Seaskako irakasle eta langileak kexu agertu dira asteburuon Pauen. Seaskak Frantziako Hezkuntza Ministerioari eskatutako hogeita bost lanpostuetatik bost besterik ez baitio eman.
Iragan otsailean Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak Frantziako Hezkuntza Ministerioari hogeita bost irakasle lanpostu berri eskatu zizkion, alta, horietarik bost eta erdi soilik eman dizkio.
Seaskako ikasleek goiz honetan egin dute ikasturte berriaren sartzea, iaz baino 250 ikasle gehiagok ikasiko dute euskarazko murgiltze ereduan. Seaskak hartara, Hezkuntza Ministerioarekin daukan hitzarmena ez errespetatzea salatu du publikoki
Pierre Barriere Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskariak adierazi duenez, arazoa ez dago lanpostu kopuruan, “Seaskak jaso dituen baliabideekin antolaketa modu sistemati batez egitea baizik".
Seaskako irakasle eta langileek aldiz, Pierre Barrierek hezkuntzari buruz duen pentsatzeko moldea gaitzetsi dute: “Ikastolek izan duten garapenaren aurrean Barriere jaunak goresten duen kalitatezko sistema bermatu behar du”, adierazi du Baigorriko ikastolako irakasle Irati Salaberriak.
“Gure sistema arrisku handian dago”, gehitu du Salaberriak. Hain juxtu ere, Barriere ikuskariak zalantzan jarri du ikastola berri batzuk zabaltzea beharrezkoa ote den. Hori argudiatzeko Lapurdiko Bokaleko ikastola jarri du adibidetzat, ikasle gutxi hartzen dituela argudiatuz.
Akordio berri bat
Barriere inspektoreak iragarri du hitzarmen berri bat zehaztu beharko dela. Egungoak “egungo akordioak ez ditu pedagogia eta kontratazio arazoak behar bezala agertzen" gehitu du. Bere ustez, akordioaren bi interpretazio izan dira irakasle lanpostu berriak aztertzeko orduan. Akademiak dio hitzarmena errespetatua dela, aldiz, Seaskak dio urratu egin dutela.
Baionako Etxepare Lizeoko pedagogiaz arduratzen den Filipe Laskarairen hitzetan Frantziako ministerioak Seaska egitura bakar bezala hartzen du, eta, beraz, ikasle kopuru osoa irakasle kopuru bezala hartzen du kontuan.
Laskaraiek dioenez: kalkulu horrekin, “ikastola batzuetako geletan ikasle kopurua jasangarria da, eta beste batzuetan, ez”. Bere aburuz, behar bakoitza kasuan kasu eta bereiz aztertu behar da.
Astearte honetan Seaskako lehendakari Paxkal Indo, lanpostuen auziaz arduratzen den errektorearekin bilduko da berriz ere.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Eric Etxartek Seaskako lehendakarikide ardura hartu berri du urte hatsarrean, Antton Etxeberri eta Sophie Layusekin batera. Peio Jorajuriaren lekukoa hartu dute hirurek, eta Lehendakarikidetza taldea osatu dute.
HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]
Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.
Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]
Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]
Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak.
Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.
Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, Beskoitzeko aurreko alkateak, ikastolaren hitzarmenak eragindako desadostasunen... [+]
Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.
Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]
Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.
Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.