Seaskak okupazioarekin jarraituko duela ziurtatu du, Hezkuntza ministroa ikusi arte

  • Brebeta eta baxoa euskaraz egitearen alde egin dute mobilizazioa, besteak beste.

Baionako Pirinio Atlantikoetako Akademia Ikuskaritzan okupazioa, bertan lo egiteko prestatzen. Argazkia: Mediabask.

2022ko ekainaren 17an - 10:32

Seaskako irakasle talde batek bigarren urtez brebeta zuzentzeari uko egin ondoren, ekainaren 15eko arratsaldean Seaskako guraso, ikasle eta irakasle batzuek Pirinio Atlantikoetako Akademia Ikuskaritzak Baionan duen egoitza okupatu zuten. Azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatzen dute. Frantziako Polizia bortizkeriaz oldartu zen, ordea. Berria-ko kazetari Ekhi Erremundegi-k Twitterren txiokatu zituen gertakizunak hari batean:

Ekainaren 16an, giro lasaiagoarekin, Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak jakinarazi zuen Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroarekin elkartu arte okupazioak jarraituko duela.

Azterketak euskaraz

Jean-Michel Blanquer izan zen Frantziako aurreko Hezkuntza ministroa, eta Gorostiagaren hitzetan “hark utzitako egoera bat da, eta beraz, ministro berriari galdetzen diogu, bera gutxiengoen espezialista baita, zer dioen frantziar estatuan diren hizkuntza minorizatuei buruz”. Orain gutxira arte ikasleek baxoaren zati bat euskaraz egiten zutela ziurtatu du, eta brebeta osorik. Horregatik frantziar ministro berriari konponbide bat eskatu nahi diote.

Ordezkari politikoen bisitak

Ekainaren 17an, Baionako Idazkaritzan bigarren gaua pasa ostean, Naiz-ek azaldu duenez, bigarren itzulian seigarren barrutian lehiatuko diren bi hautagaiak gerturatu dira bertara.  Vincent Bru diputatu eskuindarra (Ensemble) bertaratu da haiekin eta Hezkuntza Ministaritzarekin bitartekaritza egiteko prest agertu da. Ondoren Tom Dubois, NUPES alderdi ezkertiarreko kidea ere gerturatu da.

Bi politikariak aurrez aurre egongo dira bigarren itzulian, izan ere iragan igandeko bozketan lehen atera Bru botoen %28,5 bildurik, eta bigarren, aldiz, Dubois-Robin NUPESekoa, %19,5 eginik. Ekainaren 19an egingo diote aurre elkarri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Baxoko ahozkoa ikasleei euskaraz egiten lagunduko diete ehun bat irakaslek

Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.


Ikastolaren aldeko hautagaia gailendu da Beskoitzeko hauteskundeen lehen itzulian

Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, Beskoitzeko aurreko alkateak, ikastolaren hitzarmenak eragindako desadostasunen... [+]


Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mobilizazio eguna antolatu dute Euskal Herri osorako

Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
“Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!”

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


2024-03-19 | Leire Artola Arin
Beskoitzeko ikastolari 2025era arte luzatu diote lurrak erabiltzeko baimena

Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


2023-12-19 | Leire Artola Arin
Peio Jorajuria, Seaskako lehendakaria
“Ezinezkoa da Beskoitzetik ikastola bat horrela kanporatzea”

Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]


2023-11-20 | ARGIA
Beskoitzeko ikastolaren alde ehunka euskaltzale bildu da

2.500 euskaltzale elkartu dira Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deitutako manifestaziora. Herriko etxeak ikastolaren eraikin berria egiteko eskariari jarritako trabak salatu dituzte eta Beskoitzeko ikastolako haurrei babesa eman diete.


Manifestazio nazionala izango da azaroaren 18an Beskoitzeko ikastolaren alde

Ikastolak eraikina jaso nahi du herri lurretan eta herriko etxeak ezezkoa emana dio. Ikastolako eragileek salatu dute proiektuari baldintza arbitrarioak ezartzen dizkiotela eta hautetsiekin elkarrizketa izatea ezinezkoa dela. Manifestazio nazionalera deitu dute azaroaren 18an,... [+]


2023-11-17 | Euskal Irratiak
“Ikastolaren garapena oztopatuz, euskararen biziberritzea gelditu nahi dute Beskoitzen”

Egoera tirabiratsua bizi dute Beskoitzeko ikastolako gurasoek herriko etxearekin. Herriko gelak baliatzeko debekuak, baimen ezeztatzeak edota jantegi publikoan bazkaltzeko mugak...


Beskoitzeko ikastolak hamar urte egin ditu eraikin prefabrikatuetan

Ikastolak eraikina jaso nahi du herri lurretan eta herriko etxeak ezezkoa emana dio. Ikastolako eragileek salatu dute proiektuari baldintza arbitrarioak ezartzen dizkiotela eta hautetsiekin elkarrizketa izatea ezinezkoa dela. Manifestazio nazionalera deitu dute azaroaren 18an,... [+]


Urruñako ikastolan ere TxikiLinux erabiltzen hasi dira

Donibane Lohizuneko ikastola izan zen TxikiLinux erabiltzen hasi zen Ipar Euskal Herriko lehen ikastetxea. Bide beretik, sistema eragile libre eta euskaldunaren aldeko pausoa eman dute orain Urruñako ikastolan.


2023-09-08 | Euskal Irratiak
Iazko ikasle kopurua mantendu du Seaskak, goranzko joerarekin

Senpereko Kattalin Elizalde kolegioarekin 39. ikastetxea ireki badu ere, 4.177 haurrekin egin da sartzea, haur hezkuntzatik lizeora. Kopuruak mantentzen dira beraz, bereziki lizeoan eta kolegioetan irabazi, eta lehen mailan galdu baitira haurrak.


2023-09-04 | Leire Artola Arin
Seaskaren Senpereko kolegio berriak ateak ireki ditu ikasturte hasierarekin batera

Ziburuko kolegioa txiki geratu zaienez, 11 eta 15 urte bitarteko ikasleentzako kolegio berria eraiki dute zazpi hilabetean: Kattalin Elizalde. Irailaren 4an hasi dute ikasturtea, Ipar Euskal Herriko ikasle gehienek bezala.


Eguneraketa berriak daude