Duela bi hilabete bildu ziren Euskararen Erakunde Publikoa eta Frantziako Hezkuntza Ministerioko ordezkaria, eta brebeta eta baxoa euskaraz egin ahal izateko aukerak negoziatzen jarraitzea adostu zuten. Ordutik, ez da mugimendurik egon ordea. Seaskak giza katea egin du astelehenen eguerdian, eta Hezkuntza Errektoretza eta Giza Eskubideen Plaza lotu dituzte Euskal Herritik joandako mila bat lagunek.
Seaskak antolatuta giza katea egin dute mila bat lagunek astelehenean eguerdian Bordelen, brebeta eta baxoa euskaraz egin ahal izateko eskubidea aldarrikatzeko. Duela bi hilabete bildu ziren EEP Euskararen Erakunde Publikoa buru duen delegazioa eta Frantziako Hezkuntza Ministerioa, eta azken horrek hitz eman zuen aste batzuen buruan brebetari buruzko erabaki azkarra eta baxorako aukerak eztabaidatzen jarraitzeko bigarren biltzar bat egingo zutela. Geroztik, ez dute berri gehiagorik eman.
Azaroaren 14a da ikasleek baxoan izena emateko duten azken eguna, eta Seaskako ordezkariek giza katea egiteko baliatu nahi izan dute. Baxoa goi mailako ikasketak egiteko ikasleek eskuratu beharreko titulua da; brebeta, berriz, kolegioa amaitu ostean egin beharreko froga, lizeora pasa aurretik. Eguerdiko 12:00etatik 13:00ra bitartean egin dute giza katea, Hezkuntza Errektoretza eta Giza Eskubideen Plaza lotuz.
Seaskak lau kolegio ditu Ipar Euskal Herrian, lizeo bat eta 33 lehen mailako ikastola. Astelehenean ikasleak, irakasleak, gurasoak eta Seaskako ordezkariak kolegioetan bildu dira eta Bordelerako bidea egin dute. Berriako kazetari den Ekhi Erremundegik mobilizazioaren jarraipena egin du.
Brebeta frogari dagokionez, exijitu dute azterketa guztia euskaraz egin ahal izatea (frantseseko irakasgaia izan ezik). Egun, froga gehienak bai baina zientzietakoa ezin dute euskaraz egin, ikasketak egiten dituzten hizkuntzan, alegia.
Baxoan egoera larriagoa da, eta atzera pausoak eman ditu gainera. 2021eko baxoaren erreforma baino lehen, lizeoko ikasleek Historia-Geografiako eta Matematikako azterketa euskaraz egin zezaketen. Aurten, ordea, idatzizko froga bat bera ere ezingo da euskaraz egin, ezta Ahozko Handia deritzon azterketa ere, nahiz eta akordio bat adostu zuten Ahozko Handiaren zati bat euskaraz egin ahal izateko, Kazeta hedabideak jaso duenez.
Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Eric Etxartek Seaskako lehendakarikide ardura hartu berri du urte hatsarrean, Antton Etxeberri eta Sophie Layusekin batera. Peio Jorajuriaren lekukoa hartu dute hirurek, eta Lehendakarikidetza taldea osatu dute.
HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]
Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.
Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]
Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]
Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak.
Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.
Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, Beskoitzeko aurreko alkateak, ikastolaren hitzarmenak eragindako desadostasunen... [+]
Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.
Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]