Arartekoak “praxi okerra” antzeman du, eta biktimekin aritzen diren ertzainei "enpatiaz" jokatzeko neurriak eskatu dizkie, indarkeria matxista kasuetan bereziki.
Arartekoak jasotako kexa emakume batek iaz Bilboko bi ertzain-etxetan jasan zuen tratuaren harira dator, sexu eraso bat salatzera joaterakoan, Berria-k jaso duenaren arabera. Emakumea segurtasunik gabe sentitu zen komisarian: emakumezko poliziarik ez zegoen, pribatutasuna eskatu behar izan zuen itxaron gelan artatu zutelako, eta ertzain baten “jarrera penagarria” pairatu zuen. Ertzaintzaren tratu desegoki horiek aspalditik dira kezka iturri bat biktima taldeen eta eragile feministen artean.
Biktimaren inguruko “segurtasun klima bat” osatzea eskatu dio Arartekoak Segurtasun Sailari, gogoaraziz ertzainen eginbeharra dela “tratu egokia eta arretazkoa” ematea biktimei, epairik eta tokiz kanpoko iruzkinik gabe. Hala ere, Arartekoak azaldu du ez duela kasuaren balorazio osoa egin, Segurtasun Sailak ez diolako bidali eskatutako dokumentazio guztia, kexak aztertu dituzten ertzainen arduradunen arabera ez zelako egon tratu desegokirik. Arartekoak adierazi du horrelako portaerek bere funtzioak betetzea oztopatzen dutela, laguntza bila erakundera jotzen duten pertsonei kalte eginez.
Gutxienez hiru ertzain zigortu dituzte arau-hausteen ondorioz. Arau-hausteetako bat larria izan zen, iaz sexu eraso bat salatu zuen Basauriko emakume bati egina: Ertzain batzuek etengabeko oztopoak jarri zizkioten, eta biktimaren eta berarekin joandako lagunaren daturik ez zizkioten hartu. Gertatua sare sozialetatik salatu zuen emakumeak, eta bertako talde feministak protesta antolatu zuten. Ertzaintzak barkamena eskatu zion emakumeari, eta poliziari hilabeteko funtziogabetzea ezarri zioten.
Beste bi kasuetan, arau-hauste arinengatik zigortu zituzten ertzainak. Horietako batean, 2020 urtean emakume bati eskatutako babes neurriak ukatu zizkioten, “lesio fisikorik” ez zeudela esanez, eta emakumearen senideei “lekuz kanpoko” iruzkinak egin zizkieten. alde egin zuten komisariatik, baina egun berean bueltatu eta lortu zituzten babes neurriak tramitatzea.
Azkeneko kasua Irunen gertatu zen, iazko udaberrian. Emakume bat salaketa jartzera joan zen komisariara bikotekidearen aurka, genero indarkeriagatik, eta poliziak tramitazioa beste egun batean gauzatuko zutela esan zion. Irungo Guardiako Epaitegira jo eta gero lortu zuen emakumeak salaketa 24 orduko epean tramitatzea.
Tratu desegoki horien ondorioz eskatu dizkio Arartekoak Segurtasun Sailari “neurri espezifikoak”, Ertzaintzaren jokabide egokiak bermatzeko.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]
49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]
31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten.
Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]
Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.