGIA
Kondena berria Marixol Iparragirreri: hamabost espetxe urte

Amurrioko epaitegiaren aurka 1996an egindako atentatua agindu izana leporatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Iparragirreri.


2020-07-09 | Mikel Eizagirre
122 urteko espetxealdia eskatu du fiskalak Marixol Iparragirrerentzat

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitua izaten ari da, uztailaren 8an eta 9an. Beste hamaika auzitan deklaratu beharko du euskal preso politikoak.

 


Eguneraketa berriak daude